Gabriel Aresti: "Nire aitaren etxea..." poemaren analisia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,23 KB

Laburpena

Testuak Gabriel Arestiren "Nire aitaren etxea..." poema aztertzen du, 1964an Harri eta Herri bilduman argitaratua. Poemaren gaia Euskal Herriaren eskubideen eta askatasunaren defentsa da, eta egitura, barne-atalak, neurri librea eta metafora-sinbolismoa azaltzen ditu. Irakurleak poemaren mezua eta testuinguru soziala ulertuko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Poema 1964an argitaratu zen Harri eta Herri bildumaren barruan.
  • Gabriel Aresti (1933–1975) Euskal Literatura berriaren sortzaileetako bat izan zen.
  • Poema "poesia soziala" bolada berrikoa da, Maldan Behera (1960) ondoren.
  • Gaia Euskal Herriaren eskubide eta askatasunaren defentsa da, galerei eta lapurretei aurre eginez.
  • Egiturak tesi nagusitik abiatuta galera materialetatik arimara arte progresioa darama.
  • Poema neurri librekoa da eta "Nire aitaren etxea" Euskal Herriaren sinboloa da.

Frogatu zeure burua

1. Kokapena: Idazlearen eta obraren zehaztasunak

Poesia hau lehenengoz 1964. urtean argitaratu zen, Harri eta Herri poema bildumaren barruan.

Bere egilea, Gabriel Aresti Segurola (1933–1975), Euskal Literatura berriaren sortzaile-eragileetako bat dugu. Poesia arloan, hain zuzen, garrantzi eta oihartzun handiena lortu zuena izan zen. Jaiotzez bilbotarra izanik, Arestik euskara bere kabuz ikasi behar izan zuen, sakontasunez ikasi ere. Euskalkiak ikasiz eta klasikoak landuz, bere lanik helduenetan artean finkatu gabe zegoen literatur hizkuntza eredua eskaini zuen, gaur egungo Euskara Batuara asko hurbiltzen zena.

Arestiren poemagintzaren lehen emaitza Maldan Behera (1960) izan zen, Jon Miranderen poesia landuaren eraginez sinbolismoaren bidetik abiatu zen poema liburua. Baina poetak, bere lehen emaitzaren arrakastarik eta oihartzunik eza ikusita, bere poemen tankera erabat aldatzea erabaki zuen, herriarengana errazago eta zuzenago iristeko asmotan, “poesia soziala” deiturikoa idazteari ekin zion.

Bigarren bolada honetakoak ditugu, besteak beste:

  • Harri eta Herri (1964)
  • Euskal Harria (1967)
  • Harrizko herri hau (1970)
  • Azken Harria (1976)

“Nire aitaren etxea...” hasiera duen poeman —izenik ez baitu— idazleak bere ideien eta asmoen azalpen sutsua egiten digu, lehen pertsonaren erabilerak ematen dion indarraz lagundurik eta beti ere jarrera eginkor eta tonu irmoa agertuz.

2. Edukiaren maila: Gaia eta mezua

Euskaldunen eskubide eta askatasuna, Euskal Herria bera, kolokan ikusten ditu poetak. Kolokatasun hau gaitzat harturik, era guztietako galerei eta lapurretei —materialak zein espiritualak— aurre egiteko prest ageri zaigu bere Herria (“Aitaren etxea”) defendatzeko.

3. Adierazpen maila: Egitura eta baliabideak

Barne-egitura

Gaiaren garapenean egileak aditzera ematen dituen edukiak honela sailka eta izenda genitzake:

Poemaren atalak (Lerroka)

  1. (1–2 ler.) Poemaren tesia dugu, sarrerako agerpen nagusia, poetaren asmoen eta jokabidearen adierazpena.
  2. (3–9 ler.) Bidegabekeria guztien kontrako defentsa.
  3. (10–18 ler.) Galera materialei —lapurretak— eusteko asmoa.
  4. (19–30 ler.) Heriotzarainoko eskubideen defentsa.
  5. (31–36 ler.) Poetaren heriotzaren ondoren ere, aldarrikapenaren iraupena.

Honez gainera, zati bakoitzaren egiturak —lehenengoarenak izan ezik— halako bikoiztasuna du bere barnean, denek azaltzen baitute hasierako oztopo bat, amaieran gainditzen dena. Oztopoaren gainditzearen seinalea “Nire aitaren etxea defendituko dut” esaldiak ematen digu.

Beraz, egitura gardena ageri zaigu: tesi nagusitik abiaturik, tesiaren garapen desberdinak egiten dira, berriro ere tesira itzultzeko. Aipagarria da tesien garapenek eduki aldetik beren artean duten progresioa, aipatzen dituzten gauzen garrantzia gero eta handiagoa delarik:

  • Galera materialetatik (soloak, pinudiak...)
  • Gorputzaren atalak galtzera,
  • Gero bizitza bera eta,
  • Azken buruan, arima galtzera.

Prozesuak arima galtzera garamatza, aitaren etxeak zutik iraungo duelarik orduan ere.

Kanpo-egitura

Aztertzen dihardugun testua poesiatzat hartu arren ere, esan dezakegu ez duela ez errimari ez neurriari dagokion eskema finkorik betetzen, nolabait neurri libreko poema osatzen duelarik.

5. Ondorioa: Metafora eta sinbolismoa

Bukatzeko, poema osoa metafora bat dela ere (alegoria osatuz) esan behar da: orain arte aztertu dugun guztia hutsala izango litzateke testuaren hitzak beste maila batean ulertuko ez bagenitu.

Izan ere, “Nire aitaren etxea” ez baita eraikin bat, beste zerbaiten sinboloa baizik. “Nire aitaren etxea”k “gure arbasoen herria” sinbolizatzen du, Euskal Herriak —Arestiren garaian bereziki— pairatu izan dituen zapalkuntza eta bidegabekeria guztiekin.

Egoera hau salatzeko Arestik hartutako bide sinbolikoak, beraz, baliabide honek dituen zirraragarritasunaz gainera, zapalkuntzazko egoerari erantzuten dio, zentsurari ihes eginez irakurlearengana iritsi ahal izateko.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz argitaratu zen "Nire aitaren etxea..." poema?

Poema 1964. urtean argitaratu zen Harri eta Herri bildumaren barruan. Testuak esaten du lehen aldiz argitaratu zela urte horretan.

Zein da poemaren gai nagusia?

Gai nagusia euskaldunen eskubide eta askatasunaren defentsa da, Euskal Herria kolokan ikusita. Poetak bere Herria defendatzeko prest agertzen da galera guztien aurrean.

Zer sinbolizatzen du "Nire aitaren etxea" esamoldeak?

"Nire aitaren etxea"k gure arbasoen herria sinbolizatzen du, hau da, Euskal Herria. Testuaren arabera, metafora honek zapalkuntza eta bidegabekeria salatzen ditu zentsurari ihes eginez.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Noiz argitaratu zen "Nire aitaren etxea..." poema?
2. Zein da Gabriel Arestiren lehen poema-liburua?
3. Zein da poemaren gai nagusia?
4. Zein ordenatan aurkezten dira galerak poeman?
5. Zein da poemaren kanpo-egitura?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.