Sarako Eskola: XVII. mendeko euskal literatura mugimendua
Sarako Eskola: XVII. Mendeko Euskal Literaturako Mugimendua
XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta euskal idazle batzuk elkartzea erabaki zuten, ezaugarri komunak zituztelako eta inspirazio handiko garaia zelako. Sarako eskolako idazleek batzen dituzten ezaugarriak:
- Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten, elizgizonak ziren.
- Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
- Talde bat osatzen zuten eta elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.
- Bereziki olerkigintza jorratu zuten.
Axular
Pedro de Aguerre y Azpilicueta (Axular), 1556an Urdazubian jaio zen eta 1644an hil zen Saran. Oso garrantzitsua izan zen Sarako eskolarako, ordezkari nagusia izan zen eta euskal prosalari onena konsideratuta dago. Arazoak izan zituen Harostegi...