Trikuarena Atxaga
80 HAMARKADA:
-Idazleen perfila: 1950 inguruan jaio ziren eta 70eko hamarkadaren erdialdera idazten hasi ziren (Atxaga, Lertxundi, Sarrionaindia)
-Garairik oparoena: Franco hil ondoren herri mugimenduek aldaketak bultzatu ziren 1975. Urtean. Handik 3 urteetara espainiar konstituzioa onartzen da eta horrekin bat euskal estatutua. Estatutuak ofizialtasuna ematen dio euskarari, ondorioz lege babesa dauka eta hizkuntza normalizatzeko prozesua hasten da: euskara irakaskntza publikoan sartzen da, lehen hezkuntzatik unibertsitatera eta helduen euskaltegietara. Honek euskal alfabetatuak ugaritzen ditu eta euskal literaturaren garairik oparoena izango da. Idazleak sorturiko liter. Aldizkariak, literatura hedatzeko bide berriak eta mugak apurtu.
-Zein arlok bizi gorakada: Haur literaturak bizi izan zuen gorakada handiena. Ipuingintza kalitatezkoa zen idazle on askok bete zutelako hutsunea. Estilo sinplea eta zuzena izan arren, oso aberatza zen.
-Idazleek literaturaren autonomia aldarrikatzea: Idazle hauen aburuz literaturak ezin zuen helburu moral, didaktiko eta ideologikoen menpe jarraitu. Gizartea eraldatzeko lehen mailako tresna izateari utzi eta literatura bera bilakatu nahi zuten. Literatura egiteagaitik idazten zuten eta ez euskeragaitik.
-Kezka sozialak eta etikoak ez ziren guztiz baztertu, beraien lanetan nonahi aurki daitezke injustizia eta sufrimenduaren adierazleak, baloreekiko mesfidantza, sistema totalitarioekiko desidentzia...
-Idazle garrantzitsuenak: Izagirre, Sarrionaindia, Lertxundi, Atxaga, Zabaleta eta Irigoien.
-Abangoardia: Errealitate artistiko berriak sortzea dute helburu, beraz, gaiei baino gehiago teknika eta forma aldatzeari garrantzia ematen zaio. Tradizioarekin haustura.
-Erlatibotasuna: Dena da erlatiboa, ez dago egia bakarra. Giza esperientzia ezagutzen laguntzeko, arrazoiak eta logikak bezainbat gaitasun izan dezake irudimenak, fantasiak eta fikzioak.
-Deserrotzea: Erbesteratzearen idea sarritan agertuko da bidaiaren metaforaren bidez. Bidaiak bilaketa esan nahi du, garapena dakar eta askotan egiten da porrot bilaketa horretan.
-Hizkuntzaren gaitasun eza komunikatzeko: Erabileraren poderioz, hizkuntza fosilizatu egiten da. Hauek klitxe horiek apurtu nahi dituzte eta hizkuntza poetiko berria bilatu nahi dute.
-Generoen arteko haustura: Egindako lanak ezin dira genero bakar batean sailkatu denetarik pixka bat baitute: prosa, olerkia, ipuina, nobela, saiakera...Gainera, idazle gehienek genero guztiak jorratzen dituzte.
-Intertestualitatea: Dena esanda dagoenez, ezin da ezer berririk asmatu. Hauek metaliteratura baliatzen dute (Norbaitek idatzitakoa hartu eta aldatu)