XVIII. Mendeko Euskal Herria eta Europa: Ilustrazioa eta Erreformak

Hizkuntza eta literatura3,48 KB

Karlos III.aren Erreformak

Karlos III.ak (aurrekoaren ondorengoa) estatu barruko komunikazio bideak, administrazio-zerbitzuak eta posta hobetu zituen. Barne-mugako aduanak kostaldera eraman zituen, burgesiaren eskaerari erantzunez. Ondorioz, lehengaiak garestitu egin ziren, eta horrek gizarte-matxinadak eragin zituen.

Absolutismoaren Gainbehera

Mendean zehar, absolutismoaren gainbehera agerian geratu zen, gizarteari erantzuteko proiekturik ez zegoelako.

Frantziako Iraultza eta Demokrazia

Frantziako Iraultza gauzatu zen giro horretan, agintearen eta Elizaren boterearen aurka, demokrazia unibertsalaren printzipioak nagusitu nahian.

Estatu-Nazioaren Ideiaren Indartzea

Estatu-nazioaren ideia indartu zen: berdintasunaren izenean (herri bat, nazio bat, kultura bat, hizkuntza bat, etab.).

Ilustrazioa eta Pentsamendu Berria

Intelektualen pentsamendua nagusitu zen Europan zehar, ikerketa zientifikoaren oinarriak ezarri zituzten. Aurreko erregimenaren oinarriak kolokan jarri zituzten: Estatuaren botereen banaketa proposatu zuten absolutismoaren aurka (adibidez, Montesquieu). Enpirismoan eta arrazionalismoan errotu zen Ilustrazioa, Argien Garaia.

Entziklopedistak eta Gizarte-kontratua

Frantzian Entziklopedisten agerpena (1751): Diderot, D'Alembert, Voltaire, Rousseau (Gizarte-kontratua). Hauek gizarte demokratiko baten oinarriak ezarri zituzten. Batzarretan biltzen ziren ideiak zabaltzeko.

Euskal Herriko Ilustrazioa

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

Euskal Herrian, Azkoitiko Zalduntxoek Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País) sortu zuten. Peñafloridako kondeak 1764an, erregearen baimenaz baliatuz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan artea, zientzia eta arte ederrak sustatzeko sortutako erakundea izan zen.

Euskal Idazle eta Eragileak

Manuel Larramendi (1690-1766)

Manuel Larramendi: mende horretako euskal eragilerik handiena izan arren, idazki batzuk izan ezik, gehiena erdaraz idatzi zuen. Garaiko giro akademikoetan euskarari eraso gogorrak egiten zitzaizkiola ikusita, sutsu ekin zion euskararen defentsari. Horretarako, euskararen azterketa zientifikoari ekin zion, gramatika eta hiztegia argitaratuz (adibidez, El imposible vencido: Arte de la lengua castellana y vascongada).

Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749)

Joanes Etxeberri Sarakoa: XVII. mendean apaiza ez zen idazle bakanetako bat. Ogibidez medikua zen, eta idazkietan Axularren jarraitzailetzat har dezakegu. 1712an Eskuararen hastapenak apologia-lana argitaratu zuen. 1718an, Lau urdiri gomendiozko karta edo guthuna obra Lapurdiko eskoletan euskara ikasteko erabil zezaten eskatu zuen.

Pedro Ignazio Barrutia (1683-1759)

Pedro Ignazio Barrutia: Hegoaldean, antzerkiak garapen interesgarria izan zuen Pedro Ignazio Barrutia aramaioarraren eskutik. Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna) lana moldatu zuen: Ebanjelioko pertsonaien Gabon giroko gertaerak Arrasateko gora-beherekin nahastuta eman zituen. Euskaraz idatzia zen, nahiz eta akotazioak erdaraz eman.

Xabier Munibe (Peñafloridako kondea)

Xabier Munibe: El borracho burlado antzezlana 1764an opereta estiloan argitaratu zuen; prosazko pasarteak gaztelaniaz eta kantuak euskaraz zituena.

Beste Autore Batzuk
  • Agustin Kardaberaz (apaiza)

Deskargatu

PDF Word HTML