Inperialismoa eta Langile Mugimenduaren Garapena
Inperialismo Berria
XV. mendetik aurrera, europarrek inperio kolonial handiak eraiki zituzten itsasoz bestaldean. Lehenengo kolonialismo hori krisian sartu zen Ameriketako Estatu Batuek independentzia lortu zutenean. Hedapen kolonialeko etapa berria 1830ean hasi arren, 1870etik aurrera bizi izan zuten inperioek goreneko aldia: munduko ekonomia eta kultura menderatzen zituzten.
Arrazoi Ekonomikoak
Industria Iraultzari esker, europarrek beharrezko bitartekoak eskuratu zituzten munduko gainerako herrialdeetan zuten boterea sendotzeko. Europarrek nagusitasun handia zuten teknika, antolakuntzan eta ekonomian. Arrazoi ekonomiko garrantzitsuak zeuden hedapena bultzatzeko:
- Koloniek lehengaiak ematen zizkioten metropoliari, eta lehengai horiek eskuratzeko