Lurraren Historia: Garai Geologiko Nagusiak

Geologia2,58 KB

Kanbriarraurrea: Iraganik urrunena

  • Hadearra (4.500-4.000 Ma): Sumendien jarduera biziak gas ugari isuri zuen eta atmosfera primitibo bat sortu zen. Ur-lurruna kondentsatzean, prezipitazioak sortu ziren eta hidrosfera agertu zen.
  • Arkearra (4.000-2.500 Ma): Lurrazal solidoa eratu zen eta plaken tektonika hasi zen.
  • Proterozoikoa (2.500-541 Ma): Atmosferako eta ozeanoetako oxigeno librea areagotzen hasi zen. Zelula eukariotoak eta organismo zelulaniztunak agertu ziren.
  • Rodinia izeneko superkontinentea eratu zen. Glaziazio handien ondorioz, gure planeta elurrezko bola handi bat zen.

Paleozoikoa: Biziaren aniztasuna

  • Paleozoikoko bi periodotan, Kanbriarrean (541-485 Ma) eta Ordoviziarrean (485-443 Ma), alga zelulaniztunak eta lehenengo ornogabe taldeak garatu ziren.
  • Siluriar periodoan (443-419 Ma) arrainak garatu ziren eta lehorraren kolonizazioa hasi zen.
  • Devoniar periodoan (419-359 Ma) lehen anfibioak agertu ziren.
  • Karbonifero periodoan (359-299 Ma) klima bero eta hezea izan zen nagusi. Lehen narrastiak erregistratu ziren.

Mesozoikoa: Narrastien era

Mesozoikoan (252-66 Ma), hasieran, klima izugarri lehorra zen, Pangearen barruan bereziki.

  • Triasikoan (252-201 Ma): Pangea, Paleozoikoaren amaieran eratutako superkontinentea, banatzen hasi zen.
  • Jurasikoan (201-145 Ma): Ozeano Atlantikoa sortu zuen haustura eta urrunketa hasi zen.
  • Kretazeoan (145-66 Ma): Alpetar orogenia hasi zen eta egungo mendikateak sortu ziren.

Mesozoikoko biosfera

  • Narrasti handiek ingurune guztiak kolonizatu zituzten. Dinosauroak lehorreko animaliak dira.
  • Erregistroetan intsektu sozialak agertzen dira lehen aldiz.
  • Lehen ugaztunen hondarrak ere era honetakoak dira.
  • Itsas planktona ozeanoen hondoan metatzean sortu ziren petrolio-erreserbak.
  • Ammoniteak itsaso guztietara zabaldu ziren.
  • Landareek dibertsifikazio handia izan zuten, koniferoak nabarmenduz.

Zenozoikoa: Ugaztunen era

Zenozoikoak bi periodo nagusi ditu: Tertzarioa eta Kuaternarioa. Gertaera geologiko nagusiak hauek dira:

  • Alpetar orogenia erabat garatu zen.
  • Duela 3 milioi urte, Panamako istmoa sortu zen.
  • Egungo kasko polarra hedatu zen; lehenik, Hego Poloa sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML