Euskal Eleberria Gerraostean: Txillardegi, Aresti eta Mirande
Gaia: Euskal Eleberria Gerraostean
Gerraosteko Euskal Eleberriaren Testuingurua
Iparraldean, narrazio laburrak eta ipuinak mamitzen ziren, baina nobelarik ez, Jon Miranderen Haur Besoetakoa izan ezik. Hegoaldean, argitaratzeko debekuak kendu zituztenean, kopuruari dagokionez, produkzio itxurosoa egon zela esaten da. Beste arazo batzuk ere bazeuden: gobernuaren zentsurak indartsu jarraitzen zuen, eta hizkuntzaren egoera oso larria zen. Oraindik ez zegoen munduko korronte literarioak ezagutzeko erraztasunik, eta horregatik, euskal liburugintzak azpiegitura amateurra zeukan.
Txillardegi eta Euskal Eleberri Modernoa
Txillardegik gerraostean egin zuen lehen agerraldia. 1957an hasi zen Eraberrikuntza. Ohitura eleberriaren hausturatik sortu zen Euskal Eleberri Modernoa. Gerraosteko literaturan, eragin handia izan zuen korronte filosofikoa dugu: Existentzialismoa. Sartre izan zen bere burua existentzialistatzat hartzen lehena: «Gizakiak ezin du gainditu bere ikuspegi subjektiboa». Hautatzeak larritasuna sortzen dio, eta bakarrik sentitzen da aukeratu behar horretan.
Txillardegiren Obra Nagusiak
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957): nobela intelektuala, lehen pertsonako kontalaria, pertsonaia gatazkatsuak, giro hiritarra.
- Peru Leartzakoa (1960): existentzialismoa eta budismoa kateatuta agertzen dira. Kezka, denboraren igarotzeak dakar.
- Elsa Scheelen (1969): nobelaren espazioa urbanoa da, hirugarren pertsonan idatzita dago. Garaiko gizartearen eta eztabaiden zalaparta eta egonezinen ispilu da.
Gabriel Aresti eta 'Mundu Munduan'
Gabriel Aresti bizkaitarrak Mundu Munduan nobela idatzi zuen 1965ean. 1960ko industrializazioaren ondorioz Bilbon sortzen diren txabola auzoetako miseria sufritu behar dutenen bizimodua erakusten digu. Arestiren helburua gizartea kritikatzea zen. Izan ere, poesia soziala ere landu zuen, besteak beste, Harri eta Herri eta Harrizko Herri Hau lanetan.
Jon Mirande eta 'Haur Besoetakoa'
Jon Mirande Parisen jaiotako zuberotarra da. Poeta izan zen, nahiz eta bere nobela bakarra oso ospetsua izan: Haur Besoetakoa (1970). Pertsona heldu batek hamaika urteko neska batekin dituen harremanak kontatzen ditu. Heldu horren haur besoetakoa da Theresa. Nobela oso famatua izan zen bere paganismo eta estetizismoagatik.