Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nafar-Lapurtar euskalkia: fonetika, morfologia eta sintaxia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,08 KB

Ezaugarri Fonetiko-Fonologikoak

Bokalak

  1. Euskarak bere-berea duen bokal-sistema da nagusi: /a, e, i, o, u/ fonema bokalikoak.
  2. Bokal alternantzia: Ipar Euskal Herri osoan, m, n eta ñ sudurkarien aurrean o > u (Adibidez: hondar > hundar).
  3. Frantsesez e mutuz eta kontsonantez bukatzen diren hitz askori a eransten zaie Ipar Euskal Herrian.
  4. Bokal elkarketak (Diptongoak):
    • Beheranzko diptongoak dira ohikoenak: ai, ei, oi, au, eu.
    • Goranzko diptongoak ere ohikoak dira ekialdean: ja, je, jo, ju, wa, we.

Diptongoetan aldaketak ager daitezke; lehenengo biak dira ekialdeko euskalkietan ohikoenak eta aditzaren itxura aldatzen dute.

Kontsonanteak

  1. Txistukariak: Hitz hasieran tx- duten lekuan x- agertzen da: xerri, xoko, xirula, ximenea, xori, xanpiñon...
  2. Neutralizazioa:
...
Jarraitu irakurtzen "Nafar-Lapurtar euskalkia: fonetika, morfologia eta sintaxia" »

Gabriel Aresti: bizitza, ibilbidea eta “Gizonaren ahoa” poema

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,48 KB

Gabriel Aresti: bizitza eta ibilbidea

Gabriel Aresti Segurola Bilbon 1933an jaiotako idazle eta poeta euskalduna da. Euskal literaturaren berritzaile nagusietarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko.

Erdaraz hazi eta hezi zen baina, ahalegin handia eginez eta Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunen gorabeherekin, bere burua euskalduntzea lortu zuen. Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere, beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, ipuina edo nobela. 1957an Euskaltzaindiako langile izendatu zuten. Bilbon hil zen 1975eko ekainaren 5ean, gibeleko gaixotasun baten ondorioz. Bere lan nagusia edo ezagunena...

Jarraitu irakurtzen "Gabriel Aresti: bizitza, ibilbidea eta “Gizonaren ahoa” poema" »

Bilintx, Pello Errota eta Otaño: euskal bertsolariak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3 KB

Bilintx, Pello Errota eta Otaño: Euskal bertsolariak

Bilintx

Bilintx. Maitasun gaietan utzi digu Bilintxen sorkuntzarik bereziena. Ondoan ditugun bertsoez gain, harenak dira Behin Batean Loilan eta Triste bizi naiz eta beste bertso ezagunak.

Koldo Mitxelenaren iritziz, hura da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena. Alabaina, ez da poeta erromantiko klasikoen gisara izakiaren zorigaiztoa txarreztera emana; baizik eta umore gazi-gozoko idazlea izan zen, umore itxuraz azalekoa edo mamirik gabea zirudiena, baina munduaren garratzetik babesteko gotorlekutzat hartu zuena.

Sentimendu handiko idazlea zen, amodioaren aurrean biluzik agertzeko lotsarik ez zuena, hain zuzen ere garaian literaturan barne-aitorpen oro bazter uztea agintzen zuen joera...

Jarraitu irakurtzen "Bilintx, Pello Errota eta Otaño: euskal bertsolariak" »

Bertsolaritza: neurri, errima eta doinuak euskal kulturan

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,41 KB

Zer da Bertsolaritza?

"Neurriz eta errimaz, kantatzea hitza, horra hor zer kirol mota den bertsolaritza". Amuriza bertsolariak honela definitu zuen bertsolaritza. Bertso bat neurri, errima eta doinuz osatuta dago. Neurriak, adibidez, hauek izan daitezke: zortziko txikia, zortziko handia, hamarreko txikia eta hamarreko handia. Doinuari dagokionez, arlo honetan ez da musika tresnarik erabiltzen, baina jatorriaren arabera hiru kategoriatan sailkatzen dira: usadiozko doinu herrikoiak, bakoitzak osaturiko doinuak eta neurriz parera datozen doinuak. Errima, berriz, bertsolariaren araberakoak izaten dira, batzuk pobreak, beste batzuk oso onak.

Historia Labur bat

Historian atzera eginez, XIX. mendean kokatuko gara, garai hartan sortu baitzen bertsolaritza....

Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritza: neurri, errima eta doinuak euskal kulturan" »

Xenpelar: bizitza, obra eta testuinguru historikoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,55 KB

Biografia

Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar" Errenteriako bertsolari bat izan zen, XIX. mendeko (hain zuzen ere, 1835eko urtarrilaren 13an jaio zen). Haren aitona eta aita Oiartzunera joan ziren bizitzera, eta dirudienez, idazleak eta ijitoak omen ziren.

Espainiako Independentzia Gerraren ondoren, udalek zorrak ordaindu ahal izateko dirua behar zutelako, lursailak saldu zituzten. Lursail horiek Xenpelarren aitonak erosi zituen. Geroago, haren seme Jose Bernardok etxea eraiki zuen bertan. Ondoren, bertan (Oiartzunen) joan ziren bizitzera, bere emaztearekin.

Jose Bernardo aitak bederatzi seme-alaba izan zituen: hiru Josefa Inazia Iragorrirekin, eta beste sei Maria Rita Borrondorekin; horietako laugarrena Xenpelar izan zen.

Lehen Gerra Karlista...

Jarraitu irakurtzen "Xenpelar: bizitza, obra eta testuinguru historikoa" »

Euskal Literaturaren Bilakaera (1936-1975): Nobela, Poesia eta Antzerkia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua17,04 KB

Nobelagintzaren Bilakaera

Zergatik da nobelagintza esparru berria euskal literaturan?

1936ra arteko euskal nobelagintza ez zen hain aberatsa izan, Txomin Agirre eta beste batzuen salbuespenarekin. Esparru berri samarra genuen euskal literaturan, eta orduan nagusitu zen purismo lexikalak ez zion egoki garatzeko mesederik egiten. Irazuztak eta Eizagirrek Ameriketan gauzatutako eleberrietan idazmolde erraz eta herrikoikoiagoak erabili zirela ikusi da. Dena dela, ez zuten behar adinako eraginik izango hemengo gizarte literarioan, atzerrian inprimatutako liburu horiek zabaltzeko oztopo handiak ipintzen baitzituzten garaiko agintariek.

Nahiz eta argitaratzeko debekuak kendu, beste arazo batzuek ere bere horretan zirauten Hegoaldean. Zeintzuk?

Hegoaldean,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Bilakaera (1936-1975): Nobela, Poesia eta Antzerkia" »

Xabier Amuriza eta bertsolaritzaren historia eta bilakaera

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,11 KB

Xabier Amuriza: Bertsolaritzaren Berritzailea

Xabier Amuriza 1941eko maiatzaren 3an jaio zen, Amorebieta-Etxanon. Bere bizitza profesionala bertsolaritza, prentsa eta irakaskuntzaren inguruan garatu da. Gaztetan, Amorebietako karmeldarretan eta Derioko seminarioan ikasi zuen, eta 1965. urtean apaiz ordenatu zen. 1976an, apaizgoa utzi eta ezkondu egin zen; bere alaba, Miren Amuriza, bertsolari ezaguna da.

Amurizari bertsolaritza gustatzen hasi zitzaion gaztetan, batez ere familian eta inguruan bertsozaletasuna bizi zuelako. Bere aitak, aitonak eta inguru hurbileko jende askok bertsoak kantatzen zituzten, eta horrek eragin handia izan zuen berarengan. Apaizgaitegian zegoela, euskararekiko eta tradizioarekiko interesa areagotu zitzaion, eta han...

Jarraitu irakurtzen "Xabier Amuriza eta bertsolaritzaren historia eta bilakaera" »

Bertsolariak: Txirrita, Basarri, Uztapide, Enbeita eta Xalbador

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,25 KB

Txirrita: Norteko Ferrokarrilari Egindako Bertsoak

Txirrita ezaguna da Norteko ferrokarrilari egindako bertso-sortagatik. Bertso asko dira, baina bat hautatu dugu, ferrokarrila nola deskribatzen duen azaltzeko:

"Modu horretan jarri zuenak Norteko ferrokarrila jakinduria handia zuen, entendimendu abila. Gizonik ezin hasi liteke zaldi hobearen bila: goizean irten Irundik eta iluntzerako Madrila. Karbonerarik ez dute bihar, fogonerorik hain gutxi. Hor behar dana: begiak erne eta ilabeari eutsi; abiatzean ireki eta ailegatzean itxi. Gau eta egun gelditu gabe dabil txistu ta irrintzi."

Bertso honek ferrokarrilaren abiadura eta etengabeko mugimendua azpimarratzen ditu. Canovasen heriotzari abesten dio lehen parrafoan eta bigarrenean alargunari.

Basarri

...
Jarraitu irakurtzen "Bertsolariak: Txirrita, Basarri, Uztapide, Enbeita eta Xalbador" »

Erdi Aroko eta Aro Modernoko literatura: generoak, epika eta Berpizkundea

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,12 KB

Erdi Aroa

Erdi Aroko gizartean hainbat figura literario zeuden, hala nola espainiarrak, ingelesak eta beste batzuk. Hauek ziren nagusiak:

  • Juglarea: Jendea entretenitzen saiatzen zen bere etengabeko joan-etorrietan: abesten, antzezpenak egiten eta, batez ere, olerkiak errezitatzen.
  • Klerikoa: Ez bakarrik latinez, hizkuntza berrietan ere saiatu ziren testu kultuak idazten. Beraien lanak, batik bat, irakurle kultuei zuzenduak zeuden, eta helburu didaktiko eta morala zuten.
  • Trobadorea: XII. mendean sortzen dira. Testu lirikoak idazten dituzte, amodiozkoak batez ere. Kultuak eta nobleak ziren. Beraien lanak juglarreei ematen zizkieten hedatu eta ezagutarazteko.

Erdi Aroko Literatura Generoak

Erdi Aroko literaturan lau genero nagusi aurkitzen ditugu:

  1. Poesia
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko eta Aro Modernoko literatura: generoak, epika eta Berpizkundea" »

Euskarazko hitz laburrak: sinonimoak eta definizioak zerrenda

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,91 KB

Ondorengo zerrendan, euskarazko hitz batzuk eta haien sinonimo edo definizioak aurkituko dituzu:

  • Agiraka egin / Errietan egin
  • Ahi / Umeentzako ore mota
  • Aitatu / Aipatu
  • Aitzakia / Estakurua
  • Akabatu / Gogorkeriaz hil
  • Alboan / Aldamenean
  • Altu / Garaia
  • Amore eman / Onartu
  • Amorru / Gorroto
  • Arin-arinka / Korrika
  • Arrapaladan / Bizkor-bizkor
  • Asaldatu / Aztoratu
  • Astindu / Inarrosi
  • Aurkitu / Ediren
  • Baretu / Lasaitu
  • Batel / Txalupa
  • Beharrean / Ordez
  • Bekoki / Kopeta
  • Bertsu / Berdin-berdina
  • Biluzik / Larru gorritan
  • Bits / Aparra
  • Burmuin / Garuna
  • Dardara / Ikara
  • Errespetu / Begirunea
  • Erruki / Gupida
  • Eskuila / Kristala garbitzeko tresna
  • Etengabe / Tai gabe
  • Gehiegi / Larregi
  • Haratago / Urrunago
  • Hertsiki / Guztiz itxita
  • Hozka egin / Haginka egin
  • Hozkirri / Freskura
  • Iaz / Joan den urtea
  • Iltzatu
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko hitz laburrak: sinonimoak eta definizioak zerrenda" »