Espainiako Hiriak: Sailkapena eta Eragina

Geografia2,54 KB

Espainiako Hirien Sailkapena eta Eragina

Espainiako hiri nagusien kokapena adierazten da sailkapen hierarkiko irizpide bat erabiliz. Biztanle kopurua nahiz eragin-arearen hedadura kontuan hartzen dira, garrantzia handienetik txikienera sailkatzeko. Gaur egun, populazio espainiarraren %75 baino gehiago hiri-eremuetan bizi da. Hiri-garapen honek hainbat transformazio eragin ditu, hiri-funtzioak dibertsifikatu egin dira eta lurraldean bizitza gehiago baldintzatu da. Hiriak eta bertan egiten diren funtzioek espazio zabal batean eta inguratzen dituzten beste hirien gaineko eragina dute. Hiri bat handiagoa bada, zerbitzu gehiago, atrakzio eta botere gehiago ditu. Hiri batek izan dezakeen influentzia-eremua probintzia bat baino areago joan daiteke, autonomia zein lurraldea kontrolatzera arte.

Metropoli Nazionalak

Bartzelona (BCN) eta Madril (MAD). Nazio mailako eragina dute eta, aldi berean, Europako eta mundu mailako beste hiri batzuekin erlazionatuta daude. Hiri-funtzio gehienak dituzte, haien artean politikoak eta administratiboak. Hirien metropoli-aldeak bitan zatitzen dira: metropoliak eta espazio periurbanoak. Espainiako metropoli-aldeak hauek dira: Bilbo (BIO), Madril (MAD), Bartzelona (BCN) eta Valentzia (VAL).

Metropoli Erregionalak

300.000 - 1.000.000 biztanle. Bilbo (BIO), Valentzia (VAL), Sevilla (SEV) eta Malaga (MALG). Autonomia mailako eragina dute, nazio mailako beste hirirekin lotura biziak mantenduz. Funtzio kultural, merkatal eta industrialak dituzte. Zerbitzu-zentro, administratibo eta komunitatearen ardatz ekonomikoak dira.

Metropoli Erregionalak (2. maila)

+200.000 biztanle. Probintziako kapitalak dira, zerbitzu konkretuekin. Fluxu garrantzitsuak mantentzen dituzte eskualde-mailan eta nazio-mailan.

Hiri Ertainak (-200.000)

Caceres, Badajoz... Funtzio tertziario, administratibo eta komertzialak dituzte, baina ez hain espezializatuak. Errepidez hurbileko herriekin komunikazio-sare dentsoko puntu terminalak dira. Hezkuntzan eta osasunean espezializazioren bat aurkezten dute.

Hiri Txikiak (<50.000)

Eragin-eremua eskualde mailakoa da. Sektore bateko jarduerak garrantzia du, funtzio espezializatu gutxiago administrazio-alorrean eta komertzialean. Almendraleko adibidea.

Ondorioak

Madril kokagune nagusia da, eragina Espainia osotik zabaltzen du. Periferian kokatzen dira eraginean jarraitzen dioten nukleoak (Bilbo...). Bitarteko distantzian kokatutako hiriak maila ertainekoak dira eta ondoren eragin txikiagoko nukleoak.

Deskargatu

PDF Word HTML