DBH mailako Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Plaken ertzetako prozesu geologikoak

Geologia2,34 KB

Plaken ertzetako prozesu geologikoak

Ertz eraikitzaileak: Dortsal ozeanikoak

Ezaugarriak:

  • Milaka kilometroko luzera eta pitzaduretan jarduera bolkanikoa.
  • Basalto asko; hori dela eta, azal ozeanikoa sortzen da (litosfera mehe bat eratzen du, mantuaren gaineko zatira itsatsirik).
  • Konbekzio-korronteek distentsio-esfortzuak sortzen dituzte, eta hausturaren bi aldeak banatzen dituzte. Magma basaltikoa etengabe irteten da.
  • Magmak barrutik egiten duen presioak bi ertzak altxatu eta erliebea osatzen du. Bi ertzen arteko sakonuneari Rift deitzen zaio.
  • Rift-eremuan ozeanoko ura erraz sartzen da eta, sakoneko harri goriak ukitzean, ura oso bero irtetzen da eremu horretatik, iturri hidrotermalak sortuz.

Ertz pasiboak: Faila eraldatzaileak

Sarritan, dortsalak eten...

Jarraitu irakurtzen "Plaken ertzetako prozesu geologikoak" »

Lurrazaleko Materialak, Erliebea eta Arrisku Naturalak

Geologia11,62 KB

Lurrazaleko Materialak: Harriak

Harria: Hainbat mineralez osatuta dagoen lurrazaleko zatia da (prozesu naturalen bidez eratutako substantzia, ez izakiek sortua, lurrazalean dagoen konposizio kimiko jakin bat duena). Gehienak solidoak izan arren, badira harri likidoak ere; petrolioa adibidez.

Harri motak

Harri magmatikoak

Magma hoztearen ondorioz sortzen dira. Hoztea eta solido bihurtzea Lurraren barrualdean gerta daiteke oso prozesu geldoaren bidez, granitoarekin gertatzen den moduan. Gerta daiteke bizkor hoztea ere, sumendi-erupzio batean kanporantz jaurtitzean, basaltoaren kasuan halaxe izaten da.

Harri sedimentarioak

Beste harri batzuen higaduraren ondorioz sortzen dira; izan ere, harri horien hondakinak eramaten dituzte ibaiek, itsasoek, haizeak...

Jarraitu irakurtzen "Lurrazaleko Materialak, Erliebea eta Arrisku Naturalak" »

Plaken Tektonika: Litosfera eta Mantuaren Higidura

Geologia2,68 KB

Plaken Tektonika: Oinarrizko Kontzeptuak

1968an prozesu geologikoei buruzko azterketen ondorioz sortu zen plaken tektonika teoria. Teoria honek dioenez, litosfera geruza mistoa da, lurrazalak eta goi mantuak osatzen dutena, 300-100 km lodiera ingurukoa.

Litosferaren Egitura eta Higidura

Teoria horretan, litosferak azpian duen mantuaren konbekzio-higidurak eraginda higitzen da aktiboki. Jitoa-kontinentea ozeanoaren hondoaren gainean labaintzen da, agian Lurraren errotazioaren ondorioz sortutako zimurrak kontinenteen aurrerapen-frontean eraginda.

Litosfera Mota ezberdinak

Litosfera hiru plaka motatan sailka daiteke:

  • Ozeanikoa: Litosfera ozeanikoz bakarrik osatuta. Dentsitate handikoa (90% basaltoa).
  • Kontinentala: Litosfera kontinentalez bakarrik osatuta
...
Jarraitu irakurtzen "Plaken Tektonika: Litosfera eta Mantuaren Higidura" »

Erliebearen Modelaketa eta Agente Geologikoak

Geologia3,45 KB

Harrien Meteorizazioa eta Agente Atmosferikoak

  • Aire zabalean dauden harriak hondatuz joaten dira, zatikatu arte. Horren ondorioz, klastoak sortu eta mendien hegaletan pilatuz joaten dira.
  • Klastoak: Edozein tamainako eta jatorriko harri zatiei esaten zaie.
  • Agente atmosferikoek eragiten dute harriak zatitzea, adibidez: euriak eta elurrak, tenperatura-aldaketek eta gelifrakzioek (harrien arrakaletan sartzen den ura izoztea).
  • Meteorizazioa: Agente atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da.

Meteorizazio Prozesuak

Hiru meteorizazio mota daude:

  1. Meteorizazio Mekanikoa: Dilatazioaren eta uzkurduren ondorioz, gelifrakzioaren ondorioz eta erortzen diren harriekin talka egitearen ondorioz zatikatzean gertatzen da.
  2. Meteorizazio Kimikoa: Harriak sortzen dituzten
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen Modelaketa eta Agente Geologikoak" »

Erliebearen Formak: Kostaldea, Itsas Hondoa eta Lehorra

Geologia17,22 KB

Kostaldeko Erliebearen Formak

  • Itsasadarra: Lehorrean aski sakon sartzen den itsas zatia da. Gehienetan itxura luzatua du, itsasoak hartua duen ibai-ibilguaren azken tartea baita. Itsasoko adarrak glaziar baten kokaleku izandakoa hartzen duenean, fjorda esaten zaio.
  • Lurmuturra: Itsasoan itsasartzea baino gehiago barneratzen den lur zatia da.
  • Penintsula: Alde batetik izan ezik, urez inguratutako lurraldea da. Gainerako lurraldeari istmo izeneko lur parte estu batez lotuta egoten da.
  • Irla: Alde guztietatik urez inguratutako lur zatia da. Elkarren artean hurbil dauden eta zerikusia duten irla multzoari artxipielagoa deritzo.
  • Golkoa: Lurrean barneratzen den itsaso zati zabala da; gehienetan, itxura biribildua izaten du. Badia golkoaren antzekoa da, baina
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen Formak: Kostaldea, Itsas Hondoa eta Lehorra" »

Mineralak, arrokak eta Lurraren dinamika

Geologia3,93 KB

Mineralak

Mineralak elementu kimiko bakarra duten substantzia kimikoak dira. Adibidez: diamantea karbonoz osatua dago.

Arrokak eta beren motak

Arrokak mineral baten edo hainbat mineralen agregakinak dira, eta Lurraren zatirik solidoena osatzen dute. Arrokak etengabe sortzen, suntsitzen eta eraldatzen dira barne (sumendiak, lurrikarak) eta kanpo eragileen (ura, haizea, tenperatura) ondorioz.

Magmatikoak (plutonikoak eta bolkanikoak)

Magmatikoak magma hoztean eta solidotzean sortzen diren arrokak dira. Barne motak:

  • Plutonikoak: magma lurrazpiko geruzen barruan solidotzen da.
  • Bolkanikoak: erupzio bolkanikoetan kanpora irteten den magmatik sortzen dira.

Sedimentarioak eta azpimotak

Sedimentarioak lurraren azalean gertatzen diren erosio eta sedimentazio...

Jarraitu irakurtzen "Mineralak, arrokak eta Lurraren dinamika" »

Lurraren Eredu Geodinamikoa eta Plaken Tektonika

Geologia3,99 KB

Lurraren Eredu Geodinamikoa

Zertan oinarritzen da Lurraren eredu geodinamikoa? Eredu hau geruzak zer egoera fisikotan dauden eta zer propietate mekaniko dituzten aztertzean oinarritzen da, presioari eta tenperaturari ematen dioten erantzunaren arabera.

  • Eredu geokimikoa: Geruzen konposizio kimikoan oinarritzen da.
  • Eredu geodinamikoa: Geruzen egoera fisikoan oinarritzen da.

Lurraren Geruzak Eredu Geodinamikoan

  • Litosfera: Geruza zurruna da. Bi mota daude: ozeanikoa eta kontinentala. Plaka litosferiko izeneko zatiz osaturik dago, eta hauek mugitu egiten dira.
  • Astenosfera: Solidoa da, baina fluidoen gisa mugitzen da. 670 km-ko sakoneratik hasi eta D'' geruzaraino hedatzen den zatia da.
  • D'' geruza: Planetako eremurik dinamikoenetako bat da. Kanpo-nukleotik
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren Eredu Geodinamikoa eta Plaken Tektonika" »

Lurraren Barne-Egitura eta Dinamika Geologikoa

Geologia2,64 KB

Gaia: Failak eta Uhin Sismikoak

  • Faila: Blokeen desplazamendua eragiten duen harrien haustura da.
  • Etenunea: Bi material multzoen artean dagoen banaketa-gainazala da, uhin sismikoak islatzeko eta errefraktatzeko duten gaitasunaren arabera definitua.
  • Hipozentroa: Gune sismikoa da; lurrikara edo mugimendu sismikoaren lur barneko sorgunea.
  • Epizentroa: Lurraren gainazalean lehendabizi ukitzen duen puntua da, eta hipozentroarekiko bertikalean dago.

Gaia: Eredu Geodinamikoak

Lurraren barne-egitura aztertzeko bigarren eredua da. Eredu geodinamikoak oinarritzat hartuta, geruzak zer egoeratan dauden eta zer propietate mekaniko dituzten aztertzen da, beren presio eta tenperaturei erantzuteko.

Lurraren Geruza Geodinamikoak

  • Litosfera: Goi-mantuko zatirik kanpoaldekoena
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren Barne-Egitura eta Dinamika Geologikoa" »

Alfred Wegenerren Teoria eta Plaken Tektonika

Geologia2,23 KB

1. Alfred Wegener eta kontinenteen mugimenduaren frogak

Alfred Wegenerrek lau froga nagusi aurkeztu zituen kontinenteen jitoaren teoria babesteko: geografikoak, geologikoak, paleoklimatikoak eta paleontologikoak.

Froga paleoklimatikoak

Zenbait harri sedimentario klima-baldintza jakin batzuetan baino ez dira sortzen; esaterako, tillitak klima glaziarretan baino ez dira sortzen. Gaur egun harri horiek sakabanatuta daude, baina kontinenteak lotuz, antzinako eremu polarra liratekeena eratzen dute.

Froga paleontologikoak

Espezie eta garai bereko fosilak gaur egun banatuta dauden kontinenteetan aurkitu dira. Horrek erakusten du organismoak bizi ziren garaian kontinenteak elkartuta zeudela.

2. Plaken mugak: Eraikitzaileak eta suntsitzaileak

Plaken mugak...

Jarraitu irakurtzen "Alfred Wegenerren Teoria eta Plaken Tektonika" »

Plaken Mugimenduak: Ertz Konbergenteak, Ebakidura eta Divergenteak

Geologia1,82 KB

Plaken Mugimenduak eta Ertz Tektonikoak

Ertz Konbergenteak: Talka eta Subdukzioa

Litosfera ozeanikoa eta kontinentala talka egiten dute, ertz konbergenteak direlarik, eta horrek sismikotasuna sortzen du.

Litosfera ozeanikoa kontinentalaren azpian sartzen da, dentsoena delako. Mantuan hondoratzean subdukzio eremua sortzen da. Bertan dagoen beroarengatik eta marruskaduragatik materialak urtu egiten dira, magma sortuz, eta horrek gainazalean bolkanismoa eragiten du.

  • Litosfera kontinentalean orogeno termikoa sortzen da.
  • Bi plaken artean fosa ozeanikoa sortzen da.

Honen adibide bat Andeak dira.

Ertz Ebakidura (Transformazioa)

Ebakidura ertza da. Bi litosfera kontinentalak irristatzen dira eta elkar igurtzean sismikotasuna sortzen da, faila eraldatzaile...

Jarraitu irakurtzen "Plaken Mugimenduak: Ertz Konbergenteak, Ebakidura eta Divergenteak" »