Batxilergoa mailako Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Literatura Latindarra: Virgilio eta Lukano

Latina3,66 KB

Virgilio: Epika Latindarraren Gailurra

Virgilio poetarekin, epika latindarra bere gailurrik gorenera iritsiko da. Mantuan jaio zen, eta Cremonan, Milanen eta Erroman egin zituen ikasketak. Napolira joan zen Sironekin batera alderdi poetikoak lantzeko (Bukolikak). Erroman, Mezenasen babespean, Georgikak idatzi zituen. Azkenik, Eneida idatzi zuen, eta Brindisin hil zen.

Obra

Lehen aipatu dugunez, Eneida da literatura latindarrean obra epiko nagusiena, 12 liburuz osatua. Badirudi Homeroren pausoak jarraitzen dituela (konparatu).

Virgiliok, Mezenas eta Augustoren eraginagatik, Augustoren balentriak eta eginbeharrak abestuko zituen poema epiko bat idaztea pentsatu zuen hasieran. Zorionez, beste gai bat aukeratu zuen: Erromaren goraipamena, bere jatorri...

Jarraitu irakurtzen "Literatura Latindarra: Virgilio eta Lukano" »

Nobela Erromatarra: Petronio eta Apuleio

Latina4,67 KB

Nobela

Genero literariorik berriena da. Balore klasikoak galduta dauden garaian sortzen da, gainbehera politiko-sozial eta erlijiosoa, solidaritate eza eta laguntza falta daudenean.

Elementu epiko eta lirikoak, prosa eta bertsoa nahasten dituen generoa da. Erromako nobelan Petronio eta Apuleio bakarrik dauzkagu.

Petronio

Nobelagilea bera dela uste da; Annales obran deskribatzen duen pertsonaiatzat jo zuten, bizitza lizuneko gizona; elegantiae arbiter izena merezi izan zuen. Neronen lagun mina izan zen, gero honek Petronio bere burua hiltzera kondenatu zuen etsai bat zuen salaketengatik. Idatzitako obra Satyricon da. Izenburu satiroak aipatzen ditu, baina obrak estamentu eta ohitura sozialen kritika gogorrak ziren. 16 liburuetatik bakarrik 3 iritsi...

Jarraitu irakurtzen "Nobela Erromatarra: Petronio eta Apuleio" »

Erromako Literatura: Eskutitzak, Oratoria, Satira

Latina7,1 KB

Epistolografia: Eskutitzak

Kontzeptua

  • Eduki eta helburu ezberdinak: gonbidapena, mehatxua, aholkua...
  • Eskutitza: pertsona batek beste bati zerbait komunikatzeko bidaltzen dion idatzia da.
  • Gutun 'irekia': hartzaile asko dituen gutuna.

Motak

  1. Mezu-gutunak: eskutitz laburrak eta mezulariek eramanak. Jeneralek Senatura kanpainen berri emateko bidaltzen dituzten gutun ofizialak.
  2. Adiskidetasun-gutunak: lagunartekoak.
  3. Proemio-gutunak: liburuen hasieran 'dedikatoria' gisa.
  4. Tratu-gutunak: gai konkretu bati buruzko azalpena (filosofia, politika).

Teknikak

  • Gutunak idazteko formula:
    • Igorlearen izena, nominatiboan.
    • Hartzailearen izena, datiboan.
    • Salutem (S.) (+ plurimam) edo Salutem dicit (S.D.).
    • Kargu publikoa edo filiazioa ere agertu (izenarekin bat).
    • Beste formula bat:
...
Jarraitu irakurtzen "Erromako Literatura: Eskutitzak, Oratoria, Satira" »

Deklinabideen Taula

Latina3,8 KB

1. Deklinabidea (Femeninoa)

KasuaSingularraPlurala
Nominatiboaaae
Genitiboaaearum
Datiboaaeis
Akuzatiboaamas
Ablatiboaāīs

2. Deklinabidea (Maskulinoa)

KasuaSingularraPlurala
Nominatiboausi
Genitiboaiorum
Datiboaois
Akuzatiboaumos
Ablatiboaōīs

3. Deklinabidea (Inparisilaboa)

KasuaSingularraPlurala
Nominatiboas / -es / a
Genitiboaisium
Datiboaiibus
Akuzatiboaemes / a
Ablatiboae / iibus

3. Deklinabidea (Parisilaboa)

3. Deklinabidea (Mistoa)

4. Deklinabidea (Maskulinoa/Femeninoa/Neutroa)

5. Deklinabidea

Hizkuntza-Aldaketak

  1. Amaierako -m
  2. Amaierako -e apokopea
  3. Amaierako u atona > o
  4. x > j
  5. c + e, i > z (gazte)
  6. s- + kontsonante > es-
  7. ae > e
  8. y > i
  9. ph > f
  10. th > t
  11. ch > c, qu
  12. Bokalarteko oklusibo ozena > Ø
  13. ff > f (kontsonante guztiak)
  14. qu > cu, c, gu, g
  15. ns
...
Jarraitu irakurtzen "Deklinabideen Taula" »

Epika Historikoa Greziako eta Erromako Literaturan

Latina2,8 KB

Epika historikoki garrantzitsuak izan diren nazio baten istorioak kontatzen dituen genero literarioa da.
K. a.ko VIII. mendean idatzi zituen Homerok lehen poemak Grezian, eragin handikoak, eta, Erromara,
Livio Andronikok ekarrita iritsi zen: Odisea baina Erroman zegoen epikari moldatua (epika hori nolakoa
zen ez dakigun arren). Bigarren autore nagusia Nevio dugu, gai historikoa sartu zuena (Grezian ez zen
halakorik, mitoak besterik ez zeuden) eta Gerra Punikoari buruz hitz eginez. Azkenik, sorrerako azken
autore garrantzitsua Ennio da, Annalaren sortzailea. Hexametroa (latinak bokal luze eta motzak zituen,
eta hexametroak luze bat eta bi labur kobinatzen ditu, sei aldiz biderkatuz erritmoa eginez) erabili
zituen, erromako aurreko autoreek ez bezala,...

Jarraitu irakurtzen "Epika Historikoa Greziako eta Erromako Literaturan" »

Ovidio eta Metamorfosiak: Mitoen Berrinterpretazioa

Latina2,77 KB

Obra hau hamabost liburuz osaturik dago eta 250 mito jorratzen ditu, non gehienetan transformazioak agertzen diren. Mito mota hauenganako interesa ez da berria; adibidez, Ovidiok aurretik zegoen materiala probestu egin zuen, hala nola, geografia liburuetatik, greziar tragedien ohituretatik, poesia helenistikotik eta beste hainbat iturrietatik. Hala ere, tradizio guzti horretatik bera berritzaile agertzen da. Hexametrotan idatzitako poema epikoa da eta Virgilioren "Eneida"rekin lehiatzen da. Ovidio berak bere "Ars amandi" obran "Eneida" irakurtzea gomendatzen du. Bertzalde, Metamorfosiak "Eneida"ren antitesia da. Ez du arkaismorik erabiltzen; hala ere, Virgiliok erabiltzen ez zituen tonu ezberdinak erabiltzen ditu istorioak kontatzerakoan. Horrez...

Jarraitu irakurtzen "Ovidio eta Metamorfosiak: Mitoen Berrinterpretazioa" »

Poesia Epikoa: Erromatar Literaturaren Oinarria

Latina3,96 KB

POESIA EPIKOA

Epikaren helburu nagusia da errege eta buruzagien ekintza heroikoak abestea eta gorestea.

Latinezko lehen poema epikoa K.a. III. mendeko Livio Andronikoren Odussia da, Homeroren Odisea lanaren itzulpena. Andronikok, itzulpena egiterakoan, helburu didaktikoa zuen: ikasleei grekoa irakastea.

Nevioren Bellum Poenicum ere mende berekoa da; Neviok berak parte hartu zuen Erromaren eta Kartagoren arteko gudatean, eta horixe da, hain zuzen ere, lanaren gaia. Bellum Poenicum da itzulpena ez den lehen poema epikoa, eta, aldi berean, Erromaren historiari lotuta dagoen lana.

Kristo aurreko III. eta II. mendeen artean, Eniok bere lan nagusia idatzi zuen Annales izenarekin. Erromaren historia bertsoz idatzi zuen (Erroma sortu zenetik idazlearen

...
Jarraitu irakurtzen "Poesia Epikoa: Erromatar Literaturaren Oinarria" »

Antzinako Greziako Kultura eta Arte

Latina2,79 KB

Peloponeseko penintsula + inguru, egeo itsasoa. minoiko, mizenas, a iluna, antzinako G. A.Ark: Herri txikiak, desberdintasun linguistiko, atenas txiro/rurala, bateratu, buztina, olimpiadak.A.Klas: Momentu onena, atenas/esparta/tebas, kultura+arte erdigunea, akropolis, fidias, literatura tragedia/komedia.A.Helen: Gainbera ekono/poltik, k.egipziarra, k.mesopotamiarra, k.indiarra, Apolonio rodas, Calimaco.Idealismo: Platon, munduen ideia, kobasulo.Norbere burua: Bizitza distantziatik, gizakiak sortea onartu, heriotza naturala, orain da duguna. CD: Hedeonismo→ plazerra, Anecreonten poeta. Maitasuna: Gizaki+Jainko=maitasun historiko. Epopeia: poesia, luzea, heroia, G historia+mitologia. ekintza ikaragarriak, patua, pertsonaiak, ahozko transmizioa,...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Kultura eta Arte" »

Antzerki Erromatarra: Plautoren Miles Gloriosus eta Erromatar Literaturaren Ibilbidea

Latina5 KB

MILES GLORIOSUS

Miles Gloriosus obraren egilea Plauto da, garai hartako idazle ospetsuenetakoa. Plautok, fabulla palliatae antzezlanak egin zituen. Miles Gloriosus generoa komedia da eta antzerki batean interpretatzeko da. Miles Gloriosus antzeztu zen K.a. II. mendean, obra bost zatitan banatzen da hainbat eszenekin, lehenengo eta bostgarren ekitaldiak izan ezik.

Plautoren komediak beti dituzte ezaugarri berdinak, adibidez, latin vulgarea, prostituzioarekin lotuta eszenaren bat, esklabu argiegiak edo leloa, agure endekatua edo zikoitza, hitz jokoak etab. Ezaugarri ohikoenak esklabu argiegia edo leloa (Paletrion eta Esceledro) prostitutak (Filocomesio eta Acroteleutium/Milphidippa) eta agurea (Periplectomenus).

Gehien gustatu zaidana izan da laugarren...

Jarraitu irakurtzen "Antzerki Erromatarra: Plautoren Miles Gloriosus eta Erromatar Literaturaren Ibilbidea" »

XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean: Analisia eta Testuingurua

Latina7,86 KB

XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean

1. Frantziako Giro Soziopolitikoa XIX. Mendean

Napoleon I.aren gerrekin eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak. Waterloo-ko porrotaren ondoren, antzinako erregimena berrezarri arren, lurralde antolamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli: euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Era askotako egitura politikoak egon ziren: monarkia aldiak, inperioak, errepublikak; gerra matxinadak eta gatazkarik ere ez ziren falta izan. Garraiobideetan eta industrian urrats ikaragarriak eman zituen Frantziak. Bestalde, eskola eta soldaduskaren bitartez lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua.

2. Iparraldeko Aldaketak:

...
Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean: Analisia eta Testuingurua" »