Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultzak (1914-1918)

Historia2,08 KB

LEHEN MUNDU GERRA (1914–1918)

Lehen Mundu Gerra (1914–1918) potentzia handien arteko gatazka izan zen. Alemania eta Austria-Hungaria Ententearen (Frantzia, Erresuma Batua, Errusia…) aurka borrokatu ziren.

Lubaki gerra oso gogorra izan zen eta milioika hildako utzi zituen. 1917an Errusiak iraultza izan zuen eta gerratik atera zen; Estatu Batuak sartu ziren. 1918an Alemaniak amore eman zuen.

Gerraren Faseak

  1. 1. Fasea: Gerra Mugikorra (1914)

    • Alemaniak Frantzia erasotu zuen Belgikatik.
    • Gerra mugikorra eta azkarra izan zen hasieran.
  2. 2. Fasea: Lubaki Gerra (1915–1916)

    • Fronteak egonkortu ziren.
    • Lubaki gerra gogorra izan zen, milioika hildako utziz.
  3. 3. Fasea: Amaiera (1917–1918)

    • Errusia iraultzaren ondorioz gerratik atera zen.
    • Estatu Batuak (AEB) gerran
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultzak (1914-1918)" »

Antzinako Erregimena: Ezaugarriak eta Aro Garaikidea

Historia2,31 KB

Antzinako Erregimena Frantziako Iraultza baino lehenago Europan zegoen erregimen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala adierazten du. Antzinako Erregimena Frantzian eta Europako herrialde gehienetan eman zen XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan.

Ezaugarri Nagusiak:

  • Nekazaritza jarduera nagusia zen:

    • Biztanleriaren %80a baino gehiago nekazaritzan aritzen zen.
    • Gehienbat zerealak lantzen zituzten.
    • Lugorria erabiltzen zen (landatu gabe uzten den lur saila, lur eremu horrek behar dituen ongarriak berreskuratzeko).
    • Produkzioa oso urria zen; horregatik, askotan, iraupen-krisiak egoten ziren (normalean, uzta txarrak egoten ziren urteetan oinarrizko elikagaiak falta izaten ziren, eta horrek espekulazioa, gaixotasunak eta hilkortasun handiagoa ekartzen zituen.
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena: Ezaugarriak eta Aro Garaikidea" »

Subiranotasun nazionala

Historia2,72 KB

 Monarkia: absolutua:-erregeak botere guztia.Janizkozko zuzenbidea.-zentralismoa.
-burokrazia.-XVIII.Mendean Frantzian.
parlamentarioa:-parlamentoa erregearen gainetik
-eskubideen adierazpena errespetatu.-XVIII Inglaterran.

Ilustrazioa: Argien Mendea: europa guztiak zabaldu zen. Ideia nagusiak: -eskubide naturalak: -askatasuna, berdintasuna. -printzipio politikoak: -botereen arteko banateka: legegilea, exekutiboa eta juduziala. -subiranotasun nazonala: boterea herriak du eta ez jainkozkoak. -gizarte antolakuntza: -gizakiek norberaren borondateari uko egiten diote, gizartearen arauei men egiteko. -klasekako antolakuntza: taldeak aberastasunaren arabera, eta ez jaiotzaren arabera(estamenduak). - Aurrerapenean sinistea. - Pentsalari ilustratu naguriak:...

Jarraitu irakurtzen "Subiranotasun nazionala" »

Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara (1975-1982)

Historia5,14 KB

1. Erreforma politikoa eta oposizioa

Espainiako Trantsizioa 1975ean hasi zen, Francisco Franco hil zenean, eta diktaduratik demokraziarako urratsa suposatu zuen, 1982an PSOEk agintea lortu zuen arte. Aldaketa gauzatzeko hiru jarrera nagusi zeuden: erregimeneko inmobilistak, erabateko haustura nahi zuen oposizioa, eta erregimenaren tresnak erabiliz erreforma bultzatu nahi zutenak. Azken bide hori izan zen, hain zuzen, trantsizioak hartu zuena.

Franco hil ondoren, Juan Carlos Borboikoa errege izendatu zuten, eta honek Arias Navarro jarri zuen gobernuaren buru. Arias Navarroren gobernuak, frankistez eta militarrez osatua gehienbat, ez zuen benetako proiektu demokratikorik eta erreforma oso mugatuak baino ez zituen egin. Bitartean, 1973ko krisi ekonomikoak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara (1975-1982)" »

Federico Echevarriaren kexak eta protekzionismoa (1893)

Historia2,96 KB

9 libre: Hau testu politiko-ekonomiko bat da, gobernuari idatzia. Testuan kexak agertzen dira gobernuaren Alemaniarekin egindako paktu baten inguruan; paktu horrek Alemaniari aukera ematen zion estatuan sartzeko inolako zerga ordaindu gabe, eta, ondorioz, Alemaniaren lehiakortasuna Espainiako industrientzat arrisku bihurtzen zen. Autore aipatua Federico Echevarria da, Bizkaiko industrialaria; honek testu hau 1893ko abenduaren 9an idatzi zuen.

Sarrera eta testuingurua historikoa

Zaharberritze prozesua Gerra Karlistaren amaieran gertatu zen; une horretan Euskal Herriko fabrika asko garatzen ari ziren.

Espainiako egoera ekonomikoa

Espainiako egoera ekonomikoari dagokionez, industriak aurrera egiten ari ziren eta nekazaritzaren garrantzia oso handia...

Jarraitu irakurtzen "Federico Echevarriaren kexak eta protekzionismoa (1893)" »

Biurteko erreformista

Historia22,73 KB

  1. SARRERA: MONARKIAREN ERREPUBLIKARAKO ALDAKETA

Caconvasen berrezarkuntzan sistema zahartuta zegoenez, Primo de Riveraren diktadura hasi zen, monarkia beti mantenduta, erregak babestu baitzuen diktadura hori. Hala ere gizarteak diktadurarekiko zuen ikuspegi txarra eta krisi ekonomikoa eragingo du Alfontso XIII.Monarkia azkar erortzea. 1930ean amaitzen da Primo de Riveraren diktadura. Urrengo urte erdian behin behineko gobernuan jarraituko dute militarrek agintean. Diktaduraren ondoren Alfontso XIII.Aren helburua sistema konstituzional batera bueltatzea zen. Hori ezinezkoa izango zen monarkiaren aurkako bloke garrantzitsu bat zegoelako. Monarkiaren aurka zeuden:

  • Sozialistak: pentsatzen zuten monarkiaren erorketarekin eman ahalko zela iraultza sozialista.

...
Jarraitu irakurtzen "Biurteko erreformista" »

Industrializazioa eta Aldaketa Politikoa Euskal Herrian

Historia6,81 KB

Foruzale-tradizionalistak eta Karlismoaren Bilakaera

Errestaurazio garaian, foruzale-tradizionalistak euskal esparru politikoaren zutabe nagusietako bat ziren, eta karlismoaren jarraipen historikoa adierazten zuten. Talde honen oinarria foruen defentsa sutsuan zetzan. 1876ko foruen abolizioak Euskal Herriko identitate politikoaren oinarriak astindu zituen, eta tradizionalistek uste zuten horrek gizartearen antzinako egitura, autonomia eta ohitura juridiko bereziak suntsitu zituela. Horregatik, Estatuarekiko harreman berezi baten alde borrokatu ziren, euskal lurraldeen berezitasun historikoak eta eskubide zaharrak berreskuratzeko asmoz.

Barne-zatiketak ohikoak ziren: karlismoak dinastia-gatazka luzeak izan zituen, eta jarraitzaileak bi multzotan...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa eta Aldaketa Politikoa Euskal Herrian" »

Espainiako eta Euskal Herriko Historia Garaikidea: Gakoak

Historia13,05 KB

1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

Alfontso XII.a Jainkoaren graziaz Espainiako Errege konstituzionala denak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: egun bilduta jarraitzen duten Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz, honako hau agindu eta berretsi dudala: Espainiako Monarkiaren Konstituzioa.

11. artikulua: Erlijioa eta Kultua

Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra Estatuaren erlijioa da. Nazioa haren kultua eta haren ministroak mantentzera behartuta dago.

Espainiako lurraldean ezingo da inor molestatu ez bere iritzi erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor zaion errespetua gordetzen bazaio.

Ez dira baimenduko, ordea, Estatuaren erlijioarenak ez diren jendaurreko...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta Euskal Herriko Historia Garaikidea: Gakoak" »

1868ko Iraultza (La Gloriosa) eta 1873ko Errepublika

Historia3,17 KB

1868ko Iraultza (La Gloriosa)

La Gloriosa, 1868ko iraultza, irailaren 19an gertatu zen. Bertan, Topete almiranteak, Prim jeneralak eta Serrano jeneralak Cadizko altxamendua egin zuten eta herritarrei laguntza deia egin zuten. Horren ondorioz, batzorde iraultzaileak sortu ziren Cadizen eta Valentziako leku batzuetan. Altxamenduak arrakasta izan zuen eta Isabel II.ak erregealdia utzi egin zuen; Frantziara alde egin zuen, babesik ez zuelako.

1869ko konstituzioa eta politikan izan ziren aldiak

1869ko konstituzio demokratikoaren ondoren, liberalen koalizioek eta aurrerakoi taldeek gorte konstituziogilea deitu zuten. Gobernu koalizioak nagusi izan ziren, baina errepublikarrak eta karlistak ere diputatuak lortu nahi izan zuten. Honako ezaugarriak nabarmendu...

Jarraitu irakurtzen "1868ko Iraultza (La Gloriosa) eta 1873ko Errepublika" »

Berrezarkuntzaren Sistema Politikoaren Kritika eta Krisia

Historia2,78 KB

Berrezarkuntzaren Sistema Politikoaren Kritika

Helburua: Berrezarkuntzako sistema politikoaren kritika gauzatzea eta sistemaren ustelkeria salatzea da. Testuingurua: 1901. urtean, Madrilen kokatzen da, Maria Kristina erreginordetzaren amaieran eta 1898ko hondamendiaren ostean; gertaera horrek mugimendu erregenerazionistaren indartzea ekarri zuen.

Sistemaren Osagaiak eta Funtzionamendua

Testuak sistema politikoaren osagaien identifikazioa burutzen du:

  • Oligarkak eta kazikeak: Lehenik oligarkak aipatzen dira eta ondoren kazikeak.
  • Gobernadore zibilak: Probintzietako gobernuaren ordezkariak dira, eta oligarken zein kazikeen arteko komunikazio-lotura lana egiten dute.
  • Sistemaren iruzurra: Hiru elementu horiek osatzen duten sistemaren engainua salatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntzaren Sistema Politikoaren Kritika eta Krisia" »