Euskal Herriko Industrializazioa: Garraioa, Sektoreak eta Ondorioak

Geografia3,25 KB

Euskal Herriko Industrializazioa

Elikagaien Industria eta Garraio Sarea

Elikagaien industria: Sektore garrantzitsua izan zen. Errotagintza: lurrun-makina eta txilindro metalikoa ezarriz modernizatzen joan zen. Ardo industriak eta olio industriak ziren nagusi.

Garraio sarea: Nekazaritzaren atzerapenak industri produktuen kontsumo eza ekarri zuen, honekin batera barne merkatu eza. Honek espezializazioa eta prezioen baterakuntza oztopatu zuen.

Errepide Sarea

Penintsulako eta EHko ezaugarri orografikoek asko zaildu zuten errepide onak eraikitzea. Hala ere, kapital publikoz eta pribatuz abiatu ziren errepide berriak: 1772 Bilbo-Meseta Orduinatik. 1840 9000km errepide. Mende bukaera 36000km. Paraleloki gurdietara ere hobetzen, bidaia denbora laburtuz. Aldaketarik nagusiena galipota eta zapalgailuaren erabilpena izan zen.

Itsas Garraioa

Askoz garrantzitsuagoa. Belaren ordez lurruna nagusitu: Mende bukaeran tonelaje gehiena mugitzen zuena. Portuak hobetuz joango dira: Bilbo eta Bartzelona nagusi.

Trenbideak

Atzerapena. Arrazoiak: Azpigarapen ekonomiko eta teknologikoa, kapital falta, iniziatib pribatu eza, gobernuen utelkeria eta trebezia eza. Trenbide eraikuntza 50 hamarkadatik sistematizatu zen. 1866: 5000km. 1900: 13200. Kapitala eta teknologia atzerritarra (frantsesa). XIX. mendearen hasiera arte estatua ez zen gai ez zegoelako ez kapitalik eta ezta teknikarik ere. Hortaz, atzerritarrei ardura eskatu behar zitzaien eraikitzeko eta esplotatzeko. Katalan, euskaldun eta valentziarrak bakoitzak bere gunean parte hartze nabarmena izan zuten. Akatsak: Lehenengoa trazaketan egindakoa erradiala, erabaki politikoa eta ez ekonomikoa, hanka-sartzea suposatu zuen ekonomikoki eta bestea zabalera eta neurriak: Internazionala: 1,44m Errusia eta Espainian 1,67m.

Gipuzkoako Industrializazio Berezia

Ezaugarriak:

  • Bizkaiko industria ingurune baten kontzentratuta. Gipuzkoan aldiz lurralde osoan sakabanatuago zegoen, enpresa txiki eta ertainak ziren.
  • Kapitalaren inbertsio koxkorra.
  • Industria mota anitza lurraldean zehar.
  • 98an koloniak galtzean eta hango kapitalak etxeratzean indartzea eta dibertsifikatzen da benetan.

Sektore Garrantzitsuak

Papergintza: Papergintza modernoa 1842an Tolosan, La Esperanza.

Ehungintza: Lehenak kotoigintzakoak izan ziren eta ororetan, ondoren Bergara eta Zarautz.

Armagintza: Industria mota honek bazuen ondo errotutako tradizioa aurreko mendeetatik.

Metalurgia: Zalantzarik gabe Gipuzkoan gehien garatu zen sektorea izango da, batzuetan Bilboko inbertsioez baliatu zen.

Euskal Herriko Beste Lurraldeak

Industrializazioa urria eta kontsumo ondasunen industri txikiak ziren: nekazaritzako elikagai industria, oinetakoak, altzariak... Oraindik industrializatu gabe egongo dira.

Industrializazioaren Laburpena eta Ondorioak

Nahiz eta aldaketa nabarmenak ezagutu, XX. mende hasieran espainiar egitura ekonomikoa neurri handi batean nekazaritzaren menpe zegoen: BPGri ekarpen gehien honek egiten zion, lan esku gehiena berak enplegatzen zuen, nahiz eta bere produktibitatea apenas hobetu.

Deskargatu

PDF Word HTML