Kimika Oinarrizko Legeak eta Teoria Atomikoa

Kimika2,23 KB

Lege Ponderalak

  • Materiaren Kontserbazioaren Legea edo Lavoisierren Legea: Sistema baten masa ez da aldatzen sistemaren barnean aldaketarik gertatzen ez bada.
  • Proportzio Definituen Legea edo Prousten Legea: Bi substantzia edo gehiago elkartzen direnean konposatu berdin bat emateko, beti pisu eta proportzio definitu eta konstantean egiten dute.
  • Proportzio Anitzen Legea: Elementu baten kantitate desberdinak beste kantitate finko batekin konbinatzen direnean, konposatu desberdinak emateko, zenbaki osoen bidez emandako erlazio batean egiten dute.

Daltonen Teoria Atomikoa

Teoria honen arabera:

  • Materia elementu zatiezin eta aldaezinetaz osaturik dago: atomoz.
  • Elementu jakin baten atomo guztiak berdinak dira.
  • Elementu ezberdinen atomoak ezberdinak dira.
  • Atomoak elkartzen direnean konposatuak sortzen dituzte. Konposatuetako atomo mota bakoitzaren kopurua erlazio sinpleen bidez adieraz daitezke.
  • Konposatu baten oinarrizko partikulak berdinak dira.

Kontzeptu Kimikoak

Ioi: Atomo edo molekula elektrikoki kargatua.

Isotopoa: Elementu berdin baten atomo forma desberdinak.

Zortzikotearen Legea: Atomoak egonkorragoak dira azken mailan 8 elektroi badituzte.

Mol: Molekula baten masa neurtzeko neurria (adibidez, 18 g H2O = 1 mol H2O).

Avogadoren Zenbakia: $6,023 \times 10^{23}$ molekula/mol.

Lotura Atomikoa

Lotura Ionikoa

Ioi metal eta ioi ez metalen artean sare kristalinoak eratzen dira (lotura ahula).

Lotura Kobalentea

Ez metalen artean elektroiak konpartitzerakoan sortzen den lotura (oso lotura sendoa).

Lotura Metalikoa

Metalen artean gertatzen da. Metalek ezin dituzte molekulak osatu azkeneko mailan elektroi gutxi dituztelako, horregatik sare kristalinoetan lotzen dira. Atomoak elektroiak askatzen dituztenean, armoietan atomoak geratzen dira, eta askatutako elektroi gasa osatzen dute. Atomoek elektroi galtzerakoan hondar positiboa sortzen da eta karga negatiboko gasean nahasten dira lotura osatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML