Euskal Alegien eta Eleberrien Sorrera

Hizkuntza eta literatura2,38 KB

Alegiak

Alegiaren fenomenoa XVII-XIX. mendeetan ezagutzen du gure literaturak. Euskal alegilariek greko klasikotik, latinetik, eta gaztelania eta frantsesetik obrak itzuli edota ederki asko egokitu izan dituzte. Alegiak fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira. Ezaugarri nabarmenetarikoa animaliak pertsona bihurturik aritzea da. Helburu satiriko eta moral-zuzentzailea dute; eta irakaspenaz bultzatzen dira. Arreta handia jarri dute hizkuntza erraza eta ulergarria izan dadin, helburua, beti ere, pedagogikoa baita. Alegilariak (gizonak denak) itzultzailetzat jotzen badira ere, zuzenagoa da guztiak ere itzultzaile-egokitzailetzat hartzea.

Euskal alegilariek bertsoz nahiz prosaz jardun izan dute.

Alegilari aipagarriak

Aurrendaria Esopo da. Esan liteke gainerako guztiak, gutxi-asko, haren zordun eta sokakoak direla. Hauek dira euskal alegilarien arteko batzuk:

Joan Mateo Zabala (1777-1840)

  • Fabulas en dialecto vizcaino

Joan Batista Artxu (1811-1881)

  • “La Fontaine” alegia itzuli zuen

Agustin Iturriaga (1778-1851)

Hernaniar apaiz eta maisua. Gipuzkeraz idazten zuen baina Lapurdira alde egin behar izan zuen eta ez da lapurtera faltarik bere obran. Oraingo ezagunenak: Jolasak eta Fabulas y otras composiciones.

San Ignazioren martxa kanta erlijiosoaren autorea ere bada.

Joan Antonio Mogel (1745-1801)

  • Peru Abarka, “Ipuinak” izeneko alegia

Bizenta Antonia Mogel (1782-1854)

“Ipuin onak”, gipuzkerako alegia-sorta.

Euskal Eleberrien Sorrera

Foruak 1876an abolitu ondoren, XIX. mende bukaeran euskararen aldeko kultura-mugimenduak suspertze bizi-bizia izan zuen. Olerkigintzan guztiz nabaria da hori, lore jokoak daude bertan. Politikan, mende-aldaketarekin batera, Euzko Alderdi Jeltzalearen bultzada eta aurrerabidea ezagutzeh du Euskal Herriak. Karlismoa atzera uztera datorren abertzaletasuna hedatzen da euskaldunen artean, eta indarrez hedatu ere. Euskal seneko mugimenduen oldar honetatik ezin bereiz daiteke narratibaren esnatzea ere, nahiz eta politikaren eragina olerkigintzan baino ahulagoa izan narratiban. XIX. mende-bukaeratik 1957.era arte hedatzen den aldia bi ataletan aztertuko dugu:

Deskargatu

PDF Word HTML