Estatuaren Funtzioak, Antolaketa eta Nazioarteko Harremanak

Historia2,78 KB

Funtzioak:

  • Ordena publikoa zaintzen du.
  • Bere lurraldea eta herritarrak zaintzen ditu.
  • Nazioarteko harremanak izaten ditu.
  • Legeak egiten ditu.
  • Zerbitzuak ematen ditu.
  • Ekonomia arautzen du.
  • Ongizate estatua: gobernu batek ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean, herritar guztiek bizi maila duina izan dezaten, eta gizarte ezberdintasunak murriz daitezen.

Estatuaren Sailkapena Politika

Demokrazia: hitza grezierazko bi terminotatik dator, herria eta gobernua esan nahi du.

  • Herriaren parte hartzea; ordezkariak hautatzen dituzte.

Hauteskundeak

  • Adin nagusiko herritar guztiek botoa emateko aukera dute.
  • Hauteskundeetara aurkezteko aukera.
  • Hauteskundeak aldizka egin behar dira.
  • Emaitzen gardentasuna bermatu behar da.

Botereen Banaketa

  • Parlamentuak botere legegilea du.
  • Gobernuak botere betearazlea du.
  • Epaileek botere judiziala dute.

(Gehiegikerietatik herritarrak babesteko egiten da botereen banaketa.)

Zuzenbide Estatua

Pertsona guzti-guztiek errespetatu behar dituzte legeak. Lege gorena konstituzioa da. Herritarren betebeharrak zehazten dira, eta erakundeen boterea mugatzen da.

Estatuen Lurralde Antolaketa

Estatuak lurralde-unitate txikitan antolatzen dira, hobeto administratu ahal izateko. Espainian udalerriak, probintziak eta autonomia erkidegoak daude.

Estatu gehienetan bi erakunde mota egoten dira estatua gobernatzeko:

  • Estatu erakundeak: estatuko lurralde osoan parlamentu nazionala dago.
  • Eskualde eta toki erakundeak.

Erakundeen Arteko Harremanak

Erakundeen arteko harremanak segun zer nolako boterea eduki behar duen. Estatu zentralizatuetan eskualde-erakundeen mende daude.

Estatu deszentralizatuetan:

  • Eskualdeek beren erakundeak dituzte. Herritarrek beraien ordezkaria hautatzen dute.
  • Estatuak du botere gorena.
  • Hala ere, udalerriek eta eskualdeek botere handia dute beren lurraldeetan. Hau konstituzioetan zehazten da.

Estatuen Arteko Harremanak

Orokorrean estatuen arteko harremanak baketsuak dira. Era askotakoak izan daitezke: ekonomikoak, kulturalak, militarrak,... Harremanak errazteko, estatuek itunak eta hitzarmenak sinatzen dituzte. Nazioarteko erakundeen bitartekotzara jotzen dute. Batzuk mundu osoan aritzen dira (NBE). Beste batzuek munduko eremu jakin bateko soilik biltzen dituzte (Europar Batasuna). Helburuen arabera ere sailka daitezke (NBE). NATO erakunde militarra da, LPEE erakunde ekonomikoa da, eta petrolioa esportatzen duten herrialdeak elkartzen ditu. Nazio Batuen Erakundea nazioarteko erakunde nagusia da.

Deskargatu

PDF Word HTML