Kimika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kimikako Oinarrizko Legeak eta Disoluzioen Kontzeptuak

Kimika2,46 KB

Kimikako Oinarrizko Legeak

Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisierren Legea)

Beste era batera esanda, erreaktiboen masen batura produktuen masen baturaren berdina da.

Proportzio Definituen Legea (Prousten Legea)

Bi elementu kimiko konbinatzen direnean konposatu bat emateko, beti masa finkoko proportzioan egiten dute.

Avogadroren Printzipioa

Edozein gasen bolumen berdinek, presio eta tenperatura berberetan neurtuz gero, molekula kopuru berbera dute.

Konbinazio-bolumenen Legea (Gay-Lussacen Legea)

Edozein erreakzio kimikotan bertan parte hartzen duten substantzia gaseoso guztien bolumenak, presio eta tenperatura baldintza beretan neurtuta, zenbaki oso sinpleen erlazioan daude.

Gasen Legeak

Boyle eta Mariotteren Legea

Tenperatura konstantean, gas kantitate...

Jarraitu irakurtzen "Kimikako Oinarrizko Legeak eta Disoluzioen Kontzeptuak" »

Disoluzioak, Dispertsio Koloidalak eta Osmosia Biologian

Kimika2,49 KB

Disoluzioak

Hainbat molekularen nahaste homogeneoa da. Gutxienez bi osagai ditu:

  • Disolbatzailea (gehienetan ura).
  • Solutua, hots, disolbatzen den substantzia.

Disoluzioan, partikulak ezin dira begi hutsez ez mikroskopioz bereizi, eta ez dute argia barreiatzen. Bizidunetan, gatz mineralak eta molekula organiko txikiak (monosakaridoak, aminoazidoak, etab.) disoluzioan agertu ohi dira.

Dispertsio Koloidalak

Dispertsio koloidalean edo koloidean, solutua ez da disolbagarria, baina partikulak gai dira inguru osoan modu homogeneoan barreiatzeko, zenbait egunetan ez sedimentatzeko eta edozein iragazkitatik pasatzeko. Disoluzioen antza dute, baina argia barreiatzeko gaitasuna dute, argipean nolabaiteko uhertasuna azalduz. Izaki bizidunen molekula organiko...

Jarraitu irakurtzen "Disoluzioak, Dispertsio Koloidalak eta Osmosia Biologian" »

Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa eta Entalpia

Kimika2,57 KB

1. Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa / Barne Energia

Barne energia (U): Sistema termodinamiko batek une batean duen energia guztien batura da.

Balio hau ezin da neurtu, baina aldaketak (ΔU) zehaztu daitezke. Energiaren kontserbazio-printzipioa kontuan izanik, ondorengo printzipioa definitzen da:

Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa:

Sistema baten barne-energiaren aldaketa, sistemaren eta ingurunearen artean trukatutako beroaren (Q) eta sistemak egindako edo sistemaren gainean egindako lanaren (W) batura da.

ΔU = Q + W

ΔU = U - Uo (erreakzio batean: ΔU = Σ U produktuak - Σ U erreaktiboak)

  • ΔU > 0: Erreakzio endotermikoa
  • ΔU < 0: Erreakzio exotermikoa

Sistema baten barne-energiaren aldaketa kuantitatiboki determinatzeko, aldagai bakoitzari...

Jarraitu irakurtzen "Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa eta Entalpia" »

Kimika: Formulazioa, Kontzeptu Nagusiak eta Termodinamika

Kimika9,13 KB

Formulazio Kimikoa: Ariketak eta Adibideak

  • a) Anhidrido perklorikoa: Cl2O7
  • b) Hidroxido plunbikoa (berunikoa): Pb(OH)4
  • c) Azido ortofosforikoa: H3PO4
  • d) Azido bromhidrikoa: HBr
  • e) Sulfato ferrikoa: Fe2(SO4)3
  • f) HNO2: Azido nitrosoa
  • g) Ni2Se3: Nikel (III) seleniuroa
  • h) Al2O3: Dialuminio trioxidoa
  • i) CH4: Metanoa (edo karbono tetrahidruroa)
  • j) Fe2(CrO4)3: Burdin (III) kromatoa
  • k) Klorato ferrosoa: Fe(ClO3)2
  • l) Kloruro amonikoa: NH4Cl
  • m) Hidruro plumbikoa: PbH4
  • n) Anhidrido hipoklorosoa: Cl2O
  • o) Azido bromosoa: HBrO2
  • p) HF: Azido fluorhidrikoa
  • q) CoO: Kobalto (II) oxidoa
  • r) Al(OH)3: Aluminio trihidroxidoa
  • s) Cu(ClO)2: Kobre (II) hipokloritoa
  • t) SiH4: Silanoa / Silizio tetrahidruroa

Beste formulazio adibide batzuk

  • Anhidrido sulfurosoa: SO2
  • b) Oxido aurosoa: Au2O
  • c) Azido
...
Jarraitu irakurtzen "Kimika: Formulazioa, Kontzeptu Nagusiak eta Termodinamika" »

Atomoaren Egitura, Karga Elektrikoa eta Erreakzio Nuklearrak

Kimika3,2 KB

Atomoaren Oinarrizko Egitura

Atomoa materiaren oinarrizko unitatea da. Nukleo batez eta inguruan biraka dabiltzan elektroiez osatuta dago.

Oinarrizko Partikulak

  • Protoiak: Karga positiboa duten partikulak, nukleoan kokatuta.
  • Neutroiak: Kargarik gabeko partikulak, nukleoan kokatuta.
  • Elektroiak: Karga negatiboa duten partikulak, nukleoaren inguruan biraka.

Kontzeptu Nagusiak

  • Zenbaki Atomikoa (Z): Nukleoan dauden protoien kopurua. Elementu kimikoa definitzen du.
  • Masa Atomikoa (A): Protoien eta neutroien kopuruaren batura. Kalkulua: (% * masa atomikoa + beste % * beste masa) / 100.
  • Isotopoak: Elementu bereko atomoak dira, protoi kopuru bera dute, baina neutroi kopuru ezberdina; beraz, masa atomikoa aldatzen da.
  • Ioia: Atomo batek elektroiak galtzen edo irabazten
...
Jarraitu irakurtzen "Atomoaren Egitura, Karga Elektrikoa eta Erreakzio Nuklearrak" »

Uraren Propietateak eta Funtzioak: Bizitzarako Ezinbesteko Molekula

Kimika2,78 KB

Uraren Propietateak eta Funtzioak

PropietateakFuntzioak

Disolbatzaile Gaitasun Handia

Disolbatzaile unibertsala da. Gaitasun izugarria du substantzia ionikoekin solbatazio-indarrak edo molekula polarrekin hidrogeno-loturak sortzeko.

Garraio-Funtzioa

Zeluletan, ura da mantenugaiak eta hondakinak sartzeko, zirkulatzeko eta ateratzeko garraiatzailea.

Funtzio Metabolikoa

Erreakzio metaboliko guztiak ingurune akuosoan gertatzen dira. Erreakzio askotan, urak produktu gisa funtzionatzen du.

Kohesio-Indar Handia

Hidrogeno-loturen ondorioz, ur-molekulek kohesio sendoa dute elkarren artean.

  • Konprimaezintasun Handia

Bi ur-molekula hurbiltzeko, energia asko behar da.

  • Gainazaleko Tentsio Handia

Uraren gainazalak hausturekiko erresistentzia handia du.

  • Funtzio Estrukturala

Eskeleto

...

Jarraitu irakurtzen "Uraren Propietateak eta Funtzioak: Bizitzarako Ezinbesteko Molekula" »

Tenperatura, Beroa eta Eskala Termometrikoak

Kimika2,61 KB

Tenperatura

Gorputz baten tenperatura haren partikulen mugimenduaren mende dagoen propietatea da. Gorputz baten tenperatura (T) hura osatzen duten partikulen batez besteko energia zinetikoa neurtzeko modu bat da.

Beroa

Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia da beroa.

Bero-transferentzia eta Oreka Termikoa

Tenperatura desberdina duten bi gorputz kontaktuan jartzean, tenperatura altuena duen gorputzak beroa ematen dio tenperatura baxuena duenari, bien tenperaturak berdindu arte. Hori gertatzen denean, bi gorputzek oreka termikoa lortu dutela diogu.

Tenperatura desberdina duten bi gorputz kontaktuan jarriz gero, beroa trukatzen dute. Trukatzen duten bero kantitatea gorputzaren barne-...

Jarraitu irakurtzen "Tenperatura, Beroa eta Eskala Termometrikoak" »

Megalitoak eta Metal Aroa: motak eta eraginak

Kimika2,84 KB

Megalito motak

Erabilera ez dago oso argi, baina ziurrenik erlijioarekin zerikusia izango zuen edo, bestela, komunitatearen lurraldea mugarritzeko.

Megalito mota hauek dira:

  • Menhirra: Harrizko monolito handia.
  • Menhir errenkada: Bata bestearen ondoan ilaran jarritako menhirrak (harri bloke bat).
  • Harrrespila: Biribilean jarritako menhirrak. Santutegi direla uste da.
  • Trikuharria: Ganbera estalia, bata bestearen gainean jarritako harriz. Bi horizontalean eta beste bat goian.
  • Tumulua: Trikuharria lurrez edo harriz estaltzen denean.

Metal aroa

K.a. seigarren milurtekoan gaude (Neolitoan).

Non bizi gara? Non hasten da Metal Aroa hau?

Urrea, zilarra eta kobrea lantzen zituzten, baina K.a. laugarren milurteko arte metalgintza ez zen erabat hedatu.

Metalgintza.

...
Jarraitu irakurtzen "Megalitoak eta Metal Aroa: motak eta eraginak" »

Eredu atomikoak: Thomson, Rutherford, Bohr eta orbitalak

Kimika4,13 KB

Eredu atomikoak

Denborak eta zientziak aurrera egin ahala, atomoa era desberdinetan irudikatu zen; irudikapen horiei eredu atomikoak deritze.

Thomson-en eredu atomikoa

Atomoa karga positiboko materia‑esfera trinkoa da, eta, materia elektrikoki neutroa denez, elektroiak esfera horretan txertaturik daudela pentsatu zuen.

Rutherford-en eredu atomikoa

1911n, Rutherfordek substantzia erradioaktibo batek igorritako partikulei erreparatu zien, eta ikusi zuen partikula horietako batzuen ibilbidea nabarmen aldatzen zela urrezko xafla mehe bat zeharkatzen zutenean.

Gertaera hori azaltzeko, eredu atomiko hau proposatu zuen:

  • Atomoaren masaren zatirik handiena eta haren karga positibo osoa atomoaren erdigunean daude: nukleo izeneko zona txiki‑txikian.

  • Nukleotik

...
Jarraitu irakurtzen "Eredu atomikoak: Thomson, Rutherford, Bohr eta orbitalak" »

Uraren Propietate Fisiko-Kimikoak eta Funtzio Biologikoak

Kimika2,3 KB

Uraren propietateak eta funtzio biologikoak

Urak propietate eta funtzio ugari ditu:

Disolbagarritasuna

Urak ondo disolbatzen ditu substantzia polarrak. Substantzia ez-polarrek edo hidrofobikoek elkartzeko joera dute eta pasarteak sortzen dituzte urarekin. Disolbatzaile gisa, urak honako hau ahalbidetzen du:

  • Disolbatuta dauden substantziak garraiatzea eta barreiatzea.
  • Mintzak sortzea.
  • Erreakzio metabolikoak gertatzea.

Kohesioa eta atxikidura

Kohesioa molekula berdinen arteko loturak sortzeko gaitasuna da; atxikidura, berriz, molekula desberdinen artean loturak sortzeko gaitasuna. Hidrogeno-loturei esker, uretan kohesioa eta atxikidura beste likido batzuenak baino handiagoak dira, eta garrantzitsuak dira:

  • Landareetan, kapilaritatez izerdia garraiatzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Uraren Propietate Fisiko-Kimikoak eta Funtzio Biologikoak" »