Frankismo Berantiarra: Tentsio Politiko eta Sozialak
Frankismoaren Azken Etapa: 1967-1975
Erregimenaren instituzionalizazioa eta ondorengotza
1967an Estatuaren Lege Organikoa onetsi zen; hots, frankismoaren eraikuntza instituzionala bururaino eraman nahi izan zuen Funtsezko Lege berria. Funtsezko Lege batzuk zertxobait aldatu, erretorika faxistaren hizkera ezabatu, erregimenaren izaera monarkikoa berretsi eta etorkizuna "lotua eta ondo lotua" utzi nahi zuen, Francok berak esan zuen moduan. Gainera, Estatuburuaren eta Gobernuburuaren karguak banandu zituen, baina hori ez zen 1973 arte bete.
1969an, eta Ondorengotza Legean xedatutakoarekin bat, Francok Joan Karlos Borboikoa izendatu zuen oinordeko. Printzea oinordeko izendatzeak amaiera eman zien Joan Borboikoaren asmoei, harengan baitzetzan ondorengotza...