Euskal Kulturaren Giltzarriak: Lore Jokoak, Euskaltzaleak eta Idazleak

Hizkuntza eta literatura3,16 KB

Lore Jokoak: Jatorria eta Garrantzia

Lore Jokoak Antonie d'Abbadia zientzialariak eratu zituen lehenbiziz 1853an, Lapurdiko Urruñan, euskal jai gisa. Mugaz bestalde, 1879an, Elizondon ere ospatu ziren. Geroztik, Euskal Herriaren alde askotan ezagutu zituzten jai hauek, nahiz eta pixkanaka Hegoaldea Iparraldeari nagusitu zitzaion. Lore Jokoak jaialdi moduko kultur ospakizunak ziren, herriaren nortasuna sustatzeko. Saritutako lan onenak Donostiako Euskal-Erria aldizkarian argitaratzen zituzten. Iparraldean, Jean Baptiste Elissamburu eta Jean Barbier dira ezagunenak. Hegoaldean, Felipe Arrese Beitia.

Euskaltzaleak Elkartea: Euskararen Sustapena

Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean Euskararen Eguna antolatu zuen Arrasaten. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Horrela jaio zen Euskaltzaleak Elkartea. Euskararen aldeko talde bat izan zen, talde txikia hasieran, baina urteak pasatuz indar handia hartu zuen eta 2.000 kidetik gora izatera iritsi ziren. Euskara hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen Euskaltzaleak erakundeko bazkide porrokatuenetako baten ametsa, Lizardi poetarena.

Txomin Agirre: Euskal Eleberrigintzaren Aitzindaria

Txomin Agirrek hiru nobela utzi zituen:

  • Auñamendiko lorea (1898), lehen euskal eleberria,
  • Kresala (1906), biak bizkaieraz idatziak,
  • eta Garoa (1912), gipuzkeraz.

Kresala ohitura-nobelaren ildotik azaltzen zaigu. Arranondo/Ondarroa itsas herriko gertaerak eta pasadizoak kontatzen dizkigu. Mañaxi eta Anjel dira protagonista nagusiak, eta kontalaria orojakilea da. Yolandak Kresala liburua du gustukoen; liburua interesgarria dela adierazi digu, pertsonaiek sinesgarritasuna dutela eta dotore idatzita dagoela ere jakinarazi digu, argumentuek asko engantzatzen dutela esan digu, gainera.

Garoa: Nekazal Bizitzaren Idealizazioa

Garoa euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu. Obra guztia Zabaletako Joanes artzain baserritarrak betetzen du. Euskaldunen eredua idealizatzen da: kristau fededuna eta abertzalea. Bizkaia bi aldetan banatzen du, deskribapen katolikoa eginez: (Bilbotik itsasorantz goazela, ezker aldetik dauden herriak Bizkaikoak ez diruditela dio, ez delako euskararik entzuten eta guztiz hondatuta daudelako; Nerbioi inguruak Londres dirudiela dio, zerua kez beteta, ibaia kutsatuta, zarata jasanezina eta kiratsa dagoelako.)

Jean Etxepare "Mirikua": Medikua eta Pentsalari Ezohikoa

Jean Etxepare "Mirikua" Argentinan jaio zen, sei bat urterekin Lapurdiko Lekornera etorri zen gurasoekin. Bordelen medikuntza ikasketak burutu zituen. Sendagile aritu zen Lekornen, Alduden eta Kanbon; leku guztietan oso estimatua izan zen. Edonola ere, ezohiko gizona genuen; haren pentsakera ez zetorren bat puntu askotan aldi hartako euskaltzale gehienek zutenarekin. Horrek eragozpenak sortu bazion ere, itzal handiko pertsonatzat zeukaten garaikideek.

Deskargatu

PDF Word HTML