Kimikako Oinarrizko Kontzeptuak: Molak, Disoluzioak eta Erreakzioak

Kimika3,26 KB

Oinarrizko Kontzeptu Kimikoak

Masa Molekularra (Mr)

Masa molekularra (Mr) molekula batek masa atomikoaren unitatea zenbat aldiz duen adierazten duen zenbakia da.

Mola

Mol bat substantzia-kantitatean, Avogadroren konstanteak adierazten duen partikula kopurua dago (6,022·1023). Partikula horiek atomoak, molekulak nahiz ioiak izan daitezke.

Masa Molarra (M)

Substantzia baten masa molarra (M) substantzia horren mol baten masa da.

Gasen Bolumen Molarra

Edozein gasen bolumen molarra, baldintza normaletan (1 atm eta 0 °C), 22,4 L-koa da, eta 6,022·1023 gas-molekula ditu.

Disoluzioen Konposizioa

Disoluzio baten konposizioa hura osatzen duten osagaien proportzioa da. Hainbat modu daude adierazteko:

  • Molaritatea

    Osagai baten molaritateak (M) osagai horren zenbat mol dauden disolbatuta disoluzioaren litro bakoitzeko adierazten du. Formula: M = solutuaren mol kopurua / disoluzioaren bolumena (L).

  • Gramo litroko (g/L)

    Osagai horren zenbat gramo dauden disoluzioaren litro bakoitzeko adierazten du. Formula: g/L = solutuaren masa (g) / disoluzioaren bolumena (L).

  • Masa-portzentajea (%)

    Osagaiaren zer masa-kantitate dagoen disolbatuta disoluzioaren 100 masa-unitateko adierazten du. Formula: Masa % = (solutuaren masa / disoluzioaren masa) * 100.

  • Bolumen-portzentajea (%)

    Osagai horren zenbat mililitro dauden 100 ml disoluzioan adierazten du. Formula: Bolumen % = (solutuaren bolumena / disoluzioaren bolumena) * 100.

Erreakzio Kimikoak

Erreakzio kimikoa hasierako substantzia bat edo gehiago (erreaktiboak) beste substantzia desberdin bat edo gehiago (produktuak) bihurtzen diren prozesua da.

Atomoen berrantolaketaren arabera

  • Sintesi-erreakzioak

    Bi substantzia edo gehiago elkartu eta beste konposatu bat sortzen da. Adibidez: Fe + S → FeS.

  • Deskonposizio-erreakzioak

    Substantzia bat deskonposatu eta beste substantzia sinpleago batzuk sortzen dira. Adibidez: 2KClO3 → 2KCl + 3O2.

  • Desplazamendu-erreakzioak

    Elementu batek konposatu bateko beste elementu bat desplazatzen eta ordezkatzen du. Emaitza beste konposatu bat da. Adibidez: 2Al + 6HCl → 2AlCl3 + 3H2.

  • Desplazamendu bikoitzeko erreakzioak

    Bi substantzien atomoek edo ioiek beren kokapenak trukatzen dituzte, konposatu berriak sortuz. Adibidez: CaCl2 + Na2CO3 → CaCO3 + 2NaCl.

Mekanismoaren arabera

  • Azido-base erreakzioak

    Ur-disoluzioan, azido batek eta base batek erreakzionatzean gatza eta ura sortzen dituzte. Adibidez: HNO3 + KOH → KNO3 + H2O.

  • Errekuntza-erreakzioak

    Substantzia batek (erregaiak) oxigenoarekin erreakzionatzen duenean, energia kantitate handia askatzen da, askotan bero eta argi moduan. Adibidez: 2C4H10 + 13O2 → 8CO2 + 10H2O.

Deskargatu

PDF Word HTML