Ramon Saizarbitoria eta Euskal Narratibaren Bilakaera
Ramon Saizarbitoria: Euskal literaturaren erreferente
Ramon Saizarbitoria Donostian jaio zen 1944an. Idazleak kazetaritzako kolaborazioak egin ditu eta saiakeran ere jardun du. Baina Saizarbitoria ezaguna izatea, irakurleek eta sariek eman diotena, eleberrigintzari esker izan da.
Eleberri nagusiak
- Egunero hasten delako (1969): Bere lehen eleberria da, euskal literaturan bide urratzaile eta haustailea. Argumentua: Gisele Bergierrek abortatu egin nahi du eta horretarako Riemmensera bidaiatzen du. Kritikak obra honetan bere kontaketa-teknika balioesten du, zinemako kameraren ikuskera gogorarazten baitu.
- 100 metro (1976): Euskal eleberri irakurrienen artean dago. Donostiako Konstituzio plazan poliziarengandik ihesi doan mutil gaztearen hil aurreko azken 100 metroetan gertatzen dena kontatzen da. Gaia heriotzaren aurrean dugun bakardadea da. Kontaketa oso ona du, hizkuntzak (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) tartekatzen ditu eta narratzailea 2. pertsonan ari da.
- Ene Jesus (1976): Kritikaren saria irabazi zuen, baina irakurtzeko zaila da.
- Kandinskyren tradizioa (2002)
Narratiba: definizioa eta ezaugarriak
Interes literarioa merezi duen kontaketa da narratiba; edertasuna lortu duen kontaketa da, eta narrazioen unibertsoari ere deitzen zaio horrela. Narratiban biltzen dira: elezaharrak, mitoak, poema epikoak, eleberriak...
Eleberri modernoaren funtzioa
Edozein narrazio gertaera-segida batez osatua dago, eta horren barruan pertsonaiak daude. Eleberri modernoek, kontakizuna egiteaz aparte, honakoak egiten dituzte:
- Gizakia aztertu eta analizatu.
- Gizakiaren edota historiako une bat erakutsi.
- Gizartearen funtzionamenduaren gakoa aurkitu.
- Gauzen zertarakoaz eta zergatiaz galdezka ibili.
Euskal narratibaren ezaugarri nagusiak
- Gaietan, estiloan eta iturrietan inoiz baino aniztasun handiagoa du.
- Generorik salduena da.
- Kanpo-literaturen eragina euskararenera iristen da.
- Gizarte modernoak dituen arazoez ari dira.