DBH mailako Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Hidrologia: ibai erregimena, emaria, arroak eta deltak
Ibai Erregimena
Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-prezipitazioen garrantziaren araberakoa da. Horren arabera, ibaiak honela sailkatzen dira:
- Elur erregimenekoak
- Euri erregimenekoak
- Erregimen mistokoak
Emaria
Segundo batean ibaiaren puntu jakin batetik igarotzen den ur kantitatea da. m³/s-tan (metro kubiko segundoko) neurtzen da.
Emari absolutua: ibai batek urtebetean daraman uraren bolumen osoa da.
Emari erlatiboa: urteko batez besteko emariaren eta arroaren azaleraren arteko lotura da. Emariak aldaketak izaten ditu ibaiaren ibilbidean eta denboran zehar.
Isurialde Hidrografikoa
Urak itsaso berera bidaltzen dituzten arro hidrografikoen multzoa da. Iberiar penintsulan disimetria handia dago isurialde...
Plaka Tektonikoen Teoria: Litosferaren Mugimendua eta Ondorio Geologikoak
P.T.T - Plaka Tektonikoen Teoria: Aurrerapauso Geologikoa
Plaka tektonikoen teoriak aurrerapauso erraldoia suposatu du geologiarentzat. Historian zehar gertatutako kontinente eta ozeanoen banaketaren aldaketak azaltzeaz gain, prozesu geologikoen zergatiak zehazten ditu. Hona hemen proposamen nagusiak:
- Litosfera zurruna da eta hainbat puska edo plaka tektonikotan zatituta dago, puzzle baten piezen antzera ahokatzen direnak.
- Plaka tektonikoak dinamikoak dira eta, pixkanaka, litosfera azpiko mantuaren gainean mugitzen dira; mantu hori plastikoa da.
- Plaken mugimendua eta aldaketak geosferaren barne-dinamikak eragiten ditu; material beroen gandorrak litosferara igotzen dira.
- Plaken dinamikak elkarrekintzak eragiten ditu ertz edo mugetan; horrek indarrak,
Atmosfera, hidrosfera eta zirkulazio termohalina: Lurreko sistemen laburpena
Atmosfera: Klima eta Bizia Zehazten Duten Sistemak
Klima eta bizia bi sistema elkarreraginez zehazten dira. Atmosfera Lurra inguratzen duen gas geruza da, 500 km-ko lodierakoa.
Atmosferaren Konposizio Nagusia
- Nitrogenoa (N): %78
- Oxigenoa (O): %21
- Karbono dioxidoa (CO2): %0,9 (bero xurgatzaile ahalmen handia du)
- Ur lurruna eta hauts partikulak.
Atmosferaren Geruzak
Troposfera (9-17 km, ekuatorean zabalagoa): Klima fenomeno gehienak hemen gertatzen dira. Oxigeno eta Nitrogeno dentsitatea handia da behean, hidrogenoa goian.
Estratosfera (Tropopausa eta Estratopausa artean, 40 km): Gasen dentsitatea troposferan baino txikiagoa da. Eragin txikia du kliman, baina O3 (ozonoa) hemen sortzen da. Ozonoa eratzeko erreakzio endotermikoa (eguzki izpiak) deskonposatu
Uraren banaketa, zikloa eta irisgarritasun arazoak lurrean
Lurra eta Ura
Lurraren gainazalaren %70 ura da; horregatik, gure planeta "Planeta Urdina" deitzen zaio. Hala ere, munduko hamar pertsonetatik bik ez dute edateko ur segurua eskuratzeko aukerarik.
Lurreko Uraren Banaketa
- %97,5 ur gazia da.
- %2,5 bakarrik da ur geza.
Edateko Uraren Eskuragarritasuna Eskualdeka
- Saharaz azpiko Afrika: %57.
- Latinoamerika eta Karibe: %86.
- Ekialdeko Asia eta Ozeano Barekoa: %100.
- Asiako hego-ekialdea: %85.
- Afrikako iparraldea eta Ekialde Ertaina: %87.
- Herrialde Garatuak: %100.
Uraren Irisgarritasuna
3 pertsonatik 1ek (%33 inguru) ez du edateko ur segurua lortzeko aukerarik.
Mundu osoan, 2.100 milioi pertsona baino gehiagok ez dute edateko ura eskura.
Saneamendu-sistemen Gabeziak
Munduan, 10etik 6k (%60) ez dute saneamendu egokirik....
Agente geologikoak: higadura, garraioa eta sedimentazioa
Lurrazala etengabe aldatzen ari da agente geologikoen eraginez. Sei agente nagusi daude, eguzki energiari esker funtzionatzen dutenak. Eguzki energiak aire masen eta uraren zikloa eragiten du. Agente hauek dira:
- Haizea
- Glaziarrak
- Ur basak
- Ibaiak
- Lurpeko ura
- Itsasoak
Agente geologikoek harrizko materialak garraiatzen dituzte goragunetatik arro sedimentarioetara. Gainera, desplazatzen den fluidoaz osatuta daude: airea, ura eta izotza.
Haizea
Definizioa: Mugitzen den aire masa da haizea. Mugimendu horren bidez materialak garraiatzen ditu energiaren arabera. Material handiak ere eraman ditzake, adibidez, legarrak.
Deflazioa: Leku horretan partikula finak eramaten dituenean, lekua higatzen da, eta horri deflazioa deritzo.
Urradura eolikoa: Haizeak harea eramaten...
Lurraren sorrera eta datazio geologikoaren oinarriak
Lurraren sorrera
Unibertsoaren sorrera eta eboluzioa aztertzeko, Big Bang teorian oinarritzen den kosmologiaren eredu estandarra erabiltzen dute gaur egungo zientzialari gehienek. Eredu horren arabera, unibertsoa gorputz puntual baten leherketatik sortu zen, duela 13.700 milioi urte gutxi gorabehera, eta grabitazio-indarrak funtsezko eginkizuna izan du ordutik era guztietako egituren eraketan: galaxia-kumuluak, izarrak, gurea bezalako planetak.
Lurraren jatorria
Duela 5 Ga (5.000 milioi urte) gutxi gorabehera, gure eguzki-sistema oso bestelakoa zen: protoeguzki bat zuen gure izar bihurtuko zen astro bat, eta astro horren inguruko diskoa osatzen zuten gasa eta hautsa oso kontzentratuta zeuden. Disko protoplanetario horretan, Eguzkiaren inguruan...
Lurraren historia geologikoa eta biologikoa epeka
Hadearra
- GerGeo: Meteorito euria. Sumendien jarduera. Atmosfera primitiboa (CO2 asko). Hidrosfera agertu.
- NoHa: Big Bang eztandaren ondoren.
- NoBu: Lehen izaki bizidunen agerpena.
- FoGi: Estromatolitoak x 3
Arhearra
- GerGeo: Planeta hoztuz doa eta lurrazal solidoa sortzen da. Horrekin batera plaken tektonika hasi da.
- GerBio: Jarduera biologikoaren frogarik zaharrenak (3.800 m.u.). Zianobakterioak (fotosintesia egiten hasi).
- NoHa: Lehen izaki bizidunen agerpena.
- NoBu: Oxigenoa metatu da atmosferan. Rodinia superkontinentea eratu da.
Proterozoikoa
- GerGeo: Ozeanoan eta atmosferan oxigenoa pilatu da. Rodinia superkontinentea eratu da. Glaziazioak ("Elurrezko bola").
- GerBio: Zelula eukariotak eta aerobioak (oxigenoa behar dutenak). Organismo zelulaniztunak (Ediakarazko
Litosfera eta plaka tektonikoak: mugimenduak eta sumendien motak
Litosfera kontinentala
Litosfera kontinentala: azalkontinentalak eta goi-mantuaren zati bat osatzen dituzte eta 200-250 km inguru dituzte. Kontinenteak eratzen ditu eta 150-300 km bitarteko lodiera dauka.
Litosfera ozeanikoa
Litosfera ozeanikoa: azal ozeanikoak eta goi-mantuaren zati bat osatzen dituzte eta 50-60 km inguru dituzte. Litosfera kontinentalaren baino meheagoa eta malguagoa da.
Plaka litosferikoak mugitzen dira:
Mantuan sortzen diren konbekzio korronteengatik.
Goi-mantuko korronteak
- Gorantzako korronteak: harri erdi solido oso beroa dira (gandortermikoak).
- Beheranzko korronteak: harri erdi solido oso beroa gora joaten direnean, hoztu eta berriro hozten diren prozesua da. Oso milimetro gutxi izaten dira urtean.
Dibergentea: bi plakak elkarrengandik
Plaken tektonika: teoria, dortsalak eta ertzen higidura
Plaken tektonikaren teoria
Plaken tektonikaren teoriak dio litosfera ozeanikoa eta litosfera kontinentala osatzen dituztela Lurraren kanpoko geruzak, plakatan zatituta daudenak.
Postulatu nagusiak
- Litosfera plakatan zatituta dago.
- Plakak jarduera sismiko eta bolkaniko handiko mugetan daude.
- Litosfera ozeanikoa litosfera kontinentala baino meheagoa eta dentsoagoa da. Etengabe sortzen da dortsal ozeanikoetan eta fosetan suntsitzen da.
- Konbekzio-korronteek plakak higitzen dituzte.
- Plaken artean interakzioak daude, eta horrek erliebe-egitura eta lurrikarak eragiten ditu.
Frogak
- Ozeano-hondoen azpian dortsalak, fosak eta faila handiak daude.
- Zuzeneko neurketek teoria babesten dute.
- Dortsaletan ia ez dago sedimenturik.
- Harrien adina handitu egiten da dortsalen