Espainiako Krisia eta Independentzia Gerra (1788-1833)
1. Karlos IV.aren erregealdiaren krisia (1788-1808)
Espainian Ilustratuen erreformek porrot egin bitartean, Frantzian iraultza burgesa gauzatzen ari zen, egitura politiko-sozial berria sortuz: Liberalismoa. Europa osoan harridura eta ikara sortu zen. Monarkia eta ilustratu gehienak aurka zeuden, Erregimen Zaharraren barruan hobekuntzak egitearen aldekoak baitziren.
Karlos IV.ak ministro ilustratuak gobernutik baztertu eta 1792an Manuel Godoyren esku utzi zuen boterea. Luis XVI.aren exekuzioaren ondoren, gerra deklaratu zen Frantziaren aurka, Konbentzio Gerra hasiz (1793-1795). Espainiak gerra galdu zuen eta Basileako bakeak (1795) Espainia frantsesen menpe utzi zuen.
1.2 Espainia Napoleonen zerbitzura
San Ildefonsoko Itunaren (1796) ondoren, Espainia Frantziaren zabalkuntza-politikaren baliabide izan zen. Laranjen gerran (1801) eta Trafalgarko gudan (1805) sekulako porrotak gertatu ziren. Ondorioz, Ameriketako koloniak babesik gabe gelditu ziren eta ekonomiak beherakada handia izan zuen, Godoyren aurkako oposizioa piztuz.
Egoera Napoleonekin Fontainebleauko Ituna (1807) sinatutakoan larriagotu zen, tropa frantsesei Espainiatik pasatzeko baimena eman baitzieten. Honek ondorio larriak izan zituen:
- Penintsularen okupazioa (1808).
- Aranjuezeko Matxinada (1808/03/18): Fernando printzeak Karlos IV.aren abdikazioa eta Godoyren destituzioa lortu zituen.
- Baionako Abdikazioak: Napoleonek aita-semeak Baionara eraman eta abdikazioa lortu zuen. Bere anaia, Jose Bonaparte, Espainiako errege izendatu zuen.
2. Independentzia Gerra (1808-1813)
2.1 Herri-matxinada, juntak eta ilustratuak
Madrilen piztutako herri-matxinada Espainia osora zabaldu zen. Goreneko Batzar Zentralak erregearen izenean agindu zuen. Jose I.ak Baionako Konstituzioa (1808) aldarrikatu zuen nazioa modernizatzeko asmoz, baina arrakastarik gabe.
Gutxiengo ilustratuek bi jarrera hartu zituzten:
- Frantsestuak: Dinastia bonapartista modernizaziorako bide bakartzat jotzen zutenak.
- Patriotak: Cadizeko Gorteak eta Konstituzioa ezarri zituztenak.
2.2 Gerraren faseak
- Hasierako arrakasta (1808): Espainiar herriak garaipenak lortu zituen eta Jose I.ak Gasteizeraino ihes egin zuen.
- Frantsesen erreakzioa eta gerrila (1808-1812): Napoleon bera etorri zen eta frantsesak nagusitu ziren. Gerrila-gerrateak etengabeko erasoak egin zituen.
- Gerraren bukaera (1812-1813): Napoleonek tropak Errusiara eraman zituen. Valençayko Itunaren bidez, Fernando VII.ak tronua berreskuratu zuen.
3. Independentzia Gerra Euskal Herrian
Euskal Herrian inbasioak erreakzio desberdinak sortu zituen: hirietako eliteak frantsestu egin ziren, baina herria, tradizioak eta kleroa zapalduta ikusirik, frantsesen kontra altxatu zen. Napoleonek 1810ean Ebro iparraldeko lurraldeak bereganatu zituen, foru sistema baztertuz.
4. Cadizeko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
Cadizeko Gorteak Espainiako lehen parlamentu modernoa izan ziren. Helburu nagusia egitura politiko, ekonomiko eta juridikoak aldatzea zen, 1812ko Konstituzioaren bidez.
4.3 1812ko Konstituzioaren printzipioak
- Subiranotasun nazionala.
- Aginte banaketa.
- Herritarren berdintasuna legearen aurrean.
- Sufragio unibertsala (gizonezkoentzat).
- Konfesionaltasuna: Erlijio katolikoa estatuaren erlijio bakarra.
5. Fernando VII.aren erregealdia
5.1 Absolutismoaren berrezarkuntza (1814-1820)
Fernando VII.ak Pertsiarren Manifestua jaso eta Erregimen Zaharra berrezarri zuen, liberalen aurkako errepresio gogorra ezarriz.
5.2 Hirurteko Liberala (1820-1823)
Riegoren pronuntziamenduak erregea Konstituzioa onartzera behartu zuen. Hala ere, potentzia absolutistek (Veronako Kongresua) erregimen liberala amaiarazi zuten.
5.3 Hamarkada Absolutista (1823-1833)
Errepresio gogorra eta arazo ekonomiko larriak izan ziren nagusi. 1830ean, Berrespen Pragmatikoaren bidez, Fernando VII.ak Lege Salikoa baliogabetu zuen, bere alaba Isabel oinordeko eginez. Honek Karlistadei bide eman zien.