Hitlerren Boterea Eskuratzea eta Nazismoaren Ideologia
HITLERREN BOTEREA ESKURATZEA
Ekonomia krisiaren ondorioz, atsekabeak sortu zituen, herritar asko gobernuaren bizkarra eman zioten eta muturreko alderdien alde jarri ziren, eta industrialariak eta finantziariak alderdi naziari laguntza ematea erabaki zuten.
1932an parlamenturako eta errepublikako presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin zituzten eta bertan komunistek eta naziek jaso zituzten boto gehien. Geroago, errepublikako presidentea aukeratzeko hauteskundeetan Hindenburg hautatu zuten berriro. Presidenteak arazo larriari aurre egin behar zion alderdi naziak, boto gehien lortu arren, ez zuen gehiengo argirik lortu eta azkenean, Hindenburgek Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuen.
Naziak boterean zeudenean oposizioko alderdiak desegin zituzten eta aitzakia izan zen komunista batek Reichtagari su eman ziola. Gobernuak aprobetxatu zuen alderdi politiko eta sindikatu guztiak legez kanpo uzteko. Labana luzeen gaua delakoan Hitlerrek bere etsai politikoak hiltzea erabaki zuen, eta azkenik, Hindenburg hil zenean, Hitlerrek aprobetxatu zuen Errepublikako presidente bihurtzeko.
NAZISMOAREN IDEOLOGIA
(Hitlerren ideiak) 1923an Munich-eko estatu kolpeak hutsegin ondoren Hitler kartzelaratu zuten eta kartzelan Mein Kampf idatzi zuen eta bere ideiak azaldu zituen han. Liburuak faxismoaren ideia asko jaso zituen: buruzagia gurtzea adibidez eta arrazismoa nazismoaren berezko ezaugarria izan zen. Horrez gain, balio tradizionalak goretsi zituen: emakumeak seme-alabak izan eta etxeko lanak egiteaz arduratu behar zirela uste zuen. Bizi eremuaren teoriaren arabera, Hitlerrek ustez alemaniarrek eskubidea zuten inguruko herri eslabiarren lurra konkistatu eta okupatzeko.
(Pentsamolde arrazista) Arrazismoak behe eta goi mailako arrazak daudela aldarrikatzen du eta alemaniarren ustez, alemaniarrak arraza ariokoak ziren eta arraza hori goi mailako arraza zenez, behe mailako herriei nagusitu behar zitzaien. Adibidez, eslabiarrei, ijitoei eta batez ere juduei. Hitlerren lehentasuna arraza arioaren garbitasunera itzultzea zen, horregatik perfektuak ez zirenak giltzaperatu edo hil egiten zituzten. Adibidez, eroak, adimen gutxikoak, urrituak eta homosexualak. Era berean politika antisemita sistematikoa ezarri zuen. Hasteko, 1935an Nüremberg-eko legeak idatzi zituen, juduei lanbide gehienetan jardutea debekatzen eta gainera, juduen eta arioen arteko ezkontzak debekatzen ere. 1938an Kristak Hautsien gaua izan zen, eta bertan naziek dozenaka judu hil zituzten, juduen dendetan lapurtu eta Sinagogei su eman. Amaitzeko, 1942an, Bigarren Mundu Gerran zegoenean, Hitlerrek azken irtenbidea aplikatzea erabaki zuen eta juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportatu zituen.