Espainiako Bigarren Errepublika Aurreko Gertaerak
Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)
Krisi garaian, Miguel Primo de Riverak estatu-kolpe bat eman zuen, aberria politikari profesionalengandik libratzeko aitzakian. Alfontso XIII.aren babesa jaso zuen, Konstituzioa (1876) bertan behera utzi, Gorteak desegin, eta Alderdi politiko zein sindikatuak debekatu zituen. Marokoko gerrarekin amaitu zuen, eta oparotasun ekonomikoaren (20. hamarkada) aldia izan zen.
- 1927tik aurrera, gizarte sektore batzuk kritikatzen hasi ziren: intelektualak, ikasleak, nazionalistak, langileak…
- 1929an, jendearen aurkakotasuna ikusirik, Alfontso XIII.ak babesa emateari utzi zion.
- 1930ean diktadoreak dimititu egin zuen. Erregeak gobernu berri bat osatzeko agindua eman zuen, 1876ko konstituzioa berrezarriz eta hauteskundeak antolatuz.
- 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan errepublikaren aldeko alderdiak garaile atera ziren hiri askotan. Apirilaren 14an II. Errepublika Aldarrikatu zen. Egun horretan Alfontso XIII.ak ihes egin zuen.
Biurteko Kontserbadorea (1933-1935)
1933ko irailean Manuel Azañak dimititu eta hauteskundeak egin ziren. Eskuin eta zentroko alderdiek arrakasta handia lortu, eta koalizioan (CEDA) gobernura iritsi ziren (Alejandro Lerroux buru zela). Biurteko Kontserbadoreko gobernu hauek aurreko erreformak indargabetu zituzten:
- Nekazaritza-erreformak gelditu zituzten.
- Sanjurjoren estatu-kolpeko atxilotuei amnistia eman eta armadako postuetara itzultzen utzi zieten.
Ezkerraren eta eskuinaren artean sorturiko tentsio handiek 1934ko Urriko Iraultza ekarri zuten, ezkerreko alderdiek greba iraultzaile bat antolatu zutenean.
Fronte Popularra (1936)
Ezkerreko alderdiak (sozialistak, komunistak, errepublikano ezkertiarrak eta nazionalista batzuk) elkarturik aurkeztu ziren hauteskundeetara Fronte Popularra izenarekin. Eskuin aldean José Calvo Sotelo eta José Antonio Primo de Rivera (Falange Española) hartu zuten indarra.
Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak. Gobernu berriak berriro erreformen bideari eutsi zion eta Manuel Azañak Alcala Zamora ordezkatu zuen Errepublikako Presidente karguan. Baina gizarte gatazkak ugaritu egin ziren (greba, falangisten eta sindikalisten arteko liskarrak…) eta testuinguru horretan militar batzuk Errepublikaren aurka konspiratzen hasi ziren. Bi gertakari erabakior gertatu ziren 1936ko uztailean:
- Uztailaren 12an eskuindarrek Castillo tenientea hil zuten ezkerreko militantea izateagatik.
- Uztailaren 13an Castillo-ren kideek Calvo Sotelo eskuindar politikaria hil zuten.