Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Errestaurazioa Espainian eta Euskal Herrian (1874-1923): sistema politikoa, industrializazioa eta langile-mugimendua

Historia-n eguneratua17,63 KB

gaia: Berrezarkuntzako sistema politikoa (1874-1923)

Alfontso XII.aren erregealdia (1874-1885):

1874ko abenduan hasi zen Berrezarkuntza, Seiurteko Demokratikoaren porrotaren ondoren. Borboikoen dinastia tronura itzuli zen, eta liberalismo kontserbadorea nagusitu zen (gobernu oligarkikoak). Antonio Cánovas del Castillo izan zen sistema berriaren antolatzailea. Saguntoko pronuntziamendutik Primo de Riveraren estatu-kolpera arteko sistema politikoak hiru oinarri zituen:

  1. 1876ko Konstituzioa: 1845ekoaren bertsio modernoagoa, tradizio liberal moderatuan oinarritua. Erregearentzako botere zabalak, herritarren eskubideak agintarien kontrolpean, eta sufragio zentsitarioa zituen ezaugarri.
  2. Bi alderdiko sistema (Txandakatzea): Bi alderdi ofizial txandakatu
...
Jarraitu irakurtzen "Errestaurazioa Espainian eta Euskal Herrian (1874-1923): sistema politikoa, industrializazioa eta langile-mugimendua" »

Sabino Aranaren estatutu zatia (1894): euskal nazionalismoaren sorrera

Historia-n eguneratua3,24 KB

1. TESTUAREN KOKAPENA

  • Testua: Euskal nazionalisten aisialdirako elkartearen estatutu zati bat.
  • Egilea: Sabino Arana Goiri, euskal abertzaletasunaren sortzailea.
  • Urtea: 1894.
  • Egoitza: Bilbon kokatua.
  • Testu mota: Politiko, Publiko eta Historikoa.
  • Hartzaileak: Euskal nazionalistak eta EAJren kideak.

2. TESTUAREN ANALISIA

a) Antolaketa
  • Nazionalisten elkartea: Bizkaian "Buru Batzarra" sortuko da, Bilboko Batzokia haren menpe egongo delarik.
  • Helburua: Bizkaia babestu, Espainiaren kontrolpean dagoela iritzita.
b) Ideologia
  • Nazionalismoa: Estatutuak nazionalismoaren oinarriak azaltzen ditu (3., 4., 5. artikuluak).
  • Bizkaia katolikoa: Jainkoa eta Eliza botere politikoaren gainetik.
  • Lege Zaharra: Independentziaren eta jatorrizko askatasunaren berreskuratzea.
  • Euzkadi:
...
Jarraitu irakurtzen "Sabino Aranaren estatutu zatia (1894): euskal nazionalismoaren sorrera" »

Independentzia Gerra eta Karlismoa: Espainiako Historia XIX. mendean

Historia41,71 KB

1.1. Independentzia Gerra eta Jose I.aren gobernua: frantsestuak

Independentzia Gerra (1808-1814)

Gerraren zergatiak eta arrazoiak

1807an, Carlos IV.ak Fontainebleauko Ituna sinatu zuen, frantziar tropei Espainian sartzeko baimena emanez, Portugal inbaditzeko. Baina Napoleonen benetako asmoa Iberiar Penintsula osoa konkistatzea zen.

1808ko martxoan, Aranjuezko Matxinada gertatu zen. Godoyk errege-familiaren Amerikara ihes egitea prestatu zuen, baina kleroak eta nobleziak babestutako matxinadaren ondorioz, Carlos IV.ak abdikatu egin zuen eta Fernando VII.a errege bihurtu zen.

Hala ere, Napoleonek ez zuen Fernando VII.a onartu. 1808ko maiatzean, Baionako abdikazioetan, Carlos IV.a eta Fernando VII.a Espainiako tronuari uko egitera behartu zituen,...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra eta Karlismoa: Espainiako Historia XIX. mendean" »

Espainiako trantsizio demokratikoa: 1975-1982 aldiko garapena eta gakoak

Historia5,06 KB

Trantsizio demokratikoa (1975-1982)

Trantsizio demokratikoa 1975ean hasi zen, Franco hil zenean, eta 1982 arte iraun zuen. Garai honetan, frankismoaren aurkako alderdiek (PSOE barne) boterera iritsi arte jardun zuten.

Franco hil ondoren: hiru aukera

Franco hil ondoren hiru aukera zeuden:

  • Erregimenaren jarraipena (inmobilismoa).
  • Erregimena erreformatzea.
  • Erabateko haustura.

Franco hil eta bi egunera, Juan Carlos I.a erregea izendatu zuten eta Arias Navarro gobernu-buru.

Arias Navarro-k eta bere gobernuak inmobilismoarekin lotu ziren, eta horrek erreforma bidea itxi zuen.

Gatazka soziala eta protesta

Testuinguru horretan, lan-gatazkak, greba eta manifestazioak ugaritu ziren, askatasun eta demokrazia eskatzeko, baita amnistia orokorra ere. Gobernua eta...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako trantsizio demokratikoa: 1975-1982 aldiko garapena eta gakoak" »

Frankismoa eta Espainiako Trantsizioa: Autonomia Erkidegoen sorrera

Historia4,57 KB

Frankismoa

Frankismoa: Frankisten gerra irabazi zuenetik 1975ean hil arte Francisco Franco-ren diktadura ezarri zen. Iturri ideologiko batzuk sintetizatuz, Estatu frankistaren ezaugarriak hauek izan ziren:

  • Faxismotik heredatutako ezaugarriak: totalitarismoa eta antiliberalismoa (alderdi bakarra, konstituzio eza, sindikatu askatasunik ez).
  • Kaudalismoa: Franco-ren botere pertsonala guztiz nagusi zen.
  • Antikomunismoa.

Nazionalkatolizismoa

Estatu konfesional katolikoa ezarri zen eta Eliza erregimenaren zutabe bihurtu zen. Erregimenak erlijioa justifikatu eta babestu zuen, eta truke gisa hezkuntzaren eta moralaren gaineko kontrola lortu zuen.

Estatuaren izaera batua eta zentralista

Autonomia erkidegoak deuseztatu ziren, Katalunia, Euskadi eta Galizia barne....

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa eta Espainiako Trantsizioa: Autonomia Erkidegoen sorrera" »

Europako Lehia Inperialista, Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Gako Historikoak

Historia3,88 KB

Europako Lehia Inperialista eta Lehen Mundu Gerra

EKIALDEA: Otomandar Inperioaren desagertzean XIX. eta XX. mendeetan Europako potentzien artean sortutako lehia izan zen, Balkanetako lurraldeak eta Mediterraneoaren ekialdeko lurraldeen kontrola eskuratzeko.

Plan eta gertaera nagusiak

  • Schlieffen Plana: 1905ean Frantziako frontean erabiltzeko Alemaniaren operazio plana.
  • Somme (1916): Verdun-eko eta Sommeko gudu bortitza.
  • Zimmermann Telegrama (1917): Arthur Zimmermann Kanpo Arazoetako ministroak Mexikoko anbasadoreari Estatu Batuen aurka egiteko proposatutako aliantza.

Versailleseko Ituna eta Bake Prozesua

VERSAILLESEKO ITUNA: Alemaniak eta aliatuek Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena, 1919ko ekainaren 28an sinatua. Garaileek inposatu...

Jarraitu irakurtzen "Europako Lehia Inperialista, Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Gako Historikoak" »

Euskal Historia: Nazionalismoa, Errepublika eta Gerra Zibila

Historia4,46 KB

historikoa: Euskal nazionalismoaren oinarri ideologikoak

Ideologikoa, euskal nazionalismoaren oinarri ideologikoak ezarri zituelako. Berrezartze garaian, 98ko hondamendiaren ondorengo nazionalismoaren sorrerarekin. Bilbon idatzi zen, euskaldun abertzaletasunaren erdigunean.

Sabino Arana ideologo nazionalista izan zen. Foruzaletasuna defendatu ondoren nazionalismo erradikal etnizistatik, nazionalismo modernoaren bilakaera egin zuena.

Hainbat dokumentu publiko izan zituen, argitaratuta egon zelako. Nazionala, euskal nazioko herritarrengan izan zuelako eragina.

Batzokiak euskaldunentzako elkartze tokiak dira (1. artikulua). Sabino Aranaren estatutuaren menpe egongo dira (2. artikulua), Foruak izango dituzte oinarri, kideak euskaldun arraza izango...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Historia: Nazionalismoa, Errepublika eta Gerra Zibila" »

Karlos V.aren Erregealdia eta Filipe II.aren Monarkia Hispanikoa

Historia3,06 KB

1. Karlos V.aren erregealdia

Errege-aldiaren hasiera: Karlos V.ak inperio izugarria jaso zuen oinordetzan, eta garaiko erregerik botereduenetako bihurtu zen. Aitona-amonak Errege Katolikoak zirenez, haiengandik lortu zuen Espainiako tronua (1516an).

Jabetzak: Gaztela eta Aragoi koroan, Amerikako, Italiako, Mediterraneoko eta Afrikako lurraldeak.

Espainia Karlos I.a izenez hartu zuen erregetzat. Aiengandik enperadore izendapena ere lortu zuen, eta familiaren lurraldeak (Alemania) erabat hartu zituen. Enperadore gisa, Karlos V.a izena hartu zuen.

Karlos V.a Espainiara iritsi zenean (1516an), Flandriako nobleei gobernuko postu nagusiak eman zizkien. Gaztelako diru-iturriak agortu zituen Inperio Santuko enperadore izateko. Gauza hauek guztiek matxinada...

Jarraitu irakurtzen "Karlos V.aren Erregealdia eta Filipe II.aren Monarkia Hispanikoa" »

Estatu zentralizatua

Historia1,86 KB

Estatua:lurralde bat gobernatzen duen unitate politico 

eta admistratibo nagusia da.
Nazioa:hizkuntza,historia,erlijio,ohitura eta bese haimbat 
ezaugarri kultural bereizgarri komunak dituzten giza-taldea.
Ongizate estatua:bere biztanleria osoaren ongizatea,neurri 
ekonomiko eta sozialak aurrera eramanez,bermatzen duen 
estatu eredua.
Demokrazia:boterea bere herritarren esku uzten duen sistema
politicoa.
Diktadura;pertsona edo ta ideologia bereko talde jakin baten 
eskuetan botere absolutoa jartzen duen gobernu era bat da.
monarkia:erregerik bat estatu buru duen estatu eredua.
errepublika:erregerik ez duen estatu beru eredua.
estatu liberala:estauak ez du parte artzen ekonomian.
estatu soziala:estatuak ekonomian parte artzen du.
estatu totalitarioak:
...
Jarraitu irakurtzen "Estatu zentralizatua" »

Mendizabalen desamortizazioa dekretua

Historia3,94 KB

PERTSIARREN BARNE AZTERKETA ETA ONDORIOAK: Emaitza zuzena: liberalen lana indargabetu (Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa) eta absolutismoa ezarri. Dena dela, Fernando VII.Aren “Hirurteko liberala” deritzon etapan, Riegoren pronuntziamenduaren ondoren, etenaldi bat ezagutu zuen absolutismoak eta berriz ere liberalismoa ezarri zuten. Liberalismoa eta absolutismoaren arteko lehia. Denbora luzerako borroka izango da (adb.: Karlistaldiak). MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA: Desamortizazioaren hiru helburu jasotzen dira bi paragrafotan zehar: 1.- Zor publikoa murriztea 2.- Jabe liberal berriak eta aberastasuna sortzea 3.- Isabel II.Aren erregimena sendotzea/goraipatzea (liberalismoa) / -nekazal lur guztien %50 saldu.

-konspirazioa antolatu

...
Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen desamortizazioa dekretua" »