Litosfera eta plaka tektonikoak: mugimenduak eta sumendien motak

Geologia3,95 KB

Litosfera kontinentala

Litosfera kontinentala: azalkontinentalak eta goi-mantuaren zati bat osatzen dituzte eta 200-250 km inguru dituzte. Kontinenteak eratzen ditu eta 150-300 km bitarteko lodiera dauka.

Litosfera ozeanikoa

Litosfera ozeanikoa: azal ozeanikoak eta goi-mantuaren zati bat osatzen dituzte eta 50-60 km inguru dituzte. Litosfera kontinentalaren baino meheagoa eta malguagoa da.

Plaka litosferikoak mugitzen dira:

Mantuan sortzen diren konbekzio korronteengatik.

Goi-mantuko korronteak

  • Gorantzako korronteak: harri erdi solido oso beroa dira (gandortermikoak).
  • Beheranzko korronteak: harri erdi solido oso beroa gora joaten direnean, hoztu eta berriro hozten diren prozesua da. Oso milimetro gutxi izaten dira urtean.

Dibergentea: bi plakak elkarrengandik urruntzen direnean, plaka horien arteaz mantu-materiala urtu egiten da, lurrazalera iritsi eta ozeanikoa bihurtzen da: rift sortzen da.

Plaken arteko mugimenduak

Talkazkoa/dibergentea: bi talka dora txokatzen direnean gorantza joaten direla. Konbergente talkazkoa.

Subduzioa: bi plakek talka egiten dutenean, lodiena eta pisutsuena den plaka arinen azpian sartzen da. Subdukzio-eremu bat sortzen da.

Ebakidura: plaka horizontalean higatzen dira, bata bestearen kontra irristatuz, faila eraldatzailea sortzen da.


1.1 Produktu bolkanikoa

Gasak

Ugarien karbono dioxidoa eta ur-lurruna. Beste gas batzuk ere kanpora daitezke: sufrea, nitrogenoa, kloroa eta karbono monoxidoa.

Likidoak

Tenperatura gora egin ahala, labak bigundu egiten dira. 1000ºC baino gehiago azkar mugitzen da. 800ºC baino gutxiago, laba oso likatsua izaten da eta mantso mugitzen da.

Solidoak

Piroklastoak dira eta airera jaurtitako harri zatiak dira. (Batzuetan likido egoeran sumendietik eta airean doazela solidotzen dira.)

  • Bonba bolkanikoak: handiak izaten dira; txikienak zentimetro gutxikoak eta handienak metro bat baino gehiago diametrokoak.
  • Lapilliak: legarren neurria izaten dute.
  • Errautsbolkanikoak: hondar lodiaren neurria izaten dute.

Hawaiiarra

Sumenditik laba bigun-likatsuak irteten dira, eta ez du piroklastorik jaurtitzen. Ezkutu-sumendiak sortzen ditu. Arriskua: laba-koladak. Laba 1000ºC gora.

Stromboliarra

Sumenditik laba likatsu irteten dira eta laba-kolada geldoak eta piroklastoa askokoak eratzen dira. Geruza-sumendiak sortu. Arriskua: ertaina, piroklastoa erortzea 1000ºC baino gutxiago.


Vulkaniarra

Sumendi kerrauts eta gas ugarizko erupzio-zutabe bat kanporatzen du (zutabea 4-10 km). Zenbaitetan estratosferara iritsi daiteke.

Jarduera bolkanikoak kraterrean domo bat izan dezaketen geruza-sumendiak sortzen ditu. Leherkortasun eta arriskugarritasun handia du. Arriskutsuena erupzio-zutabea kolapsatzea da, hori eta gero hodei-suharrak eratu daitezkeelako. Laba 800ºC-tik behera.

Plinianoa

Muturreko leherkortasuna eta arriskugarritasuna dauka. Erupzio-zutabeak 20 km baino gehiago. Lehergarritasun altuak sumendi-eraikina deuseztatzea ekar dezake. Horren ondoren, gan magmatikoaren sabaia hondoratu egiten da kolapso-galdera, eta kolapso-kaldera izenez ezagutzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML