Unibertsitatea mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia

Historia-n eguneratua2,96 KB

Erregimen Zaharraren Gizarte Egitura

Nobleziaren Mailak eta Ezaugarriak

  • Baroia: Noble tituludunen sailkapenean mailarik xumeenetarikoa zen, Euskadin aitoren semeekin pareka zitekeena. Beste nobleen menpe zeuden eta lurralde baten administrazioaz arduratzen ziren.
  • Zaldunak: Hiribilduetako etxe armarridunen jabeak ziren. Hiriko oligarkiako kideak ziren.
  • Kapare soilak: Jaiotza-eskubideengatik nobleen pribilegioak zituztenak ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian gertatzen zena zen, eta hori zela eta, administrazioan lan egiteko aukera zeukaten.

Ekonomia eta Sistema Feudala

Lurraren Jabetza eta Maiorazkoa

Nekazaritzak garrantzi handia zeukan, eta lurraren jabetzak boterea eta aberastasuna ematen zituen. Lurrak ezin ziren erosi edo saldu, eta herentzia pertsona...

Jarraitu irakurtzen "Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia" »

Industria Iraultza: lehen eta bigarren fasea, faktoreak eta ondorioak

Historia-n eguneratua3,55 KB

GAIA - INDUSTRIA IRAULTZA

Nekazaritza eta abeltzaintza agertu zirenetik, giza edo animalia energiaren bidez funtzionatzen zuten tresnak erabili zituen gizakiak.

Industria Iraultzak erabateko aldaketa ekarri zuen Ingalaterran XVIII. mendearen bigarren erdian. XVIII. mendearen amaieran, lehen makinak agertu ziren, eta industria modernoa sortu zen.

XIX. mendearen azken laurdenean, Bigarren Industria Iraultza gertatu zen. Industria iraultzek eraldaketa prozesu sakona bideratu zuten ekonomian, gizartean, teknologian eta politikan.

LEHEN INDUSTRIA IRAULTZA

a) Ezaugarriak:

  • Prozesu dinamikoa, bizkorra eta geldiezina izan zen; XVIII. mendearen erdialdera hasi zen, eta 1870era arte iraun zuen. Britainia Handia izan zuen abiapuntua, baina handik beste herrialde
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: lehen eta bigarren fasea, faktoreak eta ondorioak" »

Errusiar Iraultzaren jatorria: tsarismoa eta 1905eko iraultza

Historia-n eguneratua2,71 KB

Iraultzaren Jatorria

Errusia tsarista XX. mendearen hasieran

XX. mendearen hasieran, Errusia tsarista Erregimen Zaharrean errotuta zegoen. Monarkia absolutua zegoen, eta tsarrak, Nikolas II.ak, estatuko botere gorena zuen. Gobernatzeko, noblezian, Eliza ortodoxoan, armadan eta burokrazian bilatzen zuen babesa.

Duma (parlamentua) zegoen, baina botere mugatua zuen, eta tsarrak nahi zuenean deitu nahiz desegin zezakeen. Ez zegoen askatasun politikorik; horrez gain, polizia politikoak oposiziokoak zirenak gogortasun handiz jazartzen zituen.

Artean, ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Biztanleriaren % 80 nekazaria zen. Landa-eremuko jabetza-sistema ia feudala zen, tresnak oso oinarrizkoak ziren eta produktibitatea txikia; horrela, gehienak miseria...

Jarraitu irakurtzen "Errusiar Iraultzaren jatorria: tsarismoa eta 1905eko iraultza" »

Cadizko Gorteak eta Liberalismoaren Historia Espainian: Foruak eta Gerra Karlistak (1810-1876)

Historia38,18 KB

Cadizko Gorteak (1810)

Gorteen osaketa eta antolamendua

Gorteak gizarteko estamentu ezberdinetakoek (klerikoek, abokatuek, funtzionarioek, militarrek, merkatariek) osatzen zituzten. Diputatuak ziren. Hauen artean ikuspegi ezberdinak zeuden:

  • Talde batek sistema politikoari eutsi nahi zion, aldaketarik egin gabe.
  • Beste talde batek tarteko erregimen bat ezarri nahi zuen, absolutismoaren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako eredu konstituzionalaren artekoa.
  • Liberalek subiranotasun nazionalean oinarritutako konstituzioa ezarri nahi zuten.

Liberalen azken ikuspegiak izan zuen arrakasta handiena. Gorteak Cadizen bildu ziren; alde batetik, hiri hori defendatzea errazagoa zelako, ez baitzegoen frantsesen okupazioaren mende, eta bestetik, liberalismoak...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Gorteak eta Liberalismoaren Historia Espainian: Foruak eta Gerra Karlistak (1810-1876)" »

Trantsizio demokratikoa Espainian: Konstituzioa eta Estatutua

Historia3,25 KB

Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua

Francoren heriotzaren ondoren, 1975eko Ondorengotzaren Legea frankistaren arabera, monarkia berriro ezarri zen Juan Carlos I.aren buruan. Diktadura batetik sistema demokratiko batera igarotzea trantsizioa zen. Ezegonkortasun politiko eta sozial handikoa izan zen. Gizartean nahiz munduan gatazka ugari izan ziren. Burututako ekintza terroristek ere egoera larriagotu zuten.

1) Arias Navarroren gobernua

Erregeak Arias izendatu zuen. Programa politikoan Francoren eta bere erregimena goratu zituen. Sektore inmobilistekin lotua zegoen. Hainbat zailtasunekin egin behar izan zuen aurre: langileen mobilizazioak, ETAren eta GRAPOren terrorismoa, ordena publikoko arazoak... Erregeak...

Jarraitu irakurtzen "Trantsizio demokratikoa Espainian: Konstituzioa eta Estatutua" »

Municheko europako mugimenduaren kongresuan hartutako erabakia

Historia5,85 KB

 EUROPAR MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962.06.08)

Testuaren sailkapena

Iruzkindu Behar dugun testu hau Europar Mugimenduko IV Kongresuan hartutako Erabakia edo azken akordioaren zati bat da. Kongresua Mun¡ch-en 1962ko ekainaren 5et¡k 8ra egin zen, eta bertan 118 politiko espainiarrek parte hatu zuten Gonbidatu gisa. Politiko hauek frankismoaren aurkako oposizio demokratikoko Joera guztietako ordezkariak ziren (liberal Monarkikoak, kristau- demokratak, sozialdemokratak, sozialistak eta Nazionalistak), komunistak ezik. Beraz, testu historiko-politikoa da, lehen Mailako iturria, gertaeraren garaikidekoa baita. Publikoa ere bada Municheko kongresuan hartutako erabaki bat; ordezkari

...
Jarraitu irakurtzen "Municheko europako mugimenduaren kongresuan hartutako erabakia" »

1876ko konstituzioa iruzkina

Historia2,13 KB

Canovasek eratu zuen Errestaurazio garaiko sistema politikoa. Alderd

Kontserbadorea sortu zuen, eta gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zuen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen.

1876KO KONSTITUZIOA

1876an, Konstituzio berria ezarri zen. 1845ekoaren oso antzekoa . Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku. Gorteetan, bi ganbera: SENATUAK eta KONGRESUA . Erlijio katolikoa izendatu zuten Estatuaren erlijio ofizial, baina gurtza guztiak onartuta zeuden.

TXANDAKATZEA ETA BI ALDERDIKO SISTEMA

Canovasek bilatzen zuen alderdi guztien arteko batasuna lortzeko, txandakatze sistema ezarri zuen. Bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka,

Alderdi kontserbadorea (Canovas buru). Garaiko liberal moderatuak eta unionistak biltzen...

Jarraitu irakurtzen "1876ko konstituzioa iruzkina" »

1839ko urriaren 25eko legea iruzkina

Historia1,15 KB

5.Testua:1939ko urriaren 25eko dekretua

Marotok Esparterorekin ezkutuan izandako elkarrizketen ondorioz, Bergarako Hitzarmena izenpetu zuten 1839ko abuztuan, gerra amaitzeko. Hitzarmenean, jeneral liberalak euskal foruak errespetatzeko konpromisoa hartu zuen. Marotoren aldekoek, berriz, Isabel II.A erreginatzat onartu zuten.Lege honen bidez, gobernu liberalak bi printzipio bateraezin batu nahi zituen: estatu liberal bateratua eta euskal foru-erregimena.Dakigun bezala, inork ez zuen foruen gaineko aldaketarik egiteko ahalmenik. Beraz, hemen badago liberalen garaipen garrantzitsuenetarikoa, foruak onartzen ziren monarkia konstituzional baten menpeko legeak bailira.Aurreikusitako aldaketak Esparteroren erregeordetzan heldu ziren. Honek programa...

Jarraitu irakurtzen "1839ko urriaren 25eko legea iruzkina" »

El intruso nobelaren pasarte bat

Historia1,78 KB

Haurrean daukagun testua, Vicente Blasco Ibañezen “el intruso” eleberriaren pasartearen zati bat da, 1904an argitaratua, Valentzian. Formaren aldetik narratiboa da, pasarte bat delako. Edukiaren aldetik soziala da, langileen egoera negargarria salatzen duelako.

Jatorria lehen mailakoa da, hau da; garaikoa.

Egilea, indibiduala, Vicente Blasco da, idazlea, kazetari eta
politikoa espainiarra izan zen.

Hainbat protesta antierrepublikarretan eta antiklerikaletan parte hartu zuen eta hartzailea kolektiboa da herritarrei zuzenduta dagoelako. Helburua, langileen lan baldintzak salatzea da. Garaiari dagokionez, Alfontso XIII.Aren garaikoa da


Stalinen Garaia eta Deskolonizazioa: Historiaren Gakoak

Historia3,74 KB

Stalinen Garaia eta Herri Demokrazien Bilakaera

Stalinen garaian, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Armada Gorriak Europako zortzi estatu okupatu zituen: Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Jugoslavia, Albania, Errumania, Bulgaria eta Alemaniaren zati bat. Alemania eta Txekoslovakia izan ezik, gainerako guztietan tradizio demokratikoa oso ahula izan zen.

Estalinismoa eta Bere Ezaugarriak (1945-1948)

1945etik 1947/48ra bitartean, "herri demokrazien" garaia bizi izan zen, kapitalismoaren eta komunismo sobietarraren arteko hirugarren bidea bilatzen zuena. Honakoak izan ziren ezaugarri nagusiak:

  • Ekonomia bikoitza: Jabetza pribatua eta nazionala uztartu ziren (naziekin kolaboratu zutenen jabetzak nazionalizatu ziren).
  • Nekazaritza-erreforma: Latifundismoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Stalinen Garaia eta Deskolonizazioa: Historiaren Gakoak" »