Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan

Geografia2,56 KB

Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian

A) Ondorio Demografikoak

Espainiako biztanleria gutxitu zen, eta biztanleriaren banaketan desorekak sortu ziren. Gaur egun ere, desoreka horiek nabarmenak dira.

B) Ondorio Ekonomikoak

Ondorio positiboak:

  • Berezkuntza demografiko indartsua bultzatu zen.
  • Langabezia leundu zen.
  • Emigranteek bidalitako dibisen bidez, Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritza-defizita murriztu zen.

Ondorio negatiboak:

  • Aurrezkiak ez zien beti mesede egin emigranteen sorlekuei; izan ere, bankuek inguru garatuenetan inbertitu zituzten.

C) Gizarte Ondorioak

  • Deserrotzea, gizarte, hizkuntza eta ohitura ezezagunak zirelako.
  • Bizi-baldintza makurrak: familiatik urrun, kalitate txarreko etxebizitzetan, eta, gehienetan, bertako langileek
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan" »

Migrazioak: Barne eta Kanpo Mugimenduen Azterketa

Geografia2,62 KB

Barne Migrazioen Ondorioak

Barne migrazioek hainbat ondorio dituzte gizartean eta ekonomian:

  • Laneko Migrazioen Eraginak

    Laneko migrazioen eraginez, eskualdeen arteko eta autonomia erkidegoen eta probintzien barruko desoreka demografiko eta ekonomikoak areagotzen dira.

  • Hiri Barruko Egoitza Migrazioak

    Hiri barruko egoitza migrazioen eraginez, hirigune igorleak gehiegi zahartzen dira, eta periferia hartzaileetako biztanleria handiagotzen da; horren ondorioz, ekipamendu eta zerbitzu gehiago behar dira. Udalerri txikietara edo landa-ingurukoetara egiten diren egoitza migrazioek aldaketak eragiten dituzte bertako gizarte-osaeran eta bizimoduetan.

  • Itzulerako Migrazioen Eraginak

    Itzulerako migrazioek gehiegizko zahartzea eragiten dute erretirodunak jasotzen

...
Jarraitu irakurtzen "Migrazioak: Barne eta Kanpo Mugimenduen Azterketa" »

Kanpoko Migrazioak: Historia, Kausak eta Bilakaera

Geografia2,4 KB

Kanpoko migrazioak, batez ere ozeanoz edo itsasoz bestaldeko emigrazioa, Espainiatik eta Euskal Herritik munduko hainbat lekutara bideratu zen. Migrazio mota honek ezaugarri bereziak izan zituen:

  • Gehienbat Latinoamerikara, Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara bideratu zen.
  • Emigrazio iraunkor eta lagundua izan zen.
  • Azpiegitura handiak eraikitzeko lan egiteko helburua zuen.
  • Aldi baterako irteerak ere izan ziren, nekazaritza-eginkizunak betetzeko.

Etapa Nagusiak

Loraldiaren Lehen Etapa (XIX. mendea - 1914)

Kausak:

  • Latinoamerikako herrialdeek immigranteak behar zituzten populatzeko, baliabide ekonomikoak ustiatzeko eta azpiegitura handiak eraikitzeko. Horretarako, Espainian emigranteak erreklutatzeko agenteak ezarri zituzten.
  • Espainiak emigrazioari
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko Migrazioak: Historia, Kausak eta Bilakaera" »

Euskal Hirigintza: Bilakaera eta EAEko Hiri-Sistemaren Ezaugarriak

Geografia7,12 KB

1. Alde Zaharra

1.1 Industria Aurretik

Ezaugarri erkide batzuk:

  • Hiri gehienak harresiz inguratuta daude, gehienetan defentsa-arrazoiengatik.
  • Planoa irregularra izan ohi da, hau da, kale estuak eta bihurriak dira.
  • Hiri-bilbea itxia zen.
  • Eraikuntzan, familia bakarreko etxebizitzak ziren nagusi, eta altuera txikikoak.
  • Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren, hau da, etxebizitzekin batera lantegiak, dendak, biltegiak eta eraikin publikoak zeuden.

Historian zehar:

  • a) Erromatar hiriak: Plano erregularrekoak eta kanpamendu militarretatik eratorriak.
  • b) Erdi Aroa: Espainiako hiri gehienetan alde zaharrak sortu ziren. Bi talde bereizten ziren:
    • Hiri musulmanak: Nukleo nagusiaren inguruan antolatzen ziren.
    • Hiri kristaua: Harresiz inguratuta, eta erdialdean gaztelua
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Hirigintza: Bilakaera eta EAEko Hiri-Sistemaren Ezaugarriak" »

Hiri-hierarkikoen mapa eta hiri sistema mailakatuak

Geografia2,5 KB

Mota: Hiri-hierarkikoen mapa da eta hiri sistema mailakatuan (handienetik txikienera) agertzen dira hiriak, baita eraginpe eremuak, lokarriak eta ardatzan agertzen dira (Ebro arana).

Azalp.: Hau hiri-harreman sarea; maila biztanle kopuruaren eta betetzen dituzten funtzioen arabera jartzen da. Ondorioz, hiri handiek maila txikiagoko hiriengan eragina dute, honetan ez dauden zerbitzu eta betekizunak hornitzen dituzte, adibidez goi mailako eskolak edota negozio eta finantza egoitzak.., eraginpe eremuaren hedapena hiriaren mailaren arabera da. Hemen hiri maila ezberdinak:

1. Metropoliak

-Naziokoak: Madril eta Bartzelonaren eraginpeko eremua estatu osora hedatzen da, 3 milioi biztanle baino gehiagokoak. Hauek betekizun dibertsifikatuenak eta mailarik...

Jarraitu irakurtzen "Hiri-hierarkikoen mapa eta hiri sistema mailakatuak" »

Demografia: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,49 KB

Errolda

Errolda. Efektu administratiboetarako udalerri batean urtearen hasieran (urtarrilaren 1ean) bizi den pertsona-zerrenda, pertsona bakoitzaren erroldaketaren bidez zehaztuta. Normalean Zentsu Orokorrarekin alderatuta (hamar urtero egindakoa).

Populazio dentsitatea

Populazio dentsitatea. Leku edo zonalde batean bizi den pertsona-kopurua, kilometro karratu bakoitzeko eta formula honi jarraituz: populazio dentsitatea = biztanle kopurua / kilometro karratu.

Biztanleriaren hazkunde erreala

Biztanleriaren hazkunde erreala. Migrazio-saldoa (inmigrazioak – emigrazioak) eta hazkunde naturala (jaiotzak - heriotzak) erlazionatzen dituen indizea, formula honi jarraituz: hazkunde erreala = hazkunde naturala + migrazio-saldoa.

Trantsizio demografikoa

Trantsizio

...
Jarraitu irakurtzen "Demografia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Barruko Migrazioen Ezaugarriak, Motak eta Ondorioak Euskal Herrian

Geografia3,97 KB

Barruko Migrazioen Ezaugarriak

1.4 Gaur egungo barruko migrazioen ezaugarriak hauexek dira:

  • Migrazioaren motibazioak askotarikoak dira: lana, egoitza, sorlekura itzultzea.
  • Fluxuak norabide askokoak dira. Emigrante gehienak hiri-udalerrietatik datoz, eta hiri-udalerri ertain eta txikietara jotzen dute, landakoak izan arren, probintzia edo autonomia-erkidego berean.
  • Emigranteen profila ere askotarikoa da: gazteak, adinekoak, prestakuntzarik gabekoak eta prestatuak.

Barruko Migrazio Motak

1.5 Gaur egungo barruko migrazio motak.


  1. Laneko migrazioen motibazioa lana izaten da, eta heldu gazteak izaten dira (20-39 urte). Emigrazio-inguru zaharretatik eta hiri-nukleoetatik datoz, eta beste eskualde batzuetan, eta, batez ere, probintzia berean ezarritako dinamismo
...
Jarraitu irakurtzen "Barruko Migrazioen Ezaugarriak, Motak eta Ondorioak Euskal Herrian" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Gizarte Aldaketak

Geografia3,6 KB

Industria Handiak: Industria handiak, industriaren kontzentrazio geografikoa, itsasadarrean; espainiako merkatuarekiko menpekotasuna eta eskulan askoren beharra.

Gipuzkoako Industrializazioa: Gipuzkoako industrializazioa XX. mendearen lehenengo bi hamarkadetan gertatu zen. Gipuzkoako industrializazio eredua Bizkaikoaren antzekoa izan zen: industria sakabanatuta egon zen sektore aldetik; papergintza, metalurgia, ohialgintza… Gipuzkoako burgesia ertaina eta txikia izan zen, enpresak ere ertain eta txikiak izan ziren. Banco Gipuzkoanok industrializazioa sustatu zuen eta hori Bizkaiko kapitalekin fundatu zen. Enpresek eskulan gutxiago behar zuten Bizkaian baino.

Laburpen Gisa: Euskal industrializazioa bi ereduren araberakoa izan zen, Bizkaikoa...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Gizarte Aldaketak" »

Espainiako Barne Migrazioak: Motak eta Arrazoiak

Geografia2,26 KB

Espainiako Barne Migrazioak

Estatu barruan gertatzen diren biztanle mugimenduak eta bizileku aldaketak dira, bai herri eta probintzia artean, bai erkidego artean. Iraupen laburrekoak eta iraupen luzekoak bereiztu behar dira.

Iraupen Laburreko Migrazioak

Epe mugatu bateko migrazioak dira. Adibidez:

  • Uzta biltzerakoak: XIX. mendearen azken herenetik 1960ko hamarkadara arte izan zuten aldirik gorena, ondoren asko jaitsiz. Gaur egun atzerritarrak dira nagusi.
  • Transhumantzia: Antzinako abelbideak ia galduta daude eta egiten diren lekualdatze gutxiak paso erreklamaziorako dira edo tren eta kamioiez egiten dira.
  • Baserritik hirira (urtarokoak): Nekazariak lanik ematen ez zuen urtaroan egiten ziren epe laburreko desplazamenduak ere ia galdu egin dira. Baina
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Barne Migrazioak: Motak eta Arrazoiak" »

Industria Iraultza: Faktoreak, Nekazaritza eta Migrazioak

Geografia2,28 KB

Industria Iraultza: Faktore Nagusiak

Industria Iraultza gertatzeko, hiru aldaketa nagusi gertatu ziren:

  • Biztanleriaren hazkundea
  • Nekazaritza Iraultza
  • Kapitalismoaren garapena

Nekazaritza Iraultza XVIII. eta XIX. Mendeetan

XVIII. mendean nekazaritza-hedapen handia gertatu zen:

  • Nekazaritza-teknikak hobetu ziren. Laboreen txandaketa erabiltzen hasi ziren.
  • 1750. urtean, burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren.
  • XIX. mendean, aurrerapenak sustatu ziren makina berri batzuen eta ongarri kimikoen bidez, ekoizpena handiagoa izatea lortuz.
  • Abeltzaintza eraldatu zen. Laborantza-lurretako zati bat abereentzako bazka ekoizteko erabili zen. Abelburuen kopuruak gora egin zuen, eta estabulazioa garatu ahal izan zen.
  • Nekazaritza-egiturak aldatu ziren. Iraultza liberalen
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Faktoreak, Nekazaritza eta Migrazioak" »