Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak
Kolonialismoaren Definizioa
Kolonialismoa herrialde batek (metropoliak) beste lurralde bat (kolonia) indarrez bereganatzea eta ekonomikoki ustiatzea da.
Lehen Mundu Gerrako Aldeak
Aliatuak:
- Errusia
- Ameriketako Estatu Batuak (AEB)
- Erresuma Batua (EB)
- Frantzia
- Serbia
Potentzia Zentralak:
- Alemania
- Otomandar Inperioa
- Austria-Hungaria
Lehen Mundu Gerraren Ezaugarriak
Lehen Mundu Gerra industriala eta modernoa izan zen; garapen zientifikoei esker arma berriak, garraio seguruagoak eta sendagai hobeak zeuden (itsaspekoak, hegazkinak, tankeak...).
Gerra honetan erabateko mobilizazioa zegoen, nazio guztiak parte hartu behar zuen.
Ekonomia eustea oso garrantzitsua zen; lortzen ez bazen, gerra galtzea zen ondorioa. Ekonomia indartsuagoa zutenek arma gehiago izango zuten.
Garrantzia izan zuen beste arlo bat propaganda izan zen, estatuek herritarrak moralki manipulatzeko erabiltzen zutena.
Guda honetan trintxerak eta lubakiak agertu ziren: zulo modukoak ziren, soldaduak bertan babesteko eta, aldi berean, erasotzeko erabiltzen zituztenak.
Gerra Handia
Gerra izugarria izan zen. Milioika soldadu eta zibil hil ziren, eta ondorio garrantzitsuak izan ziren. Nahiz eta bereziki Europan gertatu, mundu osora zabaldu zen. Gerra teknologiko handia izan zen, industriala. Hain izugarria izan zenez, Gerra Handia bezala ere ezagutzen da.
Sarajevoko Atentatua
Frantzisko Fernando, Austria-Hungariako oinordekoa izango zena, Sarajevo (Bosniako hiriburua) bisitatzea erabaki zuen.
Gavrilo Principek, Serbiako nazionalista zenak, Fernando eta haren emaztea hil zituen. Austria-Hungariak Serbiako gobernuari leporatu zion errua, eta gatazkak hasi ziren.
Serbiak Errusiari laguntza eskatu zion, eta Austria-Hungariak Alemaniari; azkenean, aliantzak zituzten estatu guztiak sartu ziren eta gerra hasi zen.
Schlieffen Plana
Plana Belgika inbadituz hasten zen. Belgika neutrala zen eta Alemaniaren eta Frantziaren artean zegoen; Frantziak ez zuen espero bertatik erasotzea. Belgika inbadituz gero, Frantzia azkar garaitzea eta gero Errusiaren aurka jotzea zuten pentsatuta. Hau ez zen ondo atera: frantsesek, nahiz eta arma gutxiago izan, Alemaniari aurre egin zioten eta pentsatu zutena baino gehiago iraun zuten. Errusiarekin gatazka hasi zen, orduan Alemaniak soldaduak bi frontetan banatu behar izan zituen.
Lubakien Gerra
Alemaniarrek eta Aliatuek (mendebaldeko frontean batez ere) lubakiak egin zituzten. Lubakiak zulo modukoak ziren, eta bertan soldaduak borrokatu eta babesten ziren. Oso egoera desegokian bizi ziren: denbora guztian borrokan ari ziren, askotan janaririk gabe. Mota askotako gaixotasunak eragiten zituzten, eta higiene-kondizioak oso txarrak ziren. Gerra honek asko eragin zien soldaduei fisikoki eta mentalki. Hildako asko egon ziren, eta oso nekatuta bukatu zuten.
Gerraren Bukaera
Gerra Aliatuek irabazi zuten, eta Frantziak Alemaniari eta Otomandar Inperioari Versaillesko Ituna sinatzera behartu zituen.
Versaillesko Ituna
Frantziak Alemania ituna sinatzera behartu zuen. Besteak beste, baldintza hauek ezarri zituen:
- Alemaniak gerraren erruduna zela onartu behar zuen.
- Alemaniak kalte-ordain izugarriak ordaindu behar zituen.
- Zerbitzu militarra mugatu zitzaion eta itsaspekoak kendu zizkioten.
- Frantziak Alsazia eta Lorena berreskuratu zituen.
- Austriak ezin zuen Alemaniarekin elkartu (Anschluss debekatua).
- Ikatz-meategi garrantzitsuak (Sarre eskualdekoak) galdu zituen aldi baterako.
Honek eragin handia izan zuen Alemaniarentzat: diru gabe geratu zen eta lurraldeak eta koloniak galdu zituen.
Gerra Osteko Lurralde Aldaketak
Inperio handiak desagertu eta estatu berriak sortu ziren:
- Errusiar Inperiotik sortuak: Finlandia, Polonia, Estonia, Letonia, Lituania.
- Austria-Hungariar Inperiotik sortuak: Austria, Hungaria, Txekoslovakia, Jugoslavia (neurri batean).
Potentzia Zentralek beren inperio kolonialak galdu zituzten:
- Alemania: Kolonia guztiak galdu zituen (adibidez, Tanganika Erresuma Batuarentzat).
- Otomandar Inperioa: Desegin zen. Bere lurraldeak Ekialde Hurbilean (Irak, Palestina, Siria, Libano) Frantziaren eta Erresuma Batuaren mandatu bihurtu ziren.