Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Etxebizitza erostea edo alokatzea: faktoreak eta alde onak eta txarrak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,3 KB

Ametsetan hasita, denok dagiku nolakoa izango litzatekeen leku ideal hori. Dirudienez, tamaina da gehien balioesten duguna. Vaina, nolakoa da gure ametsetako etxebizitza? Nire ametsetako etxebizitzak 150 metro karratua ditu; hiru logela, nire zaletasunetarako veste gela bat ere, niri bainugela,...eta azkenik berdeguneak, igerilekua, terraza, garajea, eta trastelekua izatea gustatuko litzaidake. Vaina errealiotatea veste bat da...
Kontuan hartu behar dugu etxebizitza erosteko zein alokatzeko erabakian hainbat faktore pertsonalek eragiten dutela, adibidez: lortutako aurreztuak, lan egonkortasunak, non bizi nahi dugun, gure harreman pertsonalak,...eta jakina, aukera bakoitzak alde onak eta alde txarrak ditu.
Alde batetik, nahiz eta jende askok alokatzea
...
Jarraitu irakurtzen "Etxebizitza erostea edo alokatzea: faktoreak eta alde onak eta txarrak" »

Humanismoa: ezaugarriak eta Europako hedapena

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,73 KB

Humanismoa

Humanismoa kultura-mugimendu bat izan zen. XIV. mendean sortu zen Italian, XV. mendean gorpuztu zen, eta XVI. mendearen lehen erdialdean Europan barna hedatu zen.

Humanismoaren ezaugarriak

  • Antropozentrismoa: Humanistek baztertu egin zuten Erdi Aroko mentalitate teozentrikoa (Jainkoa ardatz zuena), eta gizakia aztertzeko jakin-mina eta kezka agertu zuten. Arrazoia eta askatasuna dituen izaki bakarra izanik, unibertsoaren erdigunetzat hartu zuten gizakia.
  • Antzinaro klasikoarekiko mirespena: Humanistek grezieraz eta latinez idatzitako testuak aztertu zituzten, Platon, Aristoteles eta beste zenbait filosofo klasikoen arrazoian oinarrituta jakintza bilatzeko.
  • Jakin-min zientifikoa: Humanistek interes handia agertu zuten zientziarekiko eta
...
Jarraitu irakurtzen "Humanismoa: ezaugarriak eta Europako hedapena" »

Komunikazio elementuak eta hizkuntzaren funtzioak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,71 KB

Komunikazio elementuak

Komunikazio elementuak

  • Igorlea: nork?
  • Hartzailea: nori?
  • Mezua: zer?
  • Kanala: zeren bidez?
  • Kodea: nola?
  • Testuingurua: noiz? Non? Norekin? Zertaz?

Hizkuntzaren funtzioak

  • Adierazkorra: helburua sentimenduak azaltzea; adibidez: "Hau da eguraldi zoragarria!"
  • Eragilea: agindu-, harridura- eta galdera-perpausak dira nagusi; adibidez: "Har ezazu atseden oporretan, bestela leher egin behar duzu!"
  • Erreferentziala: testuinguruari buruzko informazioa ematea du helburu; adibidez: "Atzo euria egin zuen."
  • Fatikoa: kanalak funtzionatzen duen ziurtatzea; adibidez: "Iñaki, entzuten nauzu? Bai?"
  • Poetikoa: mezua estetikoki landuz aurkeztea du helburu, literatur baliabideak erabiliz; adibidez: "Bizitza heldu da eta zure begiak ditut …"
  • Metalinguistikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Komunikazio elementuak eta hizkuntzaren funtzioak" »

Lagunarteko gutuna: bakardadeari aurre egiteko aholkuak eta inprimagailu akastunaren kexa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,77 KB

Lagunarteko Gutuna: Bakardadeari Aurre Egiteko Aholkuak

Kaixo Jose!

Aspaldian ez nekien hain gaizki zeundela. Hain zaila al da harremanak izatea? Ez al daukazu inor konfiantzazko kafe bat hartzeko?

Zerbait egin behar duzu egoera hau aldatzeko, izan ere, oso irekia zara eta beti zaude prest planak egiteko. Horregatik, bultzada bat behar duzu gauza desberdin gehiago egiteko.

Aukerak Harreman Berriak Egiteko

  • Gimnasioa edo polikiroldegia: Gimnasiora joan zaitezke jende desberdinekin egoteko; edo polikiroldegian ere, gauza desberdinak ematen dituzte (spinning, padel, yoga...). Han aukera bat daukazu jendea ezagutzeko.
  • Euskaltegia: Beste aukera bat euskaltegi batera joatea da. Zu orain Bilbon zaude lanean, eta hemen euskara ia-ia ezinbestekoa da lantegian.
...
Jarraitu irakurtzen "Lagunarteko gutuna: bakardadeari aurre egiteko aholkuak eta inprimagailu akastunaren kexa" »

Esaera basatiak euskaraz: atsotitz eta esaera zaharren bilduma

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,44 KB

ibiltari gauean, logale goizean/ txakur zaunkalaria, nekez hozkari/ baneuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz/ atzerri, otserri/ ardien kulpak, bildotsak pagatu/ bost zentimoko pupua, hamar zentimoko trapua/ zahar hitz, zuhur hitz/ eroriz, ikasten da oinez/ askoren mina, txoroen atsegina/ oilo ibiltari, azerien janari/ gezurrak buztana labur/ gogozko tokian, aldaparik ez/ han ere, gozez hil/ nagusi askoren mina, txakurrak oinutsik/ adiskide onekon, orduak labur/ eguzkia nora, zapiak hara/ zenbat buru, hainbat aburu/ burutik nekatzen ez duenak, hanketik nekatu behar/ itsuen herrian, begibakarra alkate/ sua eta ura, belaunetik behera/ a zer parea, karakola eta barea/ osasuna munduko ondasuna/ lan lazterra, lan alferra/ geroa, alferraren leloa/
...
Jarraitu irakurtzen "Esaera basatiak euskaraz: atsotitz eta esaera zaharren bilduma" »

Bernardo Atxagaren lanak: Obabakoak eta euskal literatura berritzailea

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,85 KB

BERNARDO ATXAGA-80ko hamarkadan Franco hil ostean, herri-mugimenduen indarren ondorioz, Espainian, zenbait aldaketa gertatu ziren: adierazpen eta bilera askatasuna, ikurrinaren legeztatzea eta amnistia... Hala ere, giro politikoa nahasia jarraitzen zuen. E.Hn bai politikan bai ekonomian egoera txarra zegoen: alderdien tirabirak, langabeziaren gorakada, lantegiak itxi... Kulturan aldiz, belaunali berritzaile batek literaturaren autonomia aldarrikatu zuen. Horrela bada, gizartea eraldatzeko tresna izatetik, literatura bera literatura egiteagatik izatera pasatu zen: tekniken garrantzi handiagoekin, idazkera automatikoarekin... Aldi berean, zenbait argitaletxe berri sortu ziren: Erein, Elkar... Gainera, euskararen aldeko jai eta ekintza erraldoiak
...
Jarraitu irakurtzen "Bernardo Atxagaren lanak: Obabakoak eta euskal literatura berritzailea" »

Gerraosteko euskal literatura: ondorioak, aldizkariak eta berpiztea

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,07 KB

1. Gerraren ondorioak euskarazko literaturgintzan

Gerrak ondorio larriak ekarri zizkion euskarazko literaturgintzari. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren. Zenbaitek preso egon behar izan zuten eta beste batzuk, atzerrira joan behar izan zuten.

2. Atzerriko euskal idazle esanguratsuenak

Frankismoak euskal literatura debekatu zuenez, idazle asko erbesteratu ziren, hasieran Europara, beranduago Ameriketara. Idazle esanguratsuenen artean, hiru aipa daitezke, obra banarekin:

  • Telesforo Monzon: Urrundik poema (1945)
  • Jokin Zaitegi: Goldaketan (1946)
  • Irazusta: Joañixio (1946)

3. Euzko Gogoa eta Eskualduna: Gerraosteko aldizkariak

Zaitegik euskalgintzari egindako ekarpenik aipagarriena Euzko Gogoa izan zen. 1950ean Guatemalan...

Jarraitu irakurtzen "Gerraosteko euskal literatura: ondorioak, aldizkariak eta berpiztea" »

XX. mendearen hasierako euskal kultura eta literatura: eragileak, eleberria, lirika eta antzerkia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,68 KB

Hasierako Kultur Eragileak

  • Resurreccion Maria Azkue (1864-1951). Hainbat alorretan aritu zen: hizkuntza, literatura, musika (Hiztegia, 1905; Cancionero Vasco, 1922).
  • Julio Urkijo (1871-1950). Euskal gaiei buruzko ikerlaria; Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) aldizkaria sortu zuen. Ikerlariak: Hugo Schuchardt, George Hérelle...
  • Gregorio Mujika (1882-1931). Ormaiztegiar honen eskutik eta Gipuzkoako Aldundiaren babespean jaio zen 1911n Euskalerriaren Alde zeritzon aldizkaria.
  • Euskaltzaindia (1918).

Narratiba

Euskal Eleberriaren Hastapenak

Txomin Agirre eta ohitura-eleberria. Txomin Agirre Euskaltzaindiaren kide fundatzaileetarikoa izan zen.

Ohitura-eleberrien Ezaugarriak

  • Moralismoa: Errealitatea narratzailearen ikuspuntutik erakusteko modu
...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendearen hasierako euskal kultura eta literatura: eragileak, eleberria, lirika eta antzerkia" »

Euskarazko gramatika eta euskalkien adibideak: zuzenketak, fonetika eta morfologia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,89 KB

Hona hemen euskarazko esaldi eta adierazpen batzuen zuzenketa eta argibideak, ohiko akatsak eta euskalkietako berezitasunak aztertuz:

Esaldi Zuzenduak eta Argibideak

  • Bi urte zituela gaixotasun larria izan zuenetik, ezin izan du bizitza normala izan.
  • Telefonoz deitu besterik ez zuen behar.
  • Itsusiagoa izanagatik, hobe genuke oinetako erosoak erostea.
  • Etxean gelditzekotan, telefonoz besterik ez zuen deitu behar.
  • Gure iradokizunak entzuten dituzten irakasleekin baino ez gara elkartuko.
  • Uda hasi eta berehala neskalaguna utzi bazuen ere, egunak joan ahala damutu zen.
  • Ander da kirol arropa ekarri duen bakarra.
  • Zer ez nuke nik egingo zu ikustearren?
  • Aitaren mendizaletasunari zor diot mendiak eta inguruak maitatzea.
  • Bilbo ez da Gernika bezain lasaitasun handiko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko gramatika eta euskalkien adibideak: zuzenketak, fonetika eta morfologia" »

Euskarazko kontsonante bustiak eta herskariak: fonologia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,07 KB

Kontsonante Bustiak (Palatalizatuak)

1. Bustidura Ezagunak eta Adierazpenak

Ezagunak dira gaur egun [dd], [tt], [ll], [tš] gisako fonemak. Adibidez:

  • Adibideak: Pattar, ttittare, dittu, ontto, ttakur...

Bustidurak txikidura adierazteko erabili ohi dira, baita afektibitate eta mespretxuzko azalpenak egiteko ere. Adibidez: Goxo, xelebre, xamur, ttotto...

Euskalki batzuetan bustidura funtsezkoa bilakatu da. [dd] bustidura batzuetan [j]-rekin nahasten da (Ontto ? onjo...).

Zubereraz, bestalde, [r] eta [ll] bustidura gertatzen da: Hori ? holli / etorri ? etolli... Gipuzkeraren eremuan ere gertatzen dira antzeko aldaketak.

2. Bustidura Espresiboa eta Etimologikoa

Bustidura espresiboa ustekabekoa izan daiteke. Batzuetan espresiboa da:

  • Espresiboa: Gutxi ? gutti
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko kontsonante bustiak eta herskariak: fonologia" »