Euskal Antzerkia XVIII. mendean: Munibe eta Barrutiaren Obrak
Xabier Munibe: Literatur Emaitzak eta "El Borracho Burlado"
Xabier Munibek idatzia. Gabon Sariak (1762) Ilustrazioko lehen izpia da antzerki honetan. Kanta herrikoiak ditu, jolaskorra eta jakintzaz betea dago. Lehen aldiz kontzeptu berriak agertzen dira gure literaturan. Barrutiaren herri-teatroaren antzik ez du.
1764an, "El Borracho Burlado" (Peñafloridako kondeak idatzitako antzerkia) antzeztu zuten Bergaran. Kantuak euskaraz eta gainerakoa erdaraz. Munibe antzerki neoklasikoaren ildotik doa. Ez du gabonetako ikuskizunarekin itxurarik, ez edukiz ezta formaz ere.
Antzerkiaren sarreran hiru unitateak aipatzen saiatu zen: ekintza, denbora eta lekua. Euskara eta erdara nahastea akatsa dela iruditzen zaio.
"Acto para la Nochebuena": Hego Euskal Herriko lehena
Hego Euskal Herriko lehen antzerkia da. Gabonetan Arrasaten antzezteko idatzia. Arestik 1959-60an aztertu ondoren, interesgarritzat hartu zen. Baliteke Barrutia ez izatea egilea, paperera pasatu zuen eskribau soila baizik. Datu gehiago ez egotearekin, Barrutiaren lantzat jotzen dugu.
Obraren kokapena eta balioa
Obraren kokapena: Erdi Aro, Errenazimendu eta Barroko guztian zehar Europako mendebal osoan antzezten eta argitaratzen diren teatrozko obra erlijiosoen artean aztertu behar dugu. Ezagutzen dugun lehen euskal teatro idatzia da, balio apartak dituena. J.A. Lakarrak teatro erlijioso erromantikoaz azterketa egin ondoren, mota berekoa dela erakusten digu.
Antzerki erlijioso erromantikoaren ezaugarriak
- Antzeko okasioa (bi aro nagusi: Gabonak eta Aste Santua).
- Bertso kopurua: Gabonetakoek 200-300etik 1200 bertsotaraino izan ohi dituzte.
- Gizona hobetzea eta salbatzea: Horretarako seriotasuna eta barrea nahasirik datoz.
- Deabrua era komiko batean azaltzen du.
- Pertsonaiak gabonetako edozein autotan espero behar direnak ditugu: Maria, Jose, etab.
Tradizio erromanikoaren eragina
Tradizio erromanikoan kokatzeak ez dio inola ere meriturik kentzen; alderantziz, hobeto ikus genezake Barrutia eta bere antzerkia:
- Barregarriaren papera.
- Belengo ostatuko eszena.
- Artzainen elementu folklorikoak.
Egitura eta berezitasunak
Obraren egitura Erdi Aroko antzerkiaren erara 3 zatitan banatzen da:
- Jaiotzaren abestiraino.
- Lehenaren antitesia da.
- Zati zabalena da: Jainkoaren semea gizon egiten da.
Berezitasun azpimarragarrienak
- Asmo didaktikoa eta komikoa nahasian: elementu barregileak.
- Bi garai: Jesusen jaiotza eta XVIII. mendeko hasiera.
Anakronismo hauek onartezinak dira antzerki klasiko eta neoklasikoan. Nahasketa horien helburua irakaskuntza era atseginez egitea da.