Agustin Kardaberaz eta Manuel Larramendi: Euskarazko Literaturaren Suspertzaileak
Agustin Kardaberaz: Hernaniko Seme Misiolaria
Agustin Kardaberaz Hernaniko seme honek jesuiten ikasketak burutu eta gero, Bilbo, Oñati eta Loiolako egoitzetan bizi izan zen. Irakaskuntzan jardun zuen batzuetan, baina batez ere herriz herri sermoigintzan. Osasun aldetik makaldu zenean, Loiolako komentuan ia irtetzeke egon zen 12 bat urtean. Orduan idatzi zituen bere euskarazko libururik gehienak. Ez zitzaion zahartzaro lasaia egokitu, izan ere jesuitak egotziak izan ziren. Kardaberazek Italiara jo behar izan zuen eta hara iritsi eta laster hil zen. Kardaberazek moldatu zituen lanik gehienak bere lanbidearekin zeukaten zerikusia, misiolaritzarekin. Horregatik eliz gaiei buruz idatzi zuen batik bat. Dozenatik gora liburu erlijioso utzi zigun,...