Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Kantagintza Berria: Lertxundi, Lete, Laboa eta Ez Dok Amairu

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,12 KB

Benito Lertxundi: Euskal Kantagintzaren Ikurra

Benito Lertxundi Orio jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, Errege Egunez. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.

Lehen Urteak eta Hastapenak

Jaiegun handietan eta familiakoak bildutakoan kantatzen bazuten ere, ez zen musikaririk haien artean. Benitok berak ere zaletasun handiagoa zekarren marrazkietarako-eta, herrian zen organo-jotzaile bati entzuten egotea ere gustatzen zitzaion arren. Garaiko erdal irakaskuntza hura ez zuen batere begikoa, eta herriko eskola bukatutakoan, Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta bide horretatik lortu zuen lehenengo lana, tallista alegia, zenbait sari irabazteaz gain.

Musika

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Kantagintza Berria: Lertxundi, Lete, Laboa eta Ez Dok Amairu" »

Euskal maileguak: jatorria eta egokitzapen fonologikoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,67 KB

Euskal Maileguak: Jatorria eta Egokitzapenak

Hizkuntza ororen lexikoan bi talde bereizi behar dira: batetik, ondare zaharreko hitzak; bestetik, maileguak. Euskaraz, ondare zaharreko hitzak dira antzinagoko euskaratik datozenak (Erdi Aroko euskaratik, etab.). Maileguak, berriz, nagusiki latinetik eta lau erromantzetatik (gaztelania, nafar erromantzea, gaskoiera eta frantsesa) datozen hitzak dira.

Ez dago kalkulu zehatzik zein proportzio duen talde bakoitzak. Bi muturretako iritziak zabaldu dira: badira euskaraz berrogei bat mailegu baino ez direla uste dutenak, baita lexikoaren erdia baino gehiago mailegatutako hitzek osatzen dutela uste dutenak ere. Dudarik gabe, gertuago gaude bigarrenetik: ondare zaharreko hitzak oso gutxi dira (edo nahi baino

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal maileguak: jatorria eta egokitzapen fonologikoa" »

Gerra osteko euskal literatura: Monzon, Zaitegi eta Mirande

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,87 KB

Gerra Ondorengo Urteak: Isiltasunetik Berpizkundera

Gerra ostean ia erbateko isiltasuna egon zen euskal letretan. Gaztelaniak hartu zion lekua euskarari. Isiltasun hori Telesforo Monzonek urratu zuen. Berak idatzi zituen lehen bertso libreak, 1945. urtean (Mexikon): Urrundik, bake-oroi. Euskal Herrian, Salbatore Mitxelenak Arantzazu poema argitaratu zuen, 1949an.

Aldizkari Aipagarrienak

  • Egan
  • Euzko-gogoa
  • Egan (euskara hutsean)
  • Otoizlari
  • Zeruko argia
  • Jakin

Telesforo Monzon: Politikaria eta Idazlea

Gerra ostean Mexikora ihes egin zuen. Hasieran Erromantizismoaren eragina jaso zuen, eta azkenean sinbolismorako joera agertu zuen, poesia narratiboa eginez. Obra nagusiak:

  • Urrundik, bake-oroi
  • Gudarien egiñak

Jokin Zaitegi eta Euzko-Gogoa Aldizkaria

Arrasateko apaiz...

Jarraitu irakurtzen "Gerra osteko euskal literatura: Monzon, Zaitegi eta Mirande" »

Nafar-Lapurtar euskalkia: fonetika, morfologia eta sintaxia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,08 KB

Ezaugarri Fonetiko-Fonologikoak

Bokalak

  1. Euskarak bere-berea duen bokal-sistema da nagusi: /a, e, i, o, u/ fonema bokalikoak.
  2. Bokal alternantzia: Ipar Euskal Herri osoan, m, n eta ñ sudurkarien aurrean o > u (Adibidez: hondar > hundar).
  3. Frantsesez e mutuz eta kontsonantez bukatzen diren hitz askori a eransten zaie Ipar Euskal Herrian.
  4. Bokal elkarketak (Diptongoak):
    • Beheranzko diptongoak dira ohikoenak: ai, ei, oi, au, eu.
    • Goranzko diptongoak ere ohikoak dira ekialdean: ja, je, jo, ju, wa, we.

Diptongoetan aldaketak ager daitezke; lehenengo biak dira ekialdeko euskalkietan ohikoenak eta aditzaren itxura aldatzen dute.

Kontsonanteak

  1. Txistukariak: Hitz hasieran tx- duten lekuan x- agertzen da: xerri, xoko, xirula, ximenea, xori, xanpiñon...
  2. Neutralizazioa:
...
Jarraitu irakurtzen "Nafar-Lapurtar euskalkia: fonetika, morfologia eta sintaxia" »

Euskal literatura: bertsolaritza, poesia eta ipuingintza

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,77 KB

Bertsolaritza

Bertsolaritza: Sorkuntza Prozesua

Bertsolariak, segundo gutxian pentsatu eta kantatu behar izaten du bertsoa, neurria eta errima ahalik zehatzena erabiliz. Horretarako, teknika bat erabiltzen dute:

  1. Lehendabizi, bukaeran zer esango duen pentsatzen du.
  2. Gero, gainerako puntuak osatu eta josten ditu.

Poesia

Poesia: Originaltasuna eta Sormena

Ez da existitzen originaltasun hutsa. Poeta bakoitzak bere ahots poetikoa bilatu behar du, eta besteen lanak sormen-iturri izan liteke. XX. mendeko poesia...

Xabier Lizardi: Naturaren Poeta

Lizardi naturaren poeta da; euskal paisaia eta euskal lurra dira poemen kanta-gaiak. Izadiko koloreak, hotsak eta irudiak agertzen ditu. Natura erreala erabiltzen du. Poesia subjektiboa da, barneko sentimendu, kezka...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura: bertsolaritza, poesia eta ipuingintza" »

Euskarazko liburugintzaren historia eta Txomin Agirre

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,67 KB

Lehen Urratsak

Duela 150 urtera arteko euskarazko liburugintza ia erabat erlijiosoa izan zen. Poesian, noizbehinka, amodiozko bertsoak eta kopla jostalariak idazten ziren. XIX. mendean aparteko garrantzia eduki zuen nobelgintzak. Prosa ez-erlijiosoaren eremuan: Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka", Jean Baptiste Daskonagarreren "Atheka gaitzeko oihartzunak", Jean Pierre Duvoisinen "Baigorriko zazpi liliak" eta Jean Baptiste Elisambururen "Piarres Adame".

Txomin Agirre

Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen kaperau gisa igaro arren, Ondarroan jaio zen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen, eta hura bezala abade. Hiru nobela idatzi zituen: "Aunemendiko lorea", "Kresala" eta "Garoa". Bizkaieraz idatzita daude lehenengo biak eta gipuzkeraz hirugarrena....

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko liburugintzaren historia eta Txomin Agirre" »

Gabriel Aresti: bizitza, ibilbidea eta “Gizonaren ahoa” poema

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,48 KB

Gabriel Aresti: bizitza eta ibilbidea

Gabriel Aresti Segurola Bilbon 1933an jaiotako idazle eta poeta euskalduna da. Euskal literaturaren berritzaile nagusietarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko.

Erdaraz hazi eta hezi zen baina, ahalegin handia eginez eta Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunen gorabeherekin, bere burua euskalduntzea lortu zuen. Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere, beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, ipuina edo nobela. 1957an Euskaltzaindiako langile izendatu zuten. Bilbon hil zen 1975eko ekainaren 5ean, gibeleko gaixotasun baten ondorioz. Bere lan nagusia edo ezagunena...

Jarraitu irakurtzen "Gabriel Aresti: bizitza, ibilbidea eta “Gizonaren ahoa” poema" »

Bilintx, Pello Errota eta Otaño: euskal bertsolariak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3 KB

Bilintx, Pello Errota eta Otaño: Euskal bertsolariak

Bilintx

Bilintx. Maitasun gaietan utzi digu Bilintxen sorkuntzarik bereziena. Ondoan ditugun bertsoez gain, harenak dira Behin Batean Loilan eta Triste bizi naiz eta beste bertso ezagunak.

Koldo Mitxelenaren iritziz, hura da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena. Alabaina, ez da poeta erromantiko klasikoen gisara izakiaren zorigaiztoa txarreztera emana; baizik eta umore gazi-gozoko idazlea izan zen, umore itxuraz azalekoa edo mamirik gabea zirudiena, baina munduaren garratzetik babesteko gotorlekutzat hartu zuena.

Sentimendu handiko idazlea zen, amodioaren aurrean biluzik agertzeko lotsarik ez zuena, hain zuzen ere garaian literaturan barne-aitorpen oro bazter uztea agintzen zuen joera...

Jarraitu irakurtzen "Bilintx, Pello Errota eta Otaño: euskal bertsolariak" »

Bitoriano Gandiaga eta Gabriel Aresti: poesia eta literatura euskarazko bi erraldoi

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,84 KB

Bitoriano Gandiaga Artetxe

Mendatan 1928ko urria 8 - 2001 urtarrila 21 Arantzazu. 13 urterekin Arantzazura fraide eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi  Humanitateak. Zarautzen zuen nobizio-urtea. Erriberrin -> Filosofiako ikasketak eta Arantzazun Teologiakoak. Apaiztu ondoren, Arantzazun ->bizitza osoa fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990  seminarioko irakasle : mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz. Gaztetatik olerkiak idatzi (1950 aurrena, Eriberriko Filosofiako iskaleen Gure Izarra barne-aldizkarian). Ondorengo urteetan olerkiak idazteari eutsi. 1951tik aurrera aldizkaritan hasi argitaratzen. 6 liburu argitaratu: Elorri, Hiru gizon bakarka, Uda batez Madrilen, Gabon dut anuntzio, Denbora...

Jarraitu irakurtzen "Bitoriano Gandiaga eta Gabriel Aresti: poesia eta literatura euskarazko bi erraldoi" »

Baldintza-perpaus iragankorra: ariketak eta adibideak euskaraz

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua7,58 KB

  1. Nire ama etorriko balitz , zu pozik jarriko zinateke.
    2- Zu mozkortuko bazina, anbulantzia etorriko litzateke.
    3- Ogia faltatuko balitz, gu okindegira joango ginateke.
    4- Lagunak etorriko balira, ama haserretu egingo litzateke.
    5- Ni ikastolara joango banintz, zure alboan jarriko nintzateke.
    6- Zuek etorriko bazinete , gu ez ginateke azalduko.
    7- Gu egunez joango bagina, ez ginateke beldurtuko.
    8- Ni aberatsa izango banintz, Londresera bizitzera joango nintzateke.
    9- Hi ordiziarra izango bahintz, nirekin ibiliko hintzateke.
    10- Ikasleok azkarrak izango bagina, ez ginateke ikastolara joango.
    11- Zu mendira joango bazina, osasuntsu egongo zinateke.
    12- Mendizaleak afarira etorriko balira, gu poztuko ginateke.
  1. Nerea niri etorriko balitzait,
...
Jarraitu irakurtzen "Baldintza-perpaus iragankorra: ariketak eta adibideak euskaraz" »