Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bakezaletasuna eta giza eskubideen aldeko borrokalariak

Historia2,54 KB

Bakezaletasuna

Oinarrian bakea lortu nahia dago. Bakea ez da “gerrarik ez egote hutsa” (hori “hilerriko bakea” izan daiteke). Benetako bakea justizian oinarritzen da. Pertsonen eta herrien eskubideak errespetatzea eskatzen du: pertsona eta herrien garapena.

Oinarrizko printzipioak

  • Ezin da onartu inolako biolentziarik erabiltzea, nork bere helburuak lortzeko.
  • Ezin gaitezke gelditu ezer egin gabe injustizien aurrean. Ekintzak antolatu behar dira pertsonen eskubideen alde, baina biolentziarik erabili gabe.

Bakezaletasunaren eredu bikaina da Nazareteko Jesus. Heriotza onartu zuen, denen barkamenerako. Eta erlijio handien sortzaile batzuk ere bai: Buda, Konfuzio...

Óscar Romero

Óscar Romero gotzain katolikoa izan zen. San Salvador hirian hil...

Jarraitu irakurtzen "Bakezaletasuna eta giza eskubideen aldeko borrokalariak" »

Lehen Mundu Gerra: Historia, Faseak eta Bilakaera

Historia2,81 KB

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

Lehen Mundu Gerra 1914tik 1918ra bitartean gertatu zen. Lau urte hauetan hiru fase nagusi bereizi ziren:

  • Hasierako mugimenduen gerra.
  • Lubakietako gerra luzea.
  • Amaierako krisialdia.

Gerraren hasiera eta mugimenduen gerra

Gerra 1914ko uztailean piztu zen, Austria-Hungariako artxidukea, Franz Ferdinand, Sarajevon hil zutenean. Austria-Hungariak Serbia eraso zuen, eta Errusiak Serbia babestu zuenean, Alemaniak Austria-Hungariaren alde egin zuen. Alemaniak Frantzia ere eraso nahi zuen, eta horretarako Belgika neutrala inbaditu zuen; ekintza horrek Britainia Handia gerran sartzea ekarri zuen.

Hasieran guztiek uste zuten gerra laburra izango zela, baina ez zen horrela izan. Lehenengo fasean, Alemaniak Frantzia azkar garaitzeko...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Historia, Faseak eta Bilakaera" »

Erdi Aroko Gizarte, Ekonomia eta Kultura: Laburpena

Historia4,37 KB

1. Ekonomia eta Teknika Berriak

Teknika Berriak

XII. mendetik aurrera, nekazaritza-emaitzak hobetu ziren hainbat aurrerapen teknikoen ondorioz:

  • Golde belarriduna: Lurra sakonago lantzeko.
  • Ureztapen-sistemak: Arroz eta zitrikoetarako.
  • Hiru urteko labore-txandaketa.
  • Haize zein ur-errotak zabaldu ziren.

Kanbio-letra

XIV. mendean sortu zen dokumentu hau. Merkataritzan erabiltzen zen diru-eragiketak egiteko, eskuz dirurik erabili beharrik ez izateko.

2. Gremioak eta Eskulangintza

Zer zen gremioa?

Lanbide berean aritzen ziren eskulangileen elkarteak ziren (ehuleak, harginak...). Elkarri laguntzeko eta kiderik ez zirenekin lehiarik ez izateko sortuak.

Arauak (Estatutuak)

Gremio bakoitzak bere arauak zituen:

  • Lehengaiak banatzeko.
  • Langile kopurua eta produktuen kalitatea
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizarte, Ekonomia eta Kultura: Laburpena" »

Industrializazioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Historia2,58 KB

Ingurumenean izandako ondorioak

Industrializazioak ingurunean eragin handia izan zuen: errekak kutsatu ziren eta CO₂ kopuru handiak isuri ziren atmosferara. Hori konpontzeko, Ingurumen Zerga sortzea erabaki zuten; helburua kutsatzen zuenak (enpresek) ordaindu behar izatea zen.

Euskal nazionalismoa: Jatorria eta kontzeptuak

Nazionalismoa sentimendu batean oinarritzen da, eta lege, hizkuntza zein kultura berdinak elkartzea du helburu. Nazionalismoaren inguruan mugimendu politikoak sortu ziren. Alderdi politiko hauek nazioaren autodeterminazio eskubidearen alde egiten dute, beraien nahia estatu bat sortzea baita. Bi kontzeptu nagusi bereizten dira:

  • Kontzeptu liberala: Nazio bateko pertsonek estatu bat sortu nahi dutela defendatzen du, guztiek borondate
...
Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Demografia eta Langile Mugimendua

Historia2,41 KB

Ondorioak

Ondorio demografikoak

Bizkaian eta Gipuzkoan biztanleria oso azkar haziko zen, eta Araban eta Nafarroan, berriz, askoz motelago. Hazkunde horren arrazoietako bat kanpotik etorritako eskulan ugari izan zen. Bestetik, heriotza-tasaren igoera bat gertatu zen, honako kausa hauek tarteko: elikadura txarra, higiene falta, lan-baldintza kaskarrak eta pilatuta bizitzea. Aldi berean, jaiotza-tasak igo egin ziren.

XIX. mendearen amaieran, hustubide eta ur-hornidura zerbitzuak hobetu ziren. Horri esker, gaixotasun batzuk desagertu ziren, eta jendeak urte gehiago bizi ahal izan zuen.

Langileen bizi-baldintzak

Langileen egoera oso txarra zen. Langileak ez ziren espezializatuak, eta beren lana edonork egin zezakeenez, soldata oso baxuak jasotzen zituzten....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Demografia eta Langile Mugimendua" »

Euskal Herriko Industrializazioaren Historia eta Ezaugarriak

Historia2,32 KB

Sarrera: Industrializazioaren hastapenak

Industrializazioa nekazaritzaren ordez industria nagusi den aldaketa da. XIX. mendearen azken laurdenean hasi zen Hego Euskal Herrian, Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, iraultza liberalek industria garatzeko aukerak eman zituztenean. 1841ean Espainian muga-zerga bateratua ezarri zen; horrek barne-merkatu bateratua sortu zuen, eta Euskal Herriko enpresek Espainiako merkatuan saltzeko aukera izan zuten.

Industrializazioa bultzatzeko faktore nagusiak hauek izan ziren: burdin mehatze aberatsak, portu eta itsasadarretatik hurbil egotea, eskulan trebea, negozio eta itsas tradizioa, eta diputazioen laguntzak. Hori dela eta, industria Bilbo eta itsasadarraren inguruan garatu zen (meatzaritzan), eta Gipuzkoan...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioaren Historia eta Ezaugarriak" »

Politika koloniala: 1898ko krisialdia eta Maroko gerra

Historia10,73 KB

Politika koloniala

Berrezarkuntzako politika kolonialak bi ardatz nagusi zituen:

  1. Amerikan eta Ozeano Barean zeuden kolonien defentsa.

  2. Europako potentziek bezala, Afrikan kolonia berriak lortzea.

1898ko krisialdia: Kubako hondamendia

Kubako ekonomiaren oinarria

  • Kubako ekonomiaren oinarria:

  • XIX. mendean, ekonomia azukreari, kafeari eta tabakoari lotuta zegoen.

  • Baliabide hauek askotan kubatarrei atzean utzita, kanpoko interes ekonomikoen mesedera kudeatzen ziren.

  • Ondorioz, sektore independentista indartsu bat sortu zen.

Estatu Batuen interesak eta inbertsioak

  • Estatu Batuen interes ekonomikoak sendotu:

  • Azukrearen erosle nagusiak izan ziren.

  • Inbertsio handiak Kuban.

  • Kubak interes estrategikoa zuen Estatu Batuentzat, Karibe itsasoko irla nagusiena baitzen.

Kubako

...
Jarraitu irakurtzen "Politika koloniala: 1898ko krisialdia eta Maroko gerra" »

XIX. eta XX. mendeko gertaera eta kontzeptu historikoak

Historia2,95 KB

XIX. mendeko kontzeptu politiko eta sozialak

  • Frantsestuak: Frantziarren aldeko espainiarrak Napoleonen garaian.
  • Fernandinoak: Fernando VII.aren aldeko absolutistak.
  • Gerrillak: Talde txikitan borrokatzen zuten borrokalari armatuak.
  • Pronunciamendua: Militarrek egindako altxamendu politikoa.
  • Aliantza Santua: Monarkia absolutuen arteko aliantza europarra.
  • Desamortizazioa: Elizaren eta udalaren lurrak saltzea.
  • Erreordetze: Lurraldearen edo estatuaren antolaketa berria.
  • Kontonalismoa: Kantoi subirano eta federatuak sortzea helburu zuen mugimendu politikoa.
  • Maiorazkoa: Ondasun higiezinak familiaren esku mantentzeko sistema.

Definizioen sakontzea

  • Frantsestuak: Napoleonen garaian Frantziaren eta bere ideien alde zeuden espainiarrak.
  • Fernandinoak: Fernando VII.aren
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. eta XX. mendeko gertaera eta kontzeptu historikoak" »

Industria Iraultza: Hasiera, Fazeak eta Ondorioak

Historia21,47 KB

1. Britainia Handia: Industria Iraultzaren Hasiera

1.1. Zer da Industria Iraultza?

Industria Iraultza ekoizpeneko prozesuetan masiboki makinak erabiltzen hastearen ondorioz sortutako aldaketa ekonomiko eta sozial garrantzitsuen multzoa da. Britainia Handian hasi zen, XVIII. mendearen inguruan, eta nekazaritza-ekonomiatik ekonomia industrialera eta landa-gizartetik hiri-gizartera igarotzea ekarri zuen.

  • Industria Iraultzan bi fase bereizten dira: Lehen Industria Iraultza, 1760. urtearen inguruan hasitakoa, eta Bigarren Industria Iraultza, 1870. urtearen inguruan hasita.

1.2. Hazkunde Demografikoa

XVIII. mendera arte Britainia Handiko biztanleriaren hazkundea motela izan zen, jaiotza- eta heriotza-tasak altuak zirelako. Mendearen bigarren erdian, jaiotza-...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Hasiera, Fazeak eta Ondorioak" »

1936ko altxamendua, errepresioa eta Euskal Estatutua

Historia11,87 KB

Altxamendu militarra eta gobernuaren erantzuna

Altxamendu militarra

Espainiako Errepublikak oso etsai boteretsuak zituen 1936rako. Frente Popularraren garaipenaren ondoren, Errepublikaren aurkako talde batzuek egoera horri amaiera ematea erabaki zuten, baita boterea estatu-kolpe baten bidez berreskuratzea. 1936ko otsaileko bozketen ondoren, irabazleek erreformak egiten hasi ziren berriro; horrek Gobernuaren aurkako erreakzio kontserbadorea eragin zuen. Gizarte-gatazkek gora egin zuten, eta indarkeria areagotu egin zen: atentatuak eta indar arerioen arteko enfrentamendu zuzenak izan ziren, eta orduan egoera gaiztotu egin zen. Sistema demokratikoa hondoratzeko, Mola jenerala buru zuen militar talde batek estatu-kolpe bat prestatu zuen. Asmo horri...

Jarraitu irakurtzen "1936ko altxamendua, errepresioa eta Euskal Estatutua" »