Kimika Oinarrizko Legeak eta Teoria Atomikoa
Lege Ponderalak
- Materiaren Kontserbazioaren Legea edo Lavoisierren Legea: Sistema baten masa ez da aldatzen sistemaren barnean aldaketarik gertatzen ez bada.
- Proportzio Definituen Legea edo Prousten Legea: Bi substantzia edo gehiago elkartzen direnean konposatu berdin bat emateko, beti pisu eta proportzio definitu eta konstantean egiten dute.
- Proportzio Anitzen Legea: Elementu baten kantitate desberdinak beste kantitate finko batekin konbinatzen direnean, konposatu desberdinak emateko, zenbaki osoen bidez emandako erlazio batean egiten dute.
Daltonen Teoria Atomikoa
Teoria honen arabera:
- Materia elementu zatiezin eta aldaezinetaz osaturik dago: atomoz.
- Elementu jakin baten atomo guztiak berdinak dira.
- Elementu ezberdinen atomoak ezberdinak dira.
- Atomoak