Euskal Herriko Lurraldea eta Erliebearen Ezaugarriak
Euskal Herriaren Kokapena
Euskal Herria (E.H.) "euskararen herrialdea" esan nahi du. Pirinioen mendebaldeko muturrean kokatzen da, Bizkaiko golkoaren inguruan. Zazpi herrialdetan banatuta dago: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherea.
Unitate Morfoestrukturalak
Unitate morfoestrukturalak erliebeak barrualdean hartzen dituen formak eta eraketak dira. Motak: zokaloak, antzinako mendiguneak, tolestura-mendikateak eta sakonuneak.
Mota Nagusien Ezaugarriak
- a) Antzinako mendiguneak: Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira. Orogenia-mugimendu alpetarraren ondorioz zokalo bateko bloke bat altxatzean sortu ziren. Material hauek ere paleozoikoak dira. Gaur egun, gailur leun eta biribilduak izaten dituzte. Euskal Herrian Pirinioetako