Euskal narratiba 1969-1976: aro modernoa eta "Egunero hasten delako"
Bigarren Aldia (1969-1976)
Aldi honetako hasierako urteetan, frankismoaren kontrako oposizio politikoa etengabe indartzen hasi zen. Testuinguru honetan kokatzen dira ETAren sorrera, errepresioaren areagotzea, ikastolen mugimenduaren hasiera, gau-eskolak, aldizkariak, jaialdiak, Ez Dok Amairu taldearen sorrera, Euskara Batuaren sorrera, eta manifestazio eta kale-istilu sutsuagoak. Giro horretan, euskal narratibaren modernizatze bideak koska bat aurrerago egiten du "Egunero hasten delako" eleberriarekin, Ramon Saizarbitoriaren obra honek urratze-lan garrantzitsua burutu baitzuen.
Eleberrigintzaren ezaugarriak:
- Auzitan jartzen du pertsonaiaren irudia eta garrantzia.
- Eleberrigileak desagertu egiten du eleberritik.
- Narratzaile anonimoa, objektibotasun