Iñaki Mendiguren Bereziartu Ezkio-Itsasoan jaio zen 1945.urtean
Idazlea
Iñaki Mendiguren Bereziartu Ezkio-Itsasoan jaio zen 1945.urtean eta bertan bizi da gaur egun ere,urte asko kanpoan ikasten eta gero Arrasaten lanean eman ondoren.Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. Luzaroan irakasle izan zen eta gaur egun itzulpengintzan diharduena.Liburu ugari euskaratu baditu ere,nobela labur eta eder hauxe da sorkuntzako lan bakarra.
Gaia
Liburu honetan lantzen den gai nagusia, irakasle heldu eta ikasle gazte baten artean sorturiko harreman homosexuala.
Laburpena
Liburu honen istorioa ikasturte baten hasieran hasi zen,literatura irakasle batek herri bateko institutuan lan egiten hasi zenean,eta bere ikasle baten maitemindu egin zen.Hasieran,haien arteko harremana hobetzeko irakasleak oharrak jartzen zizkion ikaslearen idazlanetan eta horrela bien arteko kidekotasuna indartuz joan zen.Klasetik kanpo geratzen hasi ziren eta batzuetan elkar afaltzen zuten.Orduan,irakaslearen sentimenduak indartuz joan ziren.Arratsalde batean ikasleari kontatu zion sentitzen zuena,baina ikasleak esan zion berak ez zuela ezer sentitzen.Egunak pasatu ziren eta irakasleak neska batekin ikusi zion ikasleari eta oso haserre jarri zen. Mendeku moduan ikaslearen neska-lagunarekin oheratu zen. Irakasleak mutikoa ahazteko erabakia hartu zuen.Egun batean, irakasleak taberna batean zegoen eta ikaslearekin topatu egin zen.Azken honek sentitzen zuena kontatu zion eta biak ateratzen hasi ziren. Baina egun batean irakaslea beste mutil batekin oheratu egin zen eta haien arteko maitasuna apurtuz joan zen,ikasleari ospitalera eraman behar zioten arte.Ez zekiten zer pasatu zion mutikoari,orduan ikaslearen amak irakaslearekin hitz egitera joan zen.Amak galdetu zion nola zihoan bere semea eta irakasleak ohar bat idatzi zion.Ospitalean zegoen egun batean,irakasleak hurbildu egin zen baina ez zioten pasatzen utzi.Tristuraren ondorioz prostituta batekin oheratu egin zen,baina damutu egiten da ez zuela beste pertsona batekin oheratuko.Arazo honen ondoren,haien arteko maitasuna egonkortu zuten eta biak batera bueltatu ziren.Baina,garai hartan pentsamolde eta jendearen erruz ez zitzaien erraz egiten.Azkenean,beldurrak alde batera utzi zuten eta batera bizitzen joatea pentsatu zuten eta hiriburuaren erdian zegoen atiko txiki batera aldatu ziren.Garai horretan ikasleari soldadutza egiteko momentua heldu zitzaion eta bertan,zori txarra edukiz,auto istripu batean galdu zuen bere bizitza.
Benetako istorioa?Errealak dira pertsonaiak?
Bai,benetako istorioa izan daiteke,istorioa Espainiako diktaduran gertatzen delako.Pertsonaiak errealak dira,irakasle eta ikasle homosexualen arteko maitasun istorioa kontatzen duelako eta gaztea soldadutza egin behar duelako.
Tokia
Kronologikoki idatzita dago. Euskal Herriko herri,hiri eta tren geltoki batean gertatzen den istorioa da, antzinako Espainiako diktaduran oinarrituta.Adibidez irakaslea 1968.urtean jaio egin zen.
Gustuko amaiera
Gustatuko litzaidake gaztea soldadutzatik bueltatzea eta irakaslearekin pozik bizitzea.Biok batera beste pertsona homosexualei laguntza eskaintzea,garai hartako sozietatearen kontra joateko eta aldatzeko pentsamoldea gertatzea homosexualei begira.
Komentatu liburua
Liburuaren gaia gustatu egin zait eta amodiozko istorioa ere,baina ez da erraz irakurtzen euskara landua erabiltzen duelako. Gainera,orrialde batzuk pare bat aldiz irakurri behar izan ditut,istorioaren hariarekin jarraitzeko.Gazte helduagoei eta euskaraz irakurtzen gustatzen zaion pertsonari gomendatuko nioke,oso irakurketa sakona delako eta idazkera aberatsa duelako.