1978ko Espainiako Konstituzioaren Analisia eta Testuingurua

Historia5,64 KB

1. Testuaren aurkezpena; Testua 1978ko Konstituzioaren zatia; lehen mailako testu juridikoa eta publikoa. Gorteek 1978ko urriaren 31n onartu eta abenduaren 6an herriak erreferendumean. Abenduaren 29an BOEn argitaratu. Madrilen egindakoa. Daten arabera Trantsizio demokratikoan kokatu behar, Juan Carlos erregea estatuburua eta Suarez gobernuburua. Gorteek izendatutako batzorde batek egin, alderdi ezberdinetako ordezkariek osaturikoa. Hartzaileak, Espainiako herritarrak. Helburua: marko juridiko-politiko berri bat legitimatzea. 

2. Analisia; Estatu baten egituraketa politikoa, soziala, ekonomikoa. Osoki arautzen duen arau nagusia. Goreneko legea eta lehen mailako izaera. Botereen arteko harremanak arautzen eta herritarren eskubide eta betebeharrak finkatzen. Beste edozein dokumentuk baino hobeto erakusten du orduko egoera. Paragrafoan 3 datu argitzen: Gorteek konstituzioa onartu, herriak berretsi eta Juan Carlos I.A Espainiako erregeak guztiei jakinarazten diela. 1. Artikuluan: Espainia zuzenbideko estatu demokratikoa; horrek gizabanako guztiok eskubide eta betebehar berberak ditugula, konstituzio eta lege berberen menpe gaudelarik "subiranotasun nazionala" dagoela; botereen iturria eta legitimazioa herrian. Sistema demokratiko baten printzipio politikorik gorena. “parlamentuzko monarkia” gobernatzeko era;  erregea Konstituzio eta Gorteen menpe. 2. Artikuluan eta 143. Artikuluan: Espainiaren batasuna aldarrikatzen da, nazionalitateen eta eskualdeen autonomia eskubidea bermatuz. "Autogobernua izan dezakete"  Autonomia Estatutuetan islatuz. Estatua probintzietan banatuta baina elkar daitezke Autonomia Erkidegoak osatzeko. Botereen banaketa: Botere legegileari, 66.1. Artikuluak bi ganbara egongo direla adierazten, herriak hautatuak, beraz, herriaren ordezkariak: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Botere betearazlea, 98.1 artikuluak, gobernua presidentea, presidenteordea eta ministroen esku. Ez da testuan agertzen baina botere exekutiboa legegilearen menpe, Gorteen aurrean erantzukizuna duelarik. Botere judiziala, 117.1 artikuluak Justiziaren independentzia, beste 2 botereekiko, aldarrikatzen du: “botere judizialaren epaileak eta magistratuak Legearen menpe bakarrik daudela” dio. Xedapenetan, 2 ezaugarri berezi, biak Euskal Herriarekin erlazionaturik: “Foru lurraldeen eskubide historikoak babestu eta errespetatzen” eta bere eguneratzea Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren marko juridikoan egin. XIX. Mendeko legeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari zegozkienak, indargabeturik geratu, beste marko juridiko-politiko berria egin dutelako eta hori izango da eskubide historikoak eguneratzeko erabiliko dena. Amaitzeko, Espainia estatu akonfesionala dio konstituzioak, eskubide eta askatasunak bermatzen eta sufragio orokorra ezartzen da.



3. Testuingurua; Franco hil eta bi egun geroago, Gorteek Juan Carlos Ia estatu-buru izendatu eta Arias Navarro gobernuburu mantendu, diktadorearen jarraitzaile leialak ez asaldatzeko. Franko hil eta gero, Espainian zegoen giro soziopolitikoa: Armadaren gehiengoa eta erregimenaren  inmobilisten jokabidea itxia, erregimenaren aperturistek erreformak egin behar zirela. Herria erradikalizatu zen erreformak iristen ez zirelako, gizarte-gatazka ugari sortuz. Eskakizunak eta oposizio politikoarena berberak: alderdi eta sindikatuak legalizatzea, hauteskunde libreak deitzea, askatasuna, amnistia, autonomia…. Gobernuaren erantzuna: inmobilismoa eta errepresioa, oraindik lehengo legeak indarrean eta grebak egiteko eskubideak arautu gabe; testuinguruan aipatzekoa da Gasteizen gertaturikoa: poliziak 5 langile hil, 1976an martxoaren 3an. Arias Navarrok ez zuen aldaketa demokratikorik eta azkenean, erregeak behartuta, dimisioa aurkeztu 1976an (uztaila) garai berri bati hasiera eman. Erregeak Adolfo Suarez izendatu gobernuburu. Eskuindarrek ez zuten gustuko gaztea eta aldaketen aldekoa izateagatik, eta oposizioa ez zen fidatzen goi kargu falangista zelako. Lehen unetik aldaketa demokratikoekin: amnistia politikoa  eman,  Erreforma Politikarako Legea ere, Demokraziaren bideko urratsik garrantzitsuena orduko sistema politikoa aldatzeko eta hauteskundeak arautzeko-, alderdi, sindikatuak, grebak eta manifestazioak  legeztatu, TOP ezeztatu eta Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitu. 1977ko (ekaineko) hauteskundeetan 21 urtetik gorako bizilagunek bozkatu eta parte hartzea oso altua. Espainolek aukeratzen zituzten euren ordezkariak; lehenengo hauteskunde demokratikoak 1936az geroztik.  Hauteskundeetan, UCD-k, Suarezen alderdiak, irabazi. Hauteskundeak eta gero Suarezen bigarren gobernua hasi. Petrolio-krisiaren eraginez egoera ekonomikoa larria, istilu ugari sortaraziz. Sindikatuak, alderdi politikoak, patronala eta Gobernua kapazak ziren ados jartzeko eta Moncloako Itunak sinatu 1977an (urrian) gastu publikoaren murrizketa eta erreforma fiskala adostuz. Zentralismoaren aurkako sentimenduaren eraginez, lurralde guztiek autonomia nahi, baina Konstituzioa oraindik egin gabe zegoenez, Suarezek  gobernu aurre autonomikoak onartu zituen II. Errepublikan Autonomia Estatutua zuten lurraldeetan, Katalunian eta Euskadin. 

4. Garrantzia, eragina eta ondorioak: Testua oso garrantzitsua eragindako ondorioengatik: Konstituzioak marko juridiko-politiko berria ezarri zuen. Zabaldu zen aldia ez zen erraza izan, baina Espainiak arlo politikoan Europa demokratikoarekin bat egin zuen, 40 urte diktadura batean murgilduta egon eta gero. 1978an egina, gaur egun indarrean dago, bi aldiz bakarrik erreforma txikiak izanda. Oso testu baliogarria gaur egun indarrean dagoen marko politiko-juridikoa aztertzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML