Frantziako Iraultza eta Aro Garaikideko Kontzeptuak
| Etapa | Datak | Konstituzioa eta Ezaugarriak | Gertakari Garrantzitsuenak |
|---|---|---|---|
| Monarkia | 1789-1792 | 1791ko Konstituzioa: monarkia konstituzionala, botere banaketa, gizonezkoen sufragio zentsitarioa. |
|
| Konbentzioa | 1792-1794 |
|
|
| Direktorioa | 1794-1799 |
|
|
| Kontsulatua | 1799-1804 |
| Napoleonen estatu-kolpea eta Direktorioaren amaiera. |
| Inperioa | 1804-1817 | Iraultzaren ideiak Europara zabaldu. |
|
Kontzeptu Historiko eta Ekonomikoak
- Sufragio zentsitarioa
- Botoa emateko eskubidea errenta maila jakin bat duten pertsonek soilik izatea.
- Aliantza Santua
- Errusiaren, Prusiaren eta Austriaren artean sinatutako aliantza militarra, Europako edozein tokitan iraultza liberalaren aurka esku hartzeko.
- Nazionalismoa
- Estatua eta nazioa (nazioa historia, hizkuntza, ohitura, tradizio eta erlijio berak dituen pertsona multzoa dela ulertuz) bateratzea nahi zuen joera ideologikoa; herri bakoitzak bere burua gobernatzeko eskubidea defendatzen zuen.
- Gizarte industriala
- Familiaren esparrutik kanpoko produkzio-jarduera: eskulanaren kontzentrazioa, lanaren banaketa eta ekonomia kapitalaren hazkundera eta metaketara zuzentzea ditu ezaugarri nagusi.
- Nekazaritza estentsiboa
- Lurrak, inbertsio handirik egin gabe, berez ematen duen produkzioa jasotzea.
- Iraupen-krisia
- Uzta txar baten ondorioz gaixotasunak eta gosea ugaltzea, bizi-baldintzak erabat kaxkartuz.
- Lau urteko txandakatze-sistema
- Lur eremu bat lau zatitan banatu ondoren, urtero produktuak txandakatzea (zati bakoitzean, noski), lugorria saihestuz.
- Fisiokrazia
- Nekazaritza jarduera ekonomiko nagusia dela defendatzen duen doktrina ekonomikoa.
- Openfield
- Lur eremu irekia, hesitu gabea.
- Enclosure
- Lur jabe handiei lur jabe txikiei beren lurrak kentzeko baimena ematen dien legea.
Eredu Demografiko Zaharraren Ezaugarriak
- Heriotza-tasa handia
- Jaiotze-tasa handia
- Uzta txarrak
- Elikadura txarra
- Hazkunde begetatiboaren tasa apur bat positiboa
- Gerrak
- Higiene-ohitura eza
- Izurriak
- Medikuntzaren eraginkortasun eza
- Hazkunde geldoa
Nekazaritza Iraultzaren Gakoak
- Lurraren jabetzaren erreformak
- Ongarriak, labore eta teknika berriak
- Mekanizazioa (Makineria)
- Produktibitatea eta Produkzioaren hazkundea
- Iraultza demografikoa
- Nekazarien etekina eta kontsumo-ondasunen eskaria
- Hirirako migrazioa eta Industria garapena