Kimika Oinarriak: Eredu Atomikoa, Loturak eta Erreakzioak
Eredu Atomikoa eta Taula Periodikoa
Ioiak eta Katioiak
Ioiak elektroi gutxiegi edo gehiegi dituzten atomoak dira, eta, hortaz, karga elektrikoa dute. Atomoek elektroiak irabazi edo galdu ditzakete. Elektroiak galtzen dituztenean ioi positiboak sortzen dira; horiei katioi deritze.
Taula Periodikoa
Taula Periodikoan, elementuak euren atomo zenbakiaren goranzko ordenan sailkatzen dira. Periodo izeneko 2, 8, 18 eta 32 elementuko ilaretan antzeko propietate kimikoak dituzten guztiak elkarren azpian kokatzen dira; horri talde esaten zaio.
Elementu Kimikoen Sailkapena
Metalak
Metalak elementu ugarienak dira. Haien propietate nagusiak hauek dira:
- Zuriak eta grisaxkak dira, bi salbuespenekin (Au eta Cu), eta metalezko disdira dute.
- Elektrizitatearen eta beroaren eroale onak dira (ukitzean hotzak).
- Urtze eta irakite tenperatura handiak dituzte, hortaz, solidoak dira (giro-tenperaturan).
- Harikorrak eta xaflakorrak dira.
- Elektroiak galdu eta ioi positiboak eratu ditzakete.
Ez-Metalak
Ez-metalen propietate nagusiak:
- Elektrizitatearen eta beroaren eroale txarrak dira.
- Gehienak gasak dira, baina solidoak ere izan daitezke.
- Dentsitate baxua dute.
- Elektroiak irabazi eta ioi negatiboak eratu ditzakete.
Lotura Kimikoa
Lotura Ionikoa
Lotura ionikoak gatzak osatzen dituzten atomoak nola lotzen diren azaltzen du. Metal baten atomoak ez-metal baten atomoaren aurka talka egiten duenean, elektroi transferentzia gertatzen da metaletik ez-metalera. Metalezko elementuek ioi positiboak eratzen dituzte, eta ez-metalezkoek ioi negatiboak.
Lotura Kobalentea
Lotura kobalentea metalezkoak ez diren elementuz osaturiko molekulek eratzen dute. Lotura hau bi atomok elektroi pare bat edo gehiago partekatzen dituztenean eratzen da, molekula bat sortzeko.
Termokimika
Erreakzio Exotermikoak
Naturan, gauza guztiek energiarik txikieneko lekua okupatzeko joera dute. Erreakzio exotermikoetan, atomoak elkarrekin lotzen direnean, eurek bakarrik zeukaten baino energia gutxiago izaten dute (energia askatzen da).
Azidoak eta Baseak
Arrheniusen Teoria
Arrheniusen teoriaren arabera:
- Azidoa: Uretan disolbatzean disoziatu eta hidrogeno ioiak (H+) askatzen dituen edozein substantzia.
- Basea: Uretan hidroxido ioiak (OH-) askatzen dituen edozein substantzia.
Azidoen Propietateak
- Oso urzaleak dira (ura botata irakin dezakete).
- Erregarriak dira.
- Zapore garratza dute.
- Adibideak: akuafortea, limoia (azido zitrikoa).
- Metalekin erreakzionatzen dute:
2HCl + Mg → MgCl2 + H2 - pH eskala bidez neurtzen dira.