Euskal Herriko Landa Paisaiak: Kantauriarra eta Mediterraneoa

Geografia4,14 KB

Euskal Herriko Landa Paisaiak

Landa Paisaia Kantauriarra

Uren banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Erliebe gorabeheratsua du, eta klima ozeanikoa, prezipitazio ugari eta erregularrekin.

Nekazaritza Egiturak

Biztanleria urria da, hirietara exodo handia egon delako. Baserrietan populatzea sakabanatua da. Etxeak harrizkoak izaten dira, bi isuriko teilatuarekin, eta normalean hiru pisu dituzte. Nekazaritza ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatuak bi ataletan egituratuta daude:

  • Etxaldea: belarra eta laboreak ekoizteko.
  • Basoa: altitude handieneko lurrak, baso erabilerarako.

Lurrak hesien bidez itxita daude. Zailtasunak daude mekanizaziorako, topografia zaila eta ustiategi txikiak direlako. Ekoizpen sistema intentsifikatu egin da, baratzeko eta esnearen arloko espezializaziora bideratuz.

Landa Espazioaren Erabilerak

1960ko hamarkadatik hona gauzak asko aldatu dira. Euskal Herriko iparraldeko isurialdean, industrializazioak nekazaritzari eskulan asko kendu zion, eta denbora partzialeko nekazaritza ezarri zen. Nekazaritza normalean modu intentsiboan egiten da, plastiko azpian gutxik. Lurra bazkak, larre naturalak edo baratzeak jartzeko erabiltzen da.

Abeltzaintza nagusia behi azienda da, erregimen intentsiboan esnetarako eta estentsiboan haragitarako. Ardi aziendak garrantzi gutxiago du. Gorbeia, Aizkorri eta Aralar bezalako leku altuak erabiltzen dira latxa ardi mota autoktonoa hazteko. Baso ustiapenari dagokionez, denbora partzialeko nekazaritzak on egin dio, eta intsignis pinua da nagusi.

Landa Paisaia Mediterraneoa

Uren banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoa leunagoa da, lantzeko hobeto. Klima mediterraneo kontinentalizatua du.

Nekazaritza Egiturak

Landa biztanleria ugariagoa da, topografia mesedegarriagoari esker landak mekanizatu egin direlako. Populatzea batez ere pilatua da, elkarrengandik bereiztutako herri handiek osatzen dute. Etxe tradizionalak harrizkoak dira, eta Arabar Errioxan estalki laueko eta inklinazio gutxiko teilatuak dituzte. Ustiategien neurria handitu egin da, Arabar Errioxan izan ezik. Teknikak asko modernizatu dira, eta ekoizpen sistema laborantzen espezializaziora bideratzen da.

Landa Espazioaren Erabilerak

Laborantzak
  • Lur lehorretan: zerealak eta mahastiak. Landa zabaletan garia ereiten da, lugorriarekin eta ekiloreekin txandakatuz. Arabar Errioxan mahastia da nagusi, ardo horren prezioak gora egin duelako.
  • Nekazaritza ureztatua: Ebroren lautadan, ibaiadarretan eta inguru ureztatuetan. Artoa, bazkak, azukre erremolatxa eta baratzeko produktuak.
Baso Ustiapena

Arabako mendilerroan intsignis pinua da nagusi.

Definizioak

Nekazaritza estentsiboa: lur-hedadura handiak behar dituen nekazaritza ustiapen modua da, eta etekin txikiak ematen ditu, inbertsio gutxi dituelako eta teknika tradizionalak erabiltzen direlako.

Nekazaritza intentsiboa: lur-hedadura txikian kokatzen den nekazaritza-ustiapen modua da, etekin handiak ematen ditu lan arloan edo teknika aurreratuen erabileran inbertsio handiak egin direlako.

Abeltzaintza estentsiboa: inguru fisikoaren arabera egiten den abeltzaintza mota da, arraza autoktonoei eta lan teknika tradizionalei loturik agertuz.

Abeltzaintza intentsiboa: inguru fisikotik bereizita agertzen den abeltzaintza mota da, hau da, ikuilutan ematen dena, atzerriko animali arrazak eta teknika aurreratuak nagusituz.

Nekazaritza ustiapena: nekazal enpresa edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza produkzioa da.

NPB (Nekazaritza Politika Bateratua): Europar Batasuneko politika garrantzitsuenetariko bat da. Politika honek landa munduari ematen zaizkion laguntzak kudeatzen ditu. Bere helburuak etapa desberdinetatik pasa dira: produkzioa bermatu, landako biztanleei bizi-maila duin bat ziurtatu, kontsumitzaileen segurtasuna bermatu, beste helburu batzuen artean.

Deskargatu

PDF Word HTML