Nire aitaren etxea: Gabriel Arestiren poemaren azterketa eta laburpena
Laburpena
Testuak Gabriel Arestiren "Nire aitaren etxea" poema aztertzen du, 1964an Harri eta Herri bildumako lanen artean argitaratua. Idazlearen biografia, poesia sozialerako bilakaera eta poemaren gaia (euskaldunen eskubideen eta Euskal Herriaren defentsa) azaltzen ditu. Halaber, poemaren egitura, adierazpen-ezaugarriak eta sinbolismoa aztertzen ditu.
Funtsezko puntuak
- Poema 1964an argitaratu zen Harri eta Herri bildumaren barruan.
- Gabriel Aresti (1933-1975) Euskal Literatura Berriaren sortzaile eta eragileetako bat izan zen.
- Arestik euskara bere kabuz ikasi zuen eta Maldan Behera lehen emaitza izan zen, arrakasta gabea.
- Arestik "poesia soziala" landu zuen herriarengana iristeko.
- Poema lehen pertsonan idatzita dago, tonu irmoarekin, eta euskaldunen eskubideak defendatzen ditu.
- Poemak neurri librea du, ez du errimarik eta ez du neurri eskema finkorik.
- Aitaren etxea sinboloa da: gure arbasoen herria, Euskal Herria.
Nire aitaren etxea
1. Kokapena
Poesia hau 1964. urtean argitaratu zen, Harri eta Herri poema bildumaren barruan. Egilea, Gabriel Aresti (1933-1975), Euskal Literatura Berriaren sortzaile eta eragileetako bat izan zen poesia arloan, garrantzi eta oihartzun handia lortu zuena. Euskara bere kabuz ikasi zuen. Euskalkiak ikasiz eta klasikoak landuz, bere lanetan finkatu gabe zegoen hizkuntza erabili zuen, geroago euskara batuaren antz handia zuena. Arestiren lehenengo emaitza Maldan Behera izan zen, baina ez zuenez arrakastarik izan, bere poemen tankera erabat aldatzea erabaki zuen, herriarengana iristeko asmotan "poesia sozialari" ekinez.
2. Argumentua eta gaia
Nire aitaren etxea hasiera duen poeman, idazleak bere ideien eta asmoen azalpen sutsua egiten du lehen pertsonan, jarrera eraginkorra eta tonu irmoa erabiliz. Euskaldunen eskubideak, askatasunak eta Euskal Herria bera kolokan ikusten ditu, eta era guztietako galderei aurre egiteko prest ageri zaigu, bere herria (Aitaren etxea) defenditzearren.
3. Egitura
- (1-2) Poemaren tesia, sarrerako agerpen nagusia, asmoen eta jokabidearen azalpena.
- (3-9) Bidegabekeria guztien kontrako defentsa.
- (10-18) Galera materialei eusteko asmoa.
- (19-30) Heriotzarainoko eskubideen defentsa.
- (31-36) Heriotzaren ondoren ere, aldarrikapenaren iraupena.
Zati bakoitzaren egiturak (1.ak ezik) halako bikoiztasuna du bere barnean, denek azaltzen baitute hasierako oztopo bat, amaieran gainditzen dena, horren seinale Nire aitaren etxea defendatuko dut esaldia. Egitura gardena ageri zaigu: tesi nagusitik abiatuta, tesiaren garapen desberdinak egiten dira, berriro ere tesira itzultzeko. Aipagarria da tesiaren garapenen progresioa: galera materialak, gorputzeko atalak, bizitza, arima.
Poesiatzat hartzen den arren, ez du errimarik eta ez neurri eskema finkorik betetzen, neurri libreko poema bat da.
4. Eduki eta adierazpen mailako lotura
Aipagarriak dira lehenengoan agertzen zaizkigun paralelismoak. Bukaera beti da aitaren etxea defendatuko duela.
Nire aitaren etxea --> gure arbasoen herria. Euskal Herriak, garai horretan, zapalkuntza eta bidegabekeria ugari pairatzen zituen. Egoera hau salatzeko bide sinbolikoa erabiltzen du.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Noiz argitaratu zen "Nire aitaren etxea" poema?
1964. urtean argitaratu zen, Harri eta Herri poema bildumaren barruan.
Zer esan nahi du "Aitaren etxea" sinboloak poeman?
Gure arbasoen herria, hau da, Euskal Herria adierazten du. Egoera zapaltzailea salatzeko bide sinbolikoa da.
Zein da poemaren egitura nagusia?
Tesi nagusitik abiatuta, garapen desberdinak egiten dira eta berriro tesira itzultzen da. Bukaera beti da aitaren etxea defendatuko duela.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.