Eredu Atomikoen Bilakaera: Thomsonetik Schrödingerera
Eredu Atomikoak: Thomson, Rutherford, Bohr eta Egungo Eredua
Eredu zientifikoa: gertaera elektrikoak azaltzeko tresna
Hasierako jardueretan behatu eta aztertu dituzun gertaerak azaltzeko, beharbada, eredu bat, irudi mental bat, osatzen hasi zara. Gogora ezazu zientzian eredu bat zer den. Eredu zientifikoa ideia-multzo batez osatuta dago. Ideia horiek behatutako gertaerak azaldu eta beste zenbait egoera aurresateko gai izan behar dute.
Baina garbi eduki behar duzu errealitatean gertatzen dena (ikusi duzuna) eta eredua bi gauza desberdin direla. Eredua irudi mentala baino ez da, ideia-multzo bat, eta gertatzen dena azaltzeko eta gertatuko dena iragartzeko gai den bitartean balio du bakarrik. Balio ez duela ikusten denean, aldatu eta osatu egin behar...