Hirien bilakaera: industriaurretik gaur egunera
1. Industriaurreko Urbanizazioa (Hirien sorreratik industrializaziora arte)
Aro honetan, urbanizazio tasa urria eta egonkorra zen, hiriko eta landako biztanleria paraleloak zirelarik. Urbanizazioari mesede egin zioten faktoreak ekonomiko-militarrak, politiko-administratiboak, erlijiosoak eta kulturalak izan ziren.
Etapa desberdinak:
- Antzinaroa: Feniziar eta greziar kolonizazioari lotutako lehen hiriak agertu eta merkataritza-faktoriak ezarri ziren. Erromatarrek komunikabideen bidez lotutako hiri-sare bat eraiki zuten.
- Erdi Aroa: Espazio musulmana eta kristaua bereizten ziren. Musulmanek hiri berriak eraiki eta aurrekoak aprobetxatu zituzten.
- Aro Modernoa: Urbanizazioak gorabeherak izan zituen. XVI. mendean etengabeko hiri-hazkundea egon zen eta XVII. mendean urbanizazioa gelditu zen.
Industriaurretik eraikitako hiriak gaur egungo alde zaharrak dira. Hiri gehienak harresiz inguratuta zeuden, planoa irregularra, erradiozentrikoa eta koadrikulatua zen. Hiriko ibilbideak itxiak ziren, lurzoruaren erabilera askotarikoa zen eta gizarte-mailak nahastuta zeuden.
2. Industria Aldiko Urbanizazioa (Industrializazioaren hasieratik 1975eko krisira arte)
Aro honetan urbanizazio tasak hazkunde handia izan zuen, administrazio, ekonomia eta gizartearen mesedetan.
Etapa desberdinak:
- XIX. mendearen erdialdetik Gerra Zibilera: Urbanizazio tasa bizkortu egin zen.
- Gerra ostean: Hiri-hazkundea geldiarazi eta garapen etapan, hazkunde ekonomikoa gertatu zen.
Gune berri baten sarrera eman zen, hiriak biztanle asko jasotzen hasi ziren eta harresiak bota ziren. Hauek zabalgune burgesak izango ziren. Espazio funtzionala izango zen eta higienea eta segregazio soziala ekarriko zituen. Baina bestelako elementu berriak gehitu ziren: lehenengo hiri inguruko langileen auzoak sortu, industria-instalazioak ezarri eta azkenik, lorategi-auzoak egin ziren.
3. Industrializazio Osteko Urbanizazioa (1980tik aurrera)
Urbanizazio tasak hazkundea desazeleratu zuen, nekazari exodoa gainditzeagatik, industria-krisiaren eta berregituraketaren ondorioz.
Industriak pisua galdu zuen krisiagatik eta jarduera tertziarioak garrantzia lortu zuen. 1980an hiri handien hazkunde absolutua gelditu zen, 1990ean berriro hasi zen. Inguru urbanizatua espazio zabalagoetara hedatu zen. Honek hiri-handitzea eta periferia sortzea ekarri zuen, hainbat inguru desberdinekin: egoitza-auzoak, sustapen ofizialeko etxebizitzak, sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak, etxe-uharte auzoak, industria-inguruak (industria-poligonoak) eta ekipamendu-inguruak.