Unibertsitatea mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frantziako II. Inperioa eta Alemaniako II. Reicha

Historia2,2 KB

Frantzia: II. Inperiotik III. Errepublikara

Bigarren Inperioa (1852-1870)

Luis Napoleon Bonapartek, Napoleon Handiaren ilobak, Frantziako Errepublikako presidente izatea lortu zuen. Gobernua oso autoritario bihurtu zen berehala. Konstituzio berri bat aldarrikatu zuen, plebiszitu batekin; konstituzio horrek erabateko botereak ematen zizkion. Hala, Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen eta bere burua Napoleon III.a izendatu zuen. Aldi horretan bi etapa bereizten dira:

  • Inperio autoritarioa: Prentsaren zentsura eta bilera publikoen kontrola ezarri ziren. Eliza katolikoa bere alde egotea lortu zuen, eta ordena eta agintea defendatu zituzten. Gobernatzeko modu horri bonapartismo deritzo.
  • Inperio liberala: Oposizioa antolatu egin zen eta langileen mugimendua
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako II. Inperioa eta Alemaniako II. Reicha" »

Espainiako II. Errepublika: Biurteak eta Krisia

Historia2,93 KB

Espainiako II. Errepublika: Biurteak

Zentro-Eskuineko Biurtea (1933-1935)

Kronologia
1933-1935 urte bitartean.
Estatu Burua
Alcalá Zamora.
Alderdiak
CEDA eta Alderdi Erradikalak.
Presidentea
Alejandro Lerroux.

Politika Nagusiak

  • Erlijio Politika

    Erlijio sinismenaren eta kongregazioaren legea ez zen ezarri. Ikastetxe katolikoak ez ziren itxi. Estatuak apaizei soldata bat ordaindu zien.

  • Lan Legedia eta Nekazaritza Erreformak

    Epai mahai mistoak aldatu egin ziren. Konfiskatutako lurrak itzuli egin ziren. Sindikatuen boterea enpresei eman zitzaien.

  • Amnistia eta Erreforma Errepublikanoak

    CEDAk gero eta presio handiagoa egin zuenez, gobernu erradikalak amnistia eskatu zien Gorteei. Lege horren bidez, Primo de Riveraren estatu kolpekoak kartzelatik askatu ziren. Erreforma

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako II. Errepublika: Biurteak eta Krisia" »

Espainiako Gerra Zibila: Laguntzak, Iparraldea eta Euskadi

Historia3,49 KB

Kanpoko laguntzak Gerra Zibilean

Errepublikanoen laguntza

Errepublikanoek jasotako laguntza oso eskasa izan zen, Stalinen SESB eta Mexikorena baino ez baitzuten izan.

  • Brigada Internazionalak: Elkartasun sentimendua zuten eta Errepublikaren alde borrokatzen zuten boluntarioen talde bat izan zen.
  • Finantzaketa: Errepublikanoek finantzatzeko bankuaren urre-erreserba batzuk erabili zituzten.

Matxinoen laguntza (Alemania eta Italia)

Bai Hitlerrek (Alemania) zein Mussolinik (Italia) matxinoen alde egin zuten. Hitlerrek uste zuen militarrek irabaziz gero Frantziak aliatu bat galduko zuela. Mussolinik, bere aldetik, matxinoek irabazita Italiak aliatu bat lortuko zuela ondorioztatu zuen, gero Afrikako Iparraldea konkistatzeko.

  • Alemania: Kondor Legioa erabili
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: Laguntzak, Iparraldea eta Euskadi" »

1936ko uztailako altxamendu militarra eta banaketa

Historia2,96 KB

1936ko uztailako altxamendu militarra

Emilio Mola buru zuen zuzendaritza teknikoa. Bere ustez, golpe militarra indarrez egin behar zen, baita errepublikaren aldeko armadako kideen aurka ere.

Kronologia eta hasierako gertaerak

Lehenik gerra-egoera aldarrikatu zuten; sindikal ezkertiar batzuk atxilotu eta hil zituzten, zenbait altxamendu egin ziren eta Jeneralen junta eratu zen. Errepublikaren aurkako altxamendua uztailak 18an deklaratu zuten, baina uztailaren 17an Melillan hasi zen, Marokoko gainerako tropak matxinatuz.

Gainerako tropek telegrama bidali zioten Francori, eta berak gerra-egoera aldarrikatu zuen Kanarietan. Uztailaren 18tik 20ra altxamendu militarra gainerako lurraldeetara zabaldu zen; emaitza ez zen berdina toki guztietan.

Eragin eremuak

  • Andaluzian,
...
Jarraitu irakurtzen "1936ko uztailako altxamendu militarra eta banaketa" »

Frantziako Iraultza: Asanblea Legegilea eta Konbentzioa

Historia3,09 KB

Asanblea Legegilea (1791-1792)

Garai honetan hainbat arazo nagusitu ziren:

  • Nobleen aurkakotasuna (kanpotik iraultzaren aurka konspiratu zuten).
  • Maria Antonieta Austriakoaren eta erregearen aurkakotasuna.
  • Austria eta Prusiaren kontrako gerra.
  • Talde politiko ezberdinen arteko liskarrak.

Gertaera garrantzitsuak:

  • 1791: Errege-familia ihes egiten saiatu zen (Varennes-eko ihesa).
  • 1792: Asanblea Legegileak Austriari gerra deklaratu zion.

Austriarrek Frantzia inbaditu zuten, eta horrek sans-culottes-en artean matxinada-giroa sortu zuen. Tullerias jauregiari eraso egin zioten eta erregea atxilotu zuten. Herriaren presioaren ondorioz, Konbentzio batek hartu zuen Asanblearen lekua.

Konbentzioa (1792-1795)

Gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Konbentzio bat...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: Asanblea Legegilea eta Konbentzioa" »

Frantziako Iraultza eta Napoleonen Inperioa

Historia2,69 KB

Frantziako Iraultza

Iraultzaren kausak

1789an, Frantzian Luis XVI.a errege absolutista zen agintean, eta estamentu-gizartea zen. Gizarte hartan, nobleziak eta kleroak pribilegio ugari zituzten.

Iraultzaren arrazoiak honako hauek izan ziren:

  • Egoera ekonomiko kaskarra.
  • Gizarte-talde baten gaizki egona.
  • Ilustrazioa: Antzinako Erregimena zalantzan jartzen du arrazoimenaren bitartez.
  • Estatu Orokorren bilkura zergak lortzeko.

Iraultzaren prozesua

Estatu Orokorrak 1789ko maiatzean abiatu ziren. Estamentuka bozkatzen zen; ezezkoa jaso ondoren, ordezkariek Asanblea Nazionala aldarrikatzea erabaki zuten. Berehala, matxinadak Frantzia osoan zabaldu ziren. Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerrari ekin zioten, iraultza geldiarazteko.

Errepublika

Girondinoek...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza eta Napoleonen Inperioa" »

Euskal Foruak: Tradiziozko Erregimena eta 1876ko Ezeztapena

Historia2,8 KB

Euskal Foruak: Euskaldunen Tradiziozko Erregimena

Forua erabilera edo ohitura da, eta erkidegoarentzat mesedegarria denean, lege-balioa du eta idatziz jasotzen da. Foruak gizarteak une historiko horretan dituen berezitasunei erantzuten die, sistema dinamikoa delako. Herrialde bakoitzak propioak zituen. Adibidez: Aiara. XIX. mendean Euskal Herrian mantentzen ziren soilik.

Foru Sistemaren eta Liberalismoaren arteko Gatazka

Foruek nekazari nobleak nagusi ziren sistema politikoa bultzatzen zuten, eta hirietako merkatariak albo batera geratzen ziren erabakiak hartu behar zirenean. Beraz, burgesiak liberalismorantz jo zuen, foru sistemak ez zuelako merkataritzaren garapen gero eta handiagoa bereganatzen jakin.

Euskal Herriko burgesia, Espainia liberala...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruak: Tradiziozko Erregimena eta 1876ko Ezeztapena" »

Frankismoaren Krisia eta Trantsizioaren Erronkak

Historia3,14 KB

Frankismo Berantiarraren Krisia

Kausak

Frankismoa Frankoren agintaritzapean ezarritako erregimen diktatorial eta pertsonalista izan zen. Frankismoaren krisia politika errepresiboaren jarraipena eta aldaketa sozialetara egokitzeko ezintasuna izan zen. Hiru kausa nagusi daude:

  • Ekonomikoak: 1973ra arteko hazkundea petrolioaren krisiak eten zuen, turismoaren, langileen eta kapitalaren jaitsierarekin; ondoren, geldialdi ekonomikoa etorri zen.
  • Politikoak: Frankok erregimena betikotzea bilatu zuen Juan Carlos errege eta Carrero Blanco lehendakariorde izendatuz; hala ere, immobilisten eta irekitzearen aldekoen arteko zatiketa gertatu zen, azken hauek Matesa auziarekin prestigioa galduz.
  • Sozialak: Gizartea geroz eta modernoagoa bihurtu zen, oposizioa indartuz:
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Krisia eta Trantsizioaren Erronkak" »

Espainiako Industrializazioa: Erronkak eta Garapena

Historia2,46 KB

Espainiako industrializazioa

Industria Iraultzaren porrota

Espainiako industrializazioa, Europako industria iraultzarekin alderatuta, prozesu berantiarra izan da: XIX. mende amaieran hasi zen eta, ordurako, Ingalaterrako industria iraultzak jadanik mende luze bat zuen eta hainbat hamarkada Europa mendebaldean. Honen arrazoiak hauek izan dira:

  • Faktore politikoak: gerrak, ezegonkortasun politikoa, ustelkeria...
  • Faktore ekonomikoak: nekazaritzaren geldialdia, koloniak galtzea, barne merkatuen ahulezia, azpiegitura sare desegokia eta lurraldeen arteko integrazio maila txikia.
  • Faktore sozialak: burgesiaren kontserbadurismo ekonomikoa, mentalitate kapitalistarik eza.

Kapitalik, eskulanik, barne merkaturik gabe eta Europako lurralde aurreratuenekin ezin...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industrializazioa: Erronkak eta Garapena" »

Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera Goiztiarra

Historia2,75 KB

Soberania osoa berreskuratzea zen helburua. Hori lortzea jatorrizko askatasunera itzultzea besterik ez zen, eta, beraz, independentziari dagokionez, Euskal Herriko herriaren Lege Zaharra betetzea zen. Horrela, haien lema Jaungoikua eta Lege Zaharra zen, hau da, foruak eta ohiturak. 1895eko uztailaren 31n, Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zen, Espainiaren kontrako deklarazio bat eginez eta Euskadiko lurraldetasuna berreskuratzeko aldarrikapenarekin.

EAJk ia ezer gutxi lortu zuen Aranaren hasierako jarraitzaileen inguruan egon zen bitartean (Bilboko burgesia txikia), eta laster, bere baseak zabaldu behar izan zituen, euskal burgesia modernoago eta industrialagoarengana joz. Une horretan sortzen da EAJn betirako egongo den barne-tentsioa: independentziaren

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera Goiztiarra" »