Mendizabalen desamortizazioa dekretua

Historia3,94 KB

PERTSIARREN BARNE AZTERKETA ETA ONDORIOAK: Emaitza zuzena: liberalen lana indargabetu (Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa) eta absolutismoa ezarri. Dena dela, Fernando VII.Aren “Hirurteko liberala” deritzon etapan, Riegoren pronuntziamenduaren ondoren, etenaldi bat ezagutu zuen absolutismoak eta berriz ere liberalismoa ezarri zuten. Liberalismoa eta absolutismoaren arteko lehia. Denbora luzerako borroka izango da (adb.: Karlistaldiak). MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA: Desamortizazioaren hiru helburu jasotzen dira bi paragrafotan zehar: 1.- Zor publikoa murriztea 2.- Jabe liberal berriak eta aberastasuna sortzea 3.- Isabel II.Aren erregimena sendotzea/goraipatzea (liberalismoa) / -nekazal lur guztien %50 saldu.

-konspirazioa antolatu zuten. La granjako sarjentuen altxamenduarekin erreginak 1812ko konstituzioa zin egin behar izan zuen presiopean. Progresistek berriro boterea hartu eta Calatrava izendatu zuten gobernuburu eta Mendizabal ogasun ministro. Gobernu honekin hasi zen benetako iraultza liberala Espainian. Hauek lege iraultzaile berriak ezarri zituzten. Hartutako neurri iraultzaile liberalen artean, garrantzitsuena elizaren ondasunen desamortizazioa izan zen, elizari bere lurrak kendu zizkioten. Elizaren ondasunen desamortizazioa 1835 eta 1837 bitartean egin ziren Mendizabalen esanetan. Ondasunen salmentei esker nabarmen handitu ziren ogasunaren diru sarrerak, eta karlisten kontrako gerra finantzatzeko eta zorra txikitzeko erabili ziren. Gainera, noble eta burges aberatsek liberalismoaren aldera erakarri zituzten eta latifundismo burgesa sendotu zen. Bestalde, desamortizazioaren ondorioz, nekazariak liberalismoaren aurka jarri ziren. Mendizabalek elizaren desamortizazioen bidez, Isabel II.Aren tronua bermatu nahi zuen, hau da, estatu liberalaren jarraipena bermatu nahi zuen. Horretarako, zor publikoa murriztu behar zen, herriaren sinesgarritasuna indartzeko eta  mailegu berriak lortzeko. Horrekin gerra karlista irabazi eta estatu liberalaren jarraipena bermatuko zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML