Frankismoa: Oposizioa eta Nazioarteko Harremanak
Erbesteratutako oposizioa eta barnealdeko erresistentzia
Frankoren erregimenak izan zuen lehen oposizioa gudari errepublikano ohiek osatu zuten. Haietako askok ihes egin zuten eta mendialdeetan hartu zuten babes. Han gerrillari gisa jardun zuten, beren ideal politikoek bultzatuta, nahiz eta beste batzuk bidelapurretan aritu.
1944 eta 1953 artean maki gerrillari taldeak sortu ziren, gehienak komunistak, eta landa zein mendialdeetan ekintza isolatuak egin zituzten. 1944ko Aran bailarako erasoa izan zen garrantzitsuena, baina porrot egin zuen. Haien aurka eta laguntzaileen kontra zigorrak ezartzeko Bidelapurreta eta Terrorismoa Erreprimitzeko Legea sortu zen.
Garai horretan lan-arloko erreibindikazioak ere ugaritzen hasi ziren, eta pixkanaka grebak...