Kimikako Oinarriak: Substantziak, Egoerak eta Gasen Legeak
Substantzia Puruak eta Lege Kimikoak
Substantzia Puruen Sailkapena
- Substantzia Puruak: Ezin dira aldaketa fisikoen bidez banatu, eta konposizio eta propietate konstanteak ditu.
- Substantzia Bakunak / Elementuak: Ezin dira inoiz banatu.
- Substantzia Konposatuak: Prozesu kimikoen bidez bakarrik deskonposa daitezke.
Lege Kimiko Fundamentalak
Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisier)
Erreakzio kimikotan parte hartzen zuten erreaktibo eta produktu kantitateak zehazki pisatuz, erreakzioaren hasierako eta bukaerako masak berdinak zirela frogatu zuen Lavoisierrek.
Proportzio Definituen Legea (Proust)
Konposatu berbera eratzen duten guztietan, elementuak, bi nahiz gehiago izan, beti konbinatzen dira masa proportzio berean.